Hizkuntza lurretik

Ikusgarri nabarmentzen omen dira biodinamikoan egindako ardoak. Sagardogileentzako abisua!
Ikusgarri nabarmentzen omen dira biodinamikoan egindako ardoak. Sagardogileentzako abisua!

2018ko martxoaren 04an

Nekazaritza ekologikotik harago doazen beste bide batzuk ere badira. Ekologikoak, gure gaurko egun hauetan, araudi jakin bat betetzen dutela besterik ez du esan nahi. Ohiko nekazaritza industriala edo kapitalistarekin alderatuta ikaragarrizko aurrerapausoa da, ez ordea helmuga, zenbaitentzat behintzat. Agroekologia, nekazaritza biodinamikoa, nekazaritza birsortzailea, iraute nekazaritza, nekazaritza hiritarra... Hizkuntza aberasten ari da alorrez alor gure lur sailetan. Eskerrak.

Adibidez, gero eta ohikoagoa da nekazaritza biodinamikoaren eskutik sortutako elikagaiak topatzea. Biodinamikaren oinarrian dago landareek ingurumen osoaren eragina jasotzen dutela. Landareentzako lurra garrantzitsua da, baina baita eguzkia, ilargia eta abar ere. Gaia edo mozkina sortzeko bidean denborak garrantzi handia duenean are eta nabarmenagoa omen da biodinamikaren eragina. Adibidez sagar, udare, mahats eta abarren ardoetan. Gaur egun, adibidez ardogintzan, ikusgarri nabarmentzen omen dira biodinamikoan egindako ardoak. Sagardogileentzako abisua!

Hizkuntzari helduta, gero eta maizago entzuten da nekazaritza erregeneratiboa (agricultura regenerativa, agriculture régénératrice, regenerative agriculture…). Ez naiz gaur soro horretan sartuko, baina berandu baino lehen euskarazko izen bat jarri beharko geniokeela bueltaka nabilela, taka aukera. Facebooken Jurgi Uriarte lagunak, ekologiko hutsa ez baizik eta nekazaritza erregeneratibo hori dela etorkizuna esanez bidali zidan errieta mezuari erantzuteko aukera polita topatu nuen, eta galdera bota: nola esango genuke euskaraz nekazaritza mota hori? Aukera: onbideratzailea, birsortzailea, erregeneratzailea edo bere oneratzailea. Di-da erabaki genuen: bere ama, Itziar Idiazabal Gorrotxategi, filologoa omen, eta haren aukeramen jantziaren esanetara jarri ginen. Nire gustukoena hautatu zuen, “nekazaritza birsortzailea”. Izan ere, zein izen egokiago eman etengabe lurrari bizia ematean oinarritzen den nekazaritzari?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2020-06-25 | Garazi Zabaleta
Euskal Herriko baserrietan ekoitzitako lupulu ekologikoa

Lagunarteko hizketaldi batean dauka jatorria Euskal Lupuloa proiektuak: duela zazpi bat urte garagardoa egiten zuen lagun batek bertako garagardoa benetan bertakoa izatea ezinezko zela esan zion, Euskal Herrian lupulurik ekoizten ez zelako. “Ni baserritarra naiz eta... [+]


2019-07-07 | Jakoba Errekondo
Barraskiloen eta bareen ilargia

Bart ilunabarrean bare eta barraskilo ehizera atera nintzen, aspaldiko partez. Egun argi ederraren ondoren zerua oskarbi zen, eta itxura guztien arabera ihintza polita zetorren. Hezetasun horren itxaropenarekin, gure parea, barraskiloa eta barea, paseatzera aterako zelako susmoa... [+]


2018-01-21 | Iñaki Sanz-Azkue
Antonino Pagolaren errezeta sekretua
Sagardoa eta garagardotarako lupulua nahasten direnean...

Garagardoa egiteko erabiltzen den lupulua eta sagardoa nahastean ateratzen den edaria berezia da. Zaporea, freskotasuna eta nortasuna; hiruak omen ditu. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan arrakasta handia du, eta Galizian ere atera dute halakorik, bertako sagarra eta... [+]


2017-01-15 | Iñaki Sanz-Azkue
Garagardotarako lupulua Euskal Herrian: Iragana edo etorkizuna?

Lupulua ez da edozein landare. Lupulua landare berezia da eta baditu ondo gorderiko sekretu txikiak. Izan ere, lupuluaren lore emean, barnean, ezkutatuta dago garagardo onena egiteko sekretua: lupulina. II. Mundu Gerraren ostean, Euskal Herriko baratzeetan lupuluak inguratutako... [+]


2016-01-17 | Jakoba Errekondo
Beldurrari muga

Gero eta material modernoagoak ikusten dira baratzeetan. Udaberrian azak jateko asmoz, neguan aldatu ditu baratzezain honek. Landaretxo guri-guriak pagotxa dira barraskilo eta bareentzat, jaki samurra. Baina plastikozko tutu izurtuak, bost litroko ur-botilak... Dena egokia da... [+]


Eguneraketa berriak daude