Angelu itsuak

Iratxe Retolaza
2018ko martxoaren 11
Honetara ezkero. Arantxa Iturbe. Susa, 2017

Arantxa Iturberen narrazio-bildumek inkomunikazioaz jarduten dutela aipatu izan da maiz: gaizki ulertuak dituztela ardatz, esan gabekoak, isildutakoak. Bada halakorik Honetara ezkero bilduman. Baina, hartu-emanetan sorturiko erritual zein kodeez dihardute batik bat.

Hogeita bederatzi eszena eta pieza laburrez osaturik dago bilduma, eta batasuna igartzen da tonu, giro, erritmo zein ikuspegian. Pieza narratibo guztietan egunero elkarren ondoan dagoen jendea irudikatzen zaigu (senideak, lankideak, bikoteak, adinekoak eta zaintzaileak…). Pertsonaien mundu-ikuskera zartatu egiten da narrazio hauetan, hurkoari buruzko irudia lehertzen zaielako: keinu batek mesfidantza sortzen du, hizketaldi batek nortasunaren ertz berri bat ikusgarri egiten du… Hurkoaren gogo zein asmo antzemanezinak angelu itsu bilakatzen dira, elkarrengana hurbiltzeko horma, susmoen iturri. Hurkoaren irudia auzitan, eta baita protagonisten irudia ere, hurkoa dutelako nortasuna eraikitzeko ispilu nagusi. Ispilu hautsiaren aurrean, askotariko bideak hartuko dituzte: ispilua berreraikitzeko ahaleginari eutsi, ispilu berriak bilatzeko asmoari lotu, kristal hautsiek sorturiko zaurietan izoztu…

Haustura horiek kontatzeko ikuspegi jakin bat jorratu da: narratzaile gehienek ahots hotz eta urrun bat gorpuztu dute, afektu eskasekoa. Izan ere, zentzuz eta tentuz jokatu beharrak itsukeriara daramatza pertsonaiak, nor berean tematurik, eta ezinezko zaie bestearen larruan jartzea. Hoztasun horren bidetik eraiki ditu narraziorik indartsuenak (Profanazioa, Etxea, Terapia, Atea, Begirada, Apustua).

Narrazio askotan angelu itsuak sortu ditu, isilune eta elipsi ugari. Ezustekoak eta zartakoak sortzeko oso teknika aproposa; baina, jauzien ondorioz, zail egin zait narrazio batzuen haria ongi segitzea lehen irakurraldian (Potroak, Pena, Gonbita). Bigarren irakurraldian, aldiz, ahotsak ongi identifikatu eta hariak ongi josita zeudela ohartu naiz. Hortaz, hainbat narraziotan teknika narratibo ere bilakatu du ispilu hautsien irudia, kode hautsiak gorpuztu baititu maiz (elkarrizketetan, osagai narratiboen segidan, jauzietan…), eta piezak josteko gonbidapena egiten digu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Liburu kritikak

Liburu kritikak kanaletik interesatuko zaizu...
Jirafa bat korrika

Patxi Zubizarretak XXIX. Ala Delta sari prestigiotsua eskuratu du ipuin honekin. Korri, Kuru, korri! ipuin honek hasierako esalditik harrapatzen du irakurlea: “Imajinatu aurrena jirafa bat anbulantzian... ni-nooo, ni-nooo... Imajinatu hurrena animalia amaigabea, ohatila batean, ospitale bateko larrialdietan sartzen (…) imajinatu orain jirafa zu zeu zarela eta ospitaleko korridoreetan barrena zoazela”. Bai, jirafa hori Nora delako, lurrean zegoen botila bat ikusi ez eta hanka... [+]


Ez da kasualitatea

2006an Judith Butlerren Undoing Gender. 2007an  XXY pelikula. 2008an, Beatriz  Preciadoren Testo Yonqui, Euskal Herriko Jardunaldi Feministak (Portugaleten) eta Feminismo Porno Punk jardunaldiak (Donostian). 2009an, Virginia Despentesen King Kong Théorie, Espainiako Estatuko Jardunaldi Feministak (Granadan) eta… Stereo antzezlanaren estreinaldia.

Ez da kasualitatea antzezlan horretan generoaren, gorputzaren eta desioaren gaineko gogoeta egitea aurreko lan eta... [+]


Iraganari iskin egiteko ezintasuna

Irudimena lagun, uretara eroritako ileak suge bihurtzen direla pentsatzen dute Josek eta Inasek, haur direla. Fantasiaz beteriko uste horrek errealitate gogor batekin egiten du talka, ordea, eta hala ere, ezarian harrapatzen du istorioak irakurlea, narrasti hark bezala. Bi plano narratibotan egituraturik gorpuzten da nobela, 1936ko Gerrako kontakizunak eta gerraostetik gatazkara bitartekoak uztartuz.

Nafarroan gauzatzen da istorioaren zatirik handiena, gerrako gertakizunen gaineko isiltasuna... [+]


2018-06-24 | Igor Estankona
Heteroklitoaren separata

Orrialdeotan esan genuen azken iruzkinean ere: Susakoen Munduko Poesia Kaieren bildumara iritsi behar zuen halako batean Ezra Poundek (Hailey, Idaho, 1885–Venezia, 1972). Luigi Anselmik prestatu digun bigarren ustekabekoa bakan horietakoa da ordea: Cathay, 1915an Poundek argitaratutako itzulpen lana, Txinako poemen antologia japoniarrarena. Ernest Fenollosa orientalistaren ohar batzuetatik abiatu zen. Fenollosak sakon batu, aztertu eta itzuli zituen ideograma eta poema txinatarrak, eta... [+]


2018-06-17 | Aritz Galarraga
Tortura xuria

Kartzela, ez dakit inoiz utzi dion egoteari, baina hain modako dagoena, kasik urte oso eta askotarako tendentzia baten gisa. Euskarazko literaturari kasu eginez gero, hasieretatik dago, Etxepare bera Biarnoko hartara sartu zutenetik. Sarrionandiaren kasu, ez noski azken, bai segur aski paradigmatikoraino. Eta hor badago tesi edo dena delako bat, euskal literatura eta kartzela lotzen dituena. Kartzelaren makurrena, ordea, bakartasuna.

Pasa direnek diote, bakartasuna, isolamendua, nahi gabe... [+]


Dibertsitatearen aldeko mezua

Askotan esan izan dugu perla edo bitxi baten aurrean aurkitzen garela liburu bat komentatzerakoan; honetan ere gauza bera esaten ekin behar diogu. Izan ere, Mem Fox idazle australiarraren eta Helen Oxenbury ilustratzaile ingelesaren artean egindako obra hau bitxikeria bat da. Obra sinple eta sakona, bere mezu ustez azalekoan ideia sakonak transmititzen dituen obra ederra.

Fox ez da hain ezaguna gure artean; Oxenbury, aldiz, nahiko ezaguna da nahiz eta euskaraz 2013an argitaratutako Hartza... [+]


Mendi errusiarrean nola

Maialen Hegi-Lukuren opera primari buruz hitz egingo dugu hurrengo lerroetan. Girgileri anderea izenburua eman dio aurtengo Gazteluma IX. Literatur sorkuntzarako burtsan irabazle izan den lanari. Ipar Euskal Herriko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko sortu zuten 2000. urtean eta hau da saritutako zazpigarren lana.

Munia protagonista bipolarra da eta egilearen xedea irakurlea “eri-ero-tasun” horren aurrean jartzea da. Horretarako kanpotik eta barrutik begiratuko diote... [+]


2018-05-27 | Iratxe Retolaza
Gailurraren makurkeriak

Haritz Monrealek Mendi literatura (EHU, 2017) saiakeran gogora dakarren moduan, diskurtso literario ugari garatu dira mendi-esperientzien inguruan: mendizaletasunak izan du kutsu heroikorik, oztopoak gainditzearen ikurtzat harturik; edo, esperientzia estetiko baten oihartzuna badakar, mendizalea paisaiaren miresle bihurturik; edo, elkartasunaren eremutzat irudikatu da, gailurrerantz elkarrekin ekitean gorpuzturik; eta besteak beste, menditartasun idiliko batek zeharkatu du euskal literatura... [+]


2018-05-20 | Igor Estankona
Ikonoklastaren ajeak

Ez dakit hau den Leire Lopez Ziluagak Susako editore lanak hartu dituenetik orraztu, begiratu, zuzendu duen lehen liburua. Argitaletxeen barneko kontuok ez dakizkit. Dena dela, erraza behar zuen izan edizio lanak: Karlos Cid Abasolok argi dauka pieza bakoitzari zer itxura eman, zer erritmo, zer hitz aukeratu. Itzultzaile ibili da Hasekena, Holubena, Kunderarena.

Berezkoa dauka. Gogorra dena itxuraz poesia egiteko bere modu xamurra da. Eta nobleak dira bere amorruak, garbia bere begirada:... [+]


2018-05-13 | Aritz Galarraga
Irla Chumea

Gurean portuari eskainitako obra gorenetako bat izango da segur aski Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill?. Portutik abiatuta, itsasoetan barrena egindako bidaiari lotuko zaio gehiago Aurelia Arkotxa bigarrena duen sorkuntza lanean, Septentrio. Portuan baina jendea, horixe zuen ardatz Izagirrerenak, jendea, halakorik gabe ez baitago portu, ez itsaso, ez amaren seme-alabarik. Bazter utzi gabe giza generoa, garrantzia berezia hartzen dute Arkotxarenean lekuek, geografiak, zapaltzen ditugun... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude