Jakoba Errekondo
2018ko martxoaren 11
Biodinamika oinarri duen nekazaritzan ekoitzitako ardoek bereganatzen dituzte gero eta sari gehiago. Ilargia zein konstelazioren aurrean dabilen, ez omen du eragin bera sortzen.
Biodinamika oinarri duen nekazaritzan ekoitzitako ardoek bereganatzen dituzte gero eta sari gehiago. Ilargia zein konstelazioren aurrean dabilen, ez omen du eragin bera sortzen.

Nekazaritza ekologikoa puri-purian den honetan, biodinamika oinarri duen nekazaritzan ekoitzitako ardoek bereganatzen dituzte gero eta sari gehiago. Ikuskizun da mahats ardoetan bezala ote datorren sagardo, udareardo, garagardo eta abarretan.

Ardogintzan asko ikertzen ari da lurra aberastea eta zeruaren eragin integrala oinarri dituen nekazaritza hau. Ardoak ematen du, eta, zenbat eta naturalago, eta gehiago emango du: osasuna bezala txanpona. Frantzia da ikerketa mota horren lurralde aitzindaria. Diru asko mugitzen da han mahastietan eta botiletan... Azken beltzean, unibertso handiaren barruan dagoen mikrokosmoa den planetan dagoen mikroagoa den kosmosa da mahastia. Bizitzaren zikloa ulertu eta gai organiko eta naturalak soilik erabiltzen dira.

Ilargia zein konstelazioren aurrean dabilen, ez omen du eragin bera sortzen. Lau multzotan banatzen dira egun horiek: sustrai, hosto, lore eta fruitu egunak.

Ilargia lurraren elementua ordezkatzen duten konstelazioen parean denean (Taurus, Birjina eta Caprikornius), sustrai egunak dira. Landareak sustraiak abantailatzen ditu, eta ardoan ñabardura tanikoak eta ezaugarri mineralak indartuko dira.

Ilargia uraren elementua ordezkatzen duten konstelazioen parean (Karramarroa, Eskorpio eta Arrainak) denean hosto egunak dira. Hostoak abantailatzen ditu landareak. Ardoan landare lurrunak indartzen dira; ardo zuri batzuetan bereziki interesgarria.

Ilargia airearen elementua ordezkatzen duten konstelazioen parean denean (Bikiak, Libra eta Aquarius), lore egunak dira. Landarean loreak sustatzen dira; ardoan ere loreen ñabardurak aitzinatzen dira.

Ilargia suaren elementua ordezkatzen duten konstelazioen parean denean (Aharia, Sagitarius eta Lehoia), fruitu egunak dira. Fruitua bizkortuko da batik bat landarean. Ardotan ere fruituei areago igarriko zaie, baita lur sail bakoitzaren ezaugarri bereiztaileei ere

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Mahatsa  |  Ardoa  |  Laborantza ekologikoa

Mahatsa kanaletik interesatuko zaizu...
Ardoak pestizidak daramatzanez, ezagutu ditzagun haien zaporeak

Guztiok edan dugu noizbait, edo sarri, baso erdi bat pestizida, ekologikoak ez diren ardorik onenetan ere badaudelako. Gilles-Eric Seralini zientzialariak eta Jerome Douzelet sukaldariak dastatzaile jakitunei eta sukaldari ezagunei proposatu diete kalitate handiko ardoak probatuz daramatzaten botiken zaporeak aurkitu eta zehaztea. Liburu berri batean azaldu dute zein zapore daukaten edaten ditugun mama goxoen pozoi ohikoenek.


2018-03-18 | Jakoba Errekondo
Pozoiaren aho sabaia

Ardo eta sagardo ekologiko eta biodinamikoen beste muturrean daude ardo industrialak edo kimikoak. Azken hauek produktu kimiko sintetikoak erabiltzen dituzte; mahasti eta sagastietan hormonak, ongarriak, pestizidak, herbizidak eta abar, eta upategietan, antzera.

Produktu kimiko gehienak sintetikoak dira, hau da, industrietan sortutakoak. Gutxi batzuk besterik ez dira naturalak. Produktu kimiko horiek arrastoa uzten dute bai lurrean, bai ingurumenean, bai landareetan, bai fruituetan, bai... [+]


2016-11-21 | Arabako Alea
Marka guztiak hautsi ditu aurtengo mahats-bilketak Arabako Errioxan

Errioxa Kontseilu Arautzaileak egin du dagoeneko aurtengo mahasti-bilketaren gaineko lehen balorazioa. Emaitza "oso onak" jaso direla nabarmendu du. Kalitatea eta kopuruari dagokionez, "aparta" izan dela gaineratu du.


2011-10-16 | Jakoba Errekondo
Mahatsa ere hemen da

Aurten, beste fruitu guztiak bezala mahatsa ere azkar etorri da, besteetan baino lehenago. Hona txakolindegi bateko mahastia. Hemen mahatsak duen arazo handiena hezetasuna da: gaitzak sustatzen ditu, alea alferrik galtzeraino. Hona irtenbidea: fruitua lurretik urrutiratu, altxa. Eguzkia lurreraino sartuko da, eta berotu eta lehortu egingo du. Orain, heltzeko sasoi aurre honetan beheko aldeko hostoak kendu egin dizkiote, eguzkiak mahats mordoak ere berotu eta gozatu ditzan.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude