Galdera erretorikoak

Miren Artetxe Sarasola @mirenartetx
2018ko martxoaren 11

Galdera erretoriko batek ez du, berez, erantzunik eskatzen, formaz dialogo baten hasiera badirudi ere. Galdetzaile erretorikoaren helburua ez da zalantza bat adieraztea edo ezagutzen ez duen informazioa eskatzea.

Badaude kaltegabeko galdera erretorikoak. Ia-ia antzeman ere egiten ez direnak. Kalean inor presaka gurutzatu eta bekainak igoz botatako “zer moduz?” hori, esaterako. Edo “zergatik gertatzen zait dena niri?” tragikomikoa.

Maiz, ordea, galdetzaile erretorikoak  nahi duena besteren aurrean bere ikuspuntua berrestea da, eta aldi berean, entzulea hausnarketara bideratzea, azken finean, bere iritziarekin bat egin dezan.

Eta badaude, ahoskatze hutsez botere-harreman bat sortzen edo birsortzen duten galdera erretorikoak ere, autoritate jakin batetik baino egin ezin direnak. “Zenbat aldiz esan behar dizut isiltzeko?” edo “zer zaude, erotuta?”, esate batera.

Eta galdera egin aurretik botere harremana berez egon badagoenean galdera erretoriko bat egiazko galderaz mozorrotzeak badu halako gurasokeriazko perbertsio kutsu bat. “Orduan ez duzue nahi gizon feministok grebarik egin dezagun?” izan liteke adibide bat.

Ez baita gauza bera interesa adieraztea eta… interesa adieraztea.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  M8 greba feminista

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Demagogiari ezetz

Behin, badu jada builta bat, ahatzerik düt noiz ote xüxen, urteak hain zalhe beitoatza, Donapaleuko klinikan nor gure aldiaren haidürü ginaudelarik barber baten bortan, ene adintsüko jente batekin elerran nüan. Gaztaroan denbora batez Amerikako Estatü Batüetan egonik zen. Laster, ez dakit zer

gisaz, etorkinen aipatzera jin ginen, eta haiez gaizki erraiten hasi zeitan.


2018-06-18 | Bea Salaberri
Hiru kexa denbora gutxian

Hiru kexa bidali nituen oso denbora gutxian. Zehatza izateko lauzpabost hilabete barne gertatu zen dena, agian lasterrago. Hiru kexa igorri nituen, ttanttaka, haserretzen ninduten dokumentuak jasotzen nituen arau:: euskal hitzik batere ez edo sinbolismoaren mailakoak zituzten komunikazio euskarriak jasotzen nituen ber, zehatza izateko gomita bat, berripaper elektroniko bat eta luxuzko magazina koloretsu bat, preseski masiboki herritar orori helarazten zaizkien horietatik batzuk, milaka aletan... [+]


Altzako egoera urbanistikoa, eraikuntza berri bat

Azken hilabete honetan jakin dugu Donostiako Udalak Uliako Viveros-eko eremuan etxebizitzak eraikitzeari uko egin diola eta bizilagunen elkarteak hiri-parkea bezala sailkatua izan dadin eskatzen duela. Uliako herritarrak zoriondu besterik ezin dugu egin aipatu eremua babestea lortu dutelako. Eta guk inork baino hobeto dakigu zein zaila den hori, azken batean Altzan 18 urte daramatzagulako Auditz-Akular eremuan parkea egin dadin eskatzen eta oraindik ez dugu lortu.


2018-06-17 | Fermin Erbiti
Politikaren amildegiak

Politika ez da ordoki goxoa, bide malkartsua baizik. Politikariek, eta bereziki agintariek, ongi dakite ofizioak ez duela zer ikusirik zientzia zehatzekin. Politikakoak kontu korapilatsuak izateaz gain, jende askori eragiten diote, bakoitzari modu diferentean. Erabakiak hartzerakoan, beraz, ez da erraza etekin eta kalte politikoen inguruko hausnarketan asmatzea. Kalkulu, arau edo iraganeko lezioek ere gutxi balio dute, ziurgabetasunaren eremuan mugitzen baikara. Politikaria amildegiaren... [+]


Serbofobia

Katalunian serbofobia modan dago unionisten eta independentisten artean. Astakerien txanda Joaquim Arrufatek ireki zuen eta oraingoz Joan Tardak itxi du. Halere, bi hauen adierazpen serbofoboak moderatuak bezala kontsideratu daitezke CUPeko zerrendetan joandako Manuel Delgadok eginikoekin alderatuta. Katedradunak agerkari digital batean esan zuen “Ciudadanos alderdi ultranazionalista bat dela joera serbiarrekoa” eta telebistan “Ciudadanos inoiz bizitzan ikusi dudan alderdi... [+]


Estatistikak: zerbitzuen ekonomian dantzan

Tokiko administrazioak, aldundiak eta gobernu autonomikoak poz-pozik daude. Hazkunde ekonomikoan gaude, langabezia tasa murriztu da. Zerbitzua da puntako sektorea eta ez dute turismofobia hitzarekin izendatu duten protesta multzoa ulertzen. Euskal Herri penintsularra ondo doa.

Bai, egia da azken urteetan langabezia tasa murriztu dela. EAEn %10,8 ingurukoa da, Nafarroan pixka bat murritzagoa; krisi aurreko datuak direla diote. 24 urte baino gutxiagoko gazteek latzagoa dute, euren langabezia... [+]


2018-06-17 | Itxaro Borda
Berdea itsusi

Badira gure artean, euskaraz mintzo direnak barne, mapetako eremu berdeak haserrezko marra gorri doilorrez gurutzefikatzen dituztenak. Eraikitzekoak dituzte. Zakutik edo zorotik. Etxebizitza garestiak, sozialaz ez dira gehiago axolatzen, zentro komertzial erraldoiak, hiri bazterretan energiaz gose hamikatuak diren ausa-lekuak, ez dute besterik buruan. Arrabiatuak dira, gure lurraldeak erakargarri egiten dabiltza pentsio-funtsak eta inbestitzaileak tiratzea helburu.

Kanoiak eta zementua... [+]


2018-06-17 | Irati Elorrieta
Sinesmen baten aitortza

Konfesiorik ez badut, jainkoren batean sinesten ez badut, zertan sinesten dudan galdetu zidaten azkenengo aldian, hirugarren lekuan esan nuen istorioetan sinesten dudala. Ipuinetan sinesten nuela esatea bezala izan zen. Inguruan eserita nuen epaimahaiak erantzun hori azaltzeko eskatu zidan. Istorioetan sinetsiko ez banu, ezingo nuke idatzi, esan nien, eta seguruenez, ez nuke irakurriko. Gauza batzuk, esaten ditugun arte, ez dakizkigu. Bueno, jakin bai, baina beste modu batean.

Egia lotsarik... [+]


2018-06-13 | Gari Otamendi
Euskal dantzen eskola Katmandun

Globalizazioari eta hiri-ereduei buruzko testu interesgarri bat argitaratu zuen 1995ean Rem Koolhaas arkitekto herbeerearrak. Hiri generikoa zuen izena, eta gaur egun etengabe ahotan ditugun hainbat arazo aurreikusi zituen. Jarduera ekonomikoa globalizatzearekin batera, hiri-ereduak aireportuen moduan homogeneizatzen ari zirela zioen, eta horrek eragin zuzena zuela tokiko nortasunean. Estereotipoak mugaraino eramanda, bere buruaren klixea sinestea eta gainditzea beste erremediorik ez dute... [+]


2018-06-13 | Patxi Azparren
ETAren amaiera, begirada bat antimilitarismotik

Kanboko ekitaldia eta gero, hamaika eragilek eta pertsonek iritzia eman nahi izan dute. Bistan da. Ikuspegi eta begirada ezberdinak aztertzea aberasgarria da. Hori dela eta, orain, hasierako asteetako olatuak pasatutakoan, beste bat ere plazaratzea ekarpen interesgarria izan daitekeelakoan nago. Begirada hori euskal mapa soziopolitikoren bazter batetik bota nahi nuke, independentismoarekin lerrotu zen/den antimilitarismotik, alegia.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude