Emozioen notak

  • Mikel Gorosabel, Nortonen kontzertua. Saio Linbikoak zikloaren baitan, otsailaren 21ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Dabi Piedra
2018ko martxoaren 11
Argazkia: Bilboko udala.
Argazkia: Bilboko udala.Argazkia: Bilboko udala.

Mikel Gorosabel, Norton, nagusiki EH Sukarrarekin lotzen dugunok ez gaude ohituta haren musika eserita eta geldi entzutera. Horregatik eskertzen ditugu Saio Linbikoak zikloaren barruan Bilboko Bidebarrieta liburutegian antolatu zen emanaldiaren gisakoak. Gitarra soilaz lagunduta, Nortonek bere sentimenduak agerian utzi zituen ordu eta erdiko saio intimoan.

Horixe da, hain zuzen ere, Saio Linbikoen helburua, alegia, emozioak azaleratzea, barruko sentsazioak nota musikalen bidez adieraztea eta publikoari hurbil-hurbiletik helaraztea. Musika, literatura eta sentimenduak, beste osagairik ez dute behar saiook. Osagai guztiak ondo nahasteko, zer kontatua duen artista bat oholtzan egoteak asko laguntzen du.

Nortonen emanaldia, batik bat, beldurraren sentipenari lotua izan zen. Bakarka atera duen lehen diskoan, Barne basoan barna izenekoan, beldurrek pisu handia dute. Nortonek sortutako doinuei hitzak jartzen hamaika euskal idazle aritu dira eta, beraz, bakoitzak bere barruko ikarak azaleratu ahal izan ditu: iluntasuna, kartzelan sartu beharra, egunerokoari aurre egitea... nork bere arrazoiak ditu.

Baina ez pentsa besteen beldurrak entzuten pasa genuenik iluntzea, psikologoarenean egongo bagina legez. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidean, abesti mitiko asko pilatu ditu Mikel Gorosabelek eta haietako batzuk aukeratu zituen emanaldiaren lehen zatirako. 1990eko hamarkadan Asier Serrano lagunarekin batera abiatutako Lorelei taldearen zenbait pieza ezagun (Bada hiri gorri bat, Ophelie Parisen...) eta EH Sukarraren beste batzuk tartekatu zituen. Bereziena, agian, Gure lorategian izan zen, Nortonen semea jaio zeneko maitasunean oinarritu baitzen berau sortzeko, azaldu zigunez.

Barne basoan barna laneko zenbait pieza etorri ziren gero, beldurren inguruko doinu intimo baina indartsuak. Harkaitz Cano, Jasone Osoro, Lutxo Egia, Gotzon Barandiaran, Leire Bilbao eta abarren hitzak Nortonen ahotsean entzutea plazera izan zen. Bukatzeko, Lorelei eta EH Sukarraren garaietara bueltatu ginen. Hori gutxi ez, eta saioko aurkezleak Jasone Osororen 12etan bermuta eleberriko pasarte batzuk irakurri zituen, Nortonek egindako bi atsedenaldi laburretan.

Eserita eta geldi entzuteko kontzertua izan zen, Bidebarrietako aretoko besaulkien erosotasunean goxo-goxo. Baina ezin da ukatu disko berriko zein iragandako sasoietako zenbait abesti Nortonen ahotik entzunda, gorputz atalen batekin, demagun sorbaldarekin edo hankarekin, erritmoa segitzeko beharra etorri zitzaigula bati baino gehiagori. Sentimenduak errazago azaleratzen baitira musika onaz lagunduta.

Kanal honetan artxibatua: Kontzertuak

Kontzertuak kanaletik interesatuko zaizu...
Ilusioa eta eskarmentua

Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, hamazazpi urtetako ibilbidean, fruituak eman ditu, dudarik gabe. Fruitu hauen artean, Musikene Orkestra Sinfonikoa aipagarrienetako bat da. Gauza bat da bakarlariak trebatzea, artistak formatzea, baina formazio hori hankamotz geldituko litzateke ikasketa planek ikasleak talde instrumental handiagoetan parte hartzera bultzatuko ez balituzte.

Asmo horrekin eratu zen ikastegi honen Orkestra Sinfonikoa, eta, Arriaga Antzokian entzundakoaren... [+]


2018-05-24 | ARGIA
Aurreikuspenen kontra, Euskal Herria Zuzenean izanen da aurten ere

2017an etenaldia egitea erabaki ondotik eta 2019an eraberrituta itzultzeko helburuarekin, ez zen Euskal Herria Zuzenean Festibalaren ediziorik espero aurten. Azken momentuan, baina, EHZ Nomada antolatzea erabaki dute.


2018-05-23 | Hala Bedi
Hainbat eragile feministak bestelako Azkena Rock baten aldeko apustua egin dute

Kolektibo feminista ezberdinek  hiru konpromiso eskatu dizkiote Gasteizko Udalari eta jaialdia antolatzen duen Last Tour International enpresari. Aurten, soilik gizonezkoak dituzten taldeak karteletik ezabatuz gero, lau taldek joko lukete jaialdian.


2018-05-20 | Dabi Piedra
Bilboren arima beltza

The Cherry Boppers taldearen kontzertuaren kronika. Maiatzaren 4an, Bilboko Kafe Antzokian. For Dancers Only diskoaren aurkezpen emanaldia.


Metaforak egia bihurtzen direnean

Liberen kontzertuaren kronika. Apirilaren 24an, Gasteizko Parral tabernan, 20:30ean.


Zirrara eta musika

Jakin-min ikaragarria sortu zuen Calixto Bieitok zuzendutako Bach-en Johannes-Passion oratorioak Arriaga Antzokian. Obra ederrenetako bat dugu, indartsua, sakona, Martin Luterok egindako Bibliaren itzulpenean oinarrituta.

Baina ez genuen topatu erreferentziazko bertsio arrunt bat. Aldez aurretik esan behar dut kritika hau oso pertsonala izango dela, eta esango dudanak ez duela zalantzan jartzen eskainitako apustuaren kalitatea edo berrikuntza saiakera txalogarria. Izan ere, begi-bistan... [+]


Balea hegodunak

Belako taldearen kontzertuaren kronika. Iruñeko Zentral aretoan, apirilaren 21ean.


2018-04-25 | ARGIA
Chocolate Remixen reggaetoi lesbo-feminista iritsiko da Zarautzera ostiral honetan

Apirilaren 27an, ostirala, Chocolate Remix artista argentinarrak kontzertua emango du Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, gaueko 21:30ean. Kontzertua Zarauzko LGTBIQ+ sareak antolatu du.


2018-04-22 | Andrea Zubozki
Oroitzapenen xerka

Lor Roar taldeak Miarritzen urrian eman zuen kontzertuaren kronika. Atabal aretoak Ozeanoaren Museoan antolatua.


Anakrusa 02: Eneritz Furyak
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista

Azken taldekidea, nagusia, hainbeste kontaktu dituen laguna, kudeatzaile xume bat, aholkularia, zure ordez zikinduko dena, arrakastaren bermea, produktu bilakatuko zaituena, zaindaria, gizonezkoa, noski... Gaurkoan Eneritz Furyak eta Julen Idigoras gonbidatu ditugu haien ibilbideetan managerraren ogibideari buruz ikasi dutena elkarbanatu dezaten.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude