argia.eus
INPRIMATU
Probintziko herrietan, jaialdietan eta Donosti'ko irratietatik kantatudute
1968ko otsailaren 18a
"Oskarbi" musika taldeari elkarrizketa
Euskal Abeslari Talde Berria «Oskarbi»
Probintziko herrietan, jaialdietan eta Donosti'ko irratietatik kantatu dute
Aiza berriak, giro berria, aurreraldakuntza, nunnai nabari da. Gure bizikera aldatzen doa, pentsakera ta oiturak egungo munduari dagozkienak dituzute. Gure artean ere kezkamin bizi bat badagola kontura gindezke. Euskaltasunari utzi gabe gaurko munduak eskatzen duan gisan bizi nahi genduke. Ogeigarren gizaldiko trenaren furgoiean bederik guretzat aiña toki izango delakoan gaude.
Aldakuntz onetan geien nabarmentzen dana musika giroa degu ezpairik gabe. Esaten dutenez, euskaldunak badegu musika gaietarako alako errextasun bat. Abestiak gogozkoak zaizkigu, musika barne muiñetan daramagun zerbait dola esango nuke. Bein baiño geiagotan zueri gertatuko zitzaizuten. Bersok irakurtzen ditugunian ez diegu bear dan etekiñik ateratzen kantatuaz irakurtzen ez baditugu.
Orregatik asko poztutzen gaitu musika giroa zenbaiteraño suspertu dula ikusteak, gure abeslariak beste lurraldeetan txalotuak izan dirala jakiteak. Taldeak berriz ugaritzen dijoaz eta danak superazio baten billa dabiltza eta lan onek frutu onurakorrak emango dituala ziur gaude.
Ez nuke orain gure arteko taldeen lanen berri ematen asi nahi. Baiñan ba da azken aldi ontan txalo bero ugari irabazi dituan grupoa. Oskarbi taldeatzaz ari nanzute. Euren lanak eta kezkak herriarenak ditugu, bere kantak gaurkoak. Baiñan bera itzegin dezaten Dom Boscon eskeiñi diguten jaialdiaren ondoren edukitako alkarrizketaren berri emango dizutet:
–Zorionak, Koldo. Gaurko jaialdia berebizikoa izan dek.
–Bai motel. Bagiñun Pasai alde onetan zerbait egiteko gogoa. Jaialdi danak erderaz edo egiten zizkiten. Guk berriz geure gaurkotasana, euskaldun geranez, euskeraz agertu nahi diagu. eusko gazte bezela ikusi gaitzatela.
Oskarbik txalo beroak jaso ditu, zazpi probintzia gogorazten dizkiguten zazpi gazte auek ondo merezia dutela agertzen diot.
–Txaloak edo txistuak ez gaitu kezkatzen. Geure jomuga ta elburua besterik da. Gañontzean gure lana kearen antzekoa litzake, iraupen eta ondorenik gabea, bic josebe'k.
–Guk, dio Kepak, gure eusko gazte nortasuna erakutsi nahi degu. Abestien bidez herriarekin alkartu, guztion kontzientzia esnatzen eta suspertzen alegindu, euskal nortasana euskeraz osatu dedin saiatu.
–Zelakokak dira erabiltzen dituzuten gaiak?
–Gure abestink gaurkoak izan ditezen saiatzen gera. Ritmoaren aldetik gaurkoak izan ditezela, gaurko ritmoa eta esannai ta mamidunak, esaten digu iñakik.
-Zuek sortutako musika ta letra al dira ala beste izkuntzetatik euskeratuak?
–Bietara jotzen degu. Batzutan euskeratuak dituzu, beste lekutan modan dauden abestiak euskeraz jantziak. Baiñan, egia esan, geuk sortutakoak dira jendeari geien atsegin zaizkionak, esaten du irziak'ek.
–Zer, zuen abestirik ere protestakoak al dira?
–Badakit, jarraitzen du Maite'k protesta abestia modan dagola,- jendeari atsegin zaiola. Guk mundu but dakusgu, soziedade konkretu bat. Guk gizarte obeago bat maite degu, asketasan eta zuzentasun egarriz bizi gera, estruktura ustelkor auak desegin bear ditugula adierazi. Eta, jakiña, kezka au gure abestieran berealaxe nabari da.
–Talde bezela nun jordan zerate?
–Eskualde edo probintziko herri butzuetan, jaialdi askoetan eta Donostiko irrati geienetan. Eskatzen diguten leku danetara iritxi eziñak ematen digu penik geiena, olo karmelo'k.
–Dizka bat grabatzekoak zeratela entzun dut...
–Luzatu gabe gure abestiak entzuteko egokiera izango dezute. Prueba batzuek egiñak ditugu, eta grabatzera egun auetako batean joango geralakoan gaude.
–Zer da ZERUKO ARGIAREN bidez esan nahiko zenutekena?
-Gure jardunaren oiñarria herria degu, gauk osatzen degun Euskalerria. Bere eguerak eztenkatzen gaitu. Abestien bidez euskal kontzientzia esnatu dedin eta euskal kulturaz jabetu arteño gogor ekingo diogula.
Agur bada, adiskideok. Zuen jarduna ez da alperrikakoa izango.
A. MENDIZABAL
12

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakOSKARBI
EgileezMENDIZABAL2Kultura