Leterenak

Robert Lowell (1917-1967), poeta estatubatuar bat izan zen. Amerikako Estatu Batuetako Liburuaren Sari Nazionala (National Book Award, 1960, Life Studies obrarengatik) eta Pulitzer Saria, poesian (1947an eta 1974an), irabazi zituen. Bakezalea zelako zaigu ezaguna: kontzientzia arrazoiak alegatu zituen II. Munduko Gerrara ez joateko (eta kartzelara joan zen aldi batez), eta Vietnamgo gerraren aurka idatzi zuen.

1960an, hau da, sari inportante hura jaso berri, Imitations liburua argitaratu zuen. Liburu hartan, Homero, Safo, Villon, Leopardi, Rilke, Pasternak, Baudelaire eta Rimbaud “itzuli” zituen, eta komillak erabili ditugu zeren (Lowellen hitzak dira), “ingelesera biziaz idazten saiatu naiz, nire autoreek, gaur egun eta Ameriketan bizi izatera, agian egingo zuketena egiten saiatuz”.

Kritikak inolako eragozpenik gabe hartu zuen Imitations, eta inork ez zuen ezbaian jarri lanaren originaltasuna.

Ezaguna da horrek, eta horrek bezalakoek, agerian jartzen duten paradoxa: Lowellek egin zuen hori bera Periko Smithek egin izan balu (eta harrapatu izan balute), orduan zer?

Erantzuna ere ezaguna da: Periko Smith plagiatzaileentzako sutean erreko zuketen.

Eztabaida, literaturari dagokionez, hor kokatzen da: zergatik manipulatu dezake (itzuli, kopiatu) idazle aitortu batek literatur tradizioa, arazorik gabe, eta ezezagun batek egiten badu, aldiz, zigor kodea aplikatzen diote?

Bernardo Atxagaren plagiatzeko metodo famatuan ere, “izen pixka bat izatea” zen arauetako bat. Eztabaida ezaguna da eta denetariko iritziak daude.

Eztabaida, literaturari dagokionez, hor kokatzen da: zergatik manipulatu dezake idazle aitortu batek literatur tradizioa, arazorik gabe, eta ezezagun batek egiten badu, aldiz, zigor kodea aplikatzen diote?

Ordea, Lowellek ez zuen ezkutatu maite zituen poetak itzultzen ari zelakoa, eta idazle moduan zeukan eskumena erabili zuen argi eta garbi.

Idazleek usu erabili dute beren eskumen edo pribilejio hori era probokatzailean, eztabaidak pizteko, kontraesanak azpimarratzeko, inori arpa jotzeko…

Ez dirudi horrelakoa zenik Xabier Leteren asmoa. Nekez epaituko dut nik zein zen asmo hori, baina konforme egongo zarete nirekin, gure ezjakintasunaz barre egitea edo eztabaida piztea izan bazen, kale egin zuela, zeharo.

Orduan? Zergatik jokatu zuen Letek Periko Smith balitz bezala? Horixe da eztabaida, jada literarioa ez dena, bestelakoa baizik… Morala, ausaz?

Baina kontuz, hildakoez gaizki esaka aritzea oso itsusia omen da, eta isil nadin.

Beraz, hildakoen gainean gaizki esaka aritzerik ez denez, bizien gainean gaizki esaka aritzera pasatuko naiz; status quo-aren zarta jotzaile horien guztien gainean, salatuaz gogoeta egin ordez, salatzailearen aurka aritu diren horien gainean. Neoliberalismoa ez da nagusitzen konplizerik gabe, literaturan ere ez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2018ko otsailaren 25a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude