Adierazpen askatasuna, informazio eskubidea. Halako hitzak ahoskatu genituen 1983ko apirilaren 18an UPV/EHUko Informazio Fakultatean egin genuen batzar jendetsuan. 19 urte nituen. Xabier Sánchez Erauskin kazetaria kartzelara zihoan bi artikulu idazteagatik: ETAko presoen bi arreba eta erregeak egindako bisitari buruzko El paseíllo y la espantá. Bestelako garaiak ziren.
Adierazpen askatasuna. Halako hitzak Barakaldoko pankarta batean 2015eko maiatzean Kaiet Prieto atxilotu zutenean. Hitz berberak 2018ko otsailean absolbitu dutenean. “Zure borroka, gure eredu” twitterren argitaratzea, sinatuta, hori delitua. Bestelako garaiak dira.
PPk sare sozialetako anonimatua galarazteko neurriak hartu nahi ditu. Mehatxuak, erasoak eta inpunitatea ekiditeko. Egia da, eta ni ados nago. Erraza baita profil faltsutik gorrotoa sustatzea, eta homofobia, arrazismoa edota indarkeria matxista. Ala bestelako mezuak debekatzea da helburua?
Informazio eskubidea. Halako argudioa erabili da Ugarteko ezizeneko ertzain-buruak jarritako salaketaren epaiketan. Eta epaileak informazio askatasuna lehenetsi du, agintari horren ohorea eta intimitatearen gainetik. Jakiteko eskubidea dugulako.
Seguritate zibernetikoaren izenean iragarri du RTVE korporazioak bere langileen posta elektronikoak miatzeko eskubidea duela. Haserre bizia sortarazi du kazetarien artean. Sekretu profesionalaren aurkako atentatua dela diote. Kazetari batek bere “iturriak” babestu behar omen dituela. Iturriak? Zeintzuk dira ditugun albisteen iturriak? Gobernuak, erakundeak, sindikatuak, seguritate-indarrak, adituak… Zenbat aldiz erabili du kazetari batek babestu beharreko iturri bat? Sekretu profesionala da kazetariena? Eta militarrena? Ertzainena ez al da sekretu profesionala? Gobernuko presidentearena?
Halaxe, sekretutzat, jo du Espainiako Gobernuak Arabia Saudirekin defentsa alorrean duen akordioaren inguruko informazioa, elkarren babesa izango dute. Bien bitartean, Arantxa Tapia sailburuak iragarri du gero eta garrantzi handiagoa duela Euskadirentzat monarkia absolutu horren merkatuak.
Euskadik Transparency International España delako ebaluazioan lehen postua lortu du 2012, 2014 eta 2016. urteetan. Nork nori nor? Noiz? Non? Zertarako eta zergatik da Arabia Saudi Euskadirentzat merkatu estrategikoa?
Irekia eta gardena behar du gaurko komunikazioak. Norabide bakarreko komunikazioak eta norabide bakarreko eskubideek ez dute gaur zentzurik. Whatsappen bezala, nik zurea ikusi ahal izateko, zuk nirea ikusteko eskubidea izan behar duzu. Besterekikotasunean oinarritutako komunikazioa. Alex de la Iglesiasen azken filmak, Ezezagun perfektuak, erakutsi digu zer behar dugun: informazioa eta sekretuak partekatzeak sor dezakeen akelarre garbitzailea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]
Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.
Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]