Edizio gaurkotu bat

Piarra Topet, Etxahun. (Bertso bilduma). Xipri Arbelbidek prestatua Elkar, 1987.

Azkena aletu genuen hemen Pierre Topet, a.k.a. Etxahun poetaren bizitza aletzen zuen obra, Joanak joan, Jon Etxaiderena. Ekar dezagun gaurkoan Pierre Topet, a.k.a. Etxahun poetaren obra bera, zeinak era berean balioko digun ulertzeko bere bizitza. Hitzaurrean dio Xipri Arbelbidek: “Kantu horiek izan ez balire, nehork ez zuen Etxahun izan zenik ere jakinen”. Kontziente da Etxahun halaber, aitortzen duenean doala “Ene bizitziaren koblaz ezartera”. Adibidez “Bizitzearen kantorea” izeneko sortan, zeinean berrogeita bederatzi estrofatan haizatzen diren, urtez urte, Etxahunen bizitzaren lehen berrogeita zortzi urteak.
Bizitza bat bestalde sufrimenduz betea –“Etxahon’en zorthia izan da aiphatü, / Mündian gütik dila haboro sofritü”–. Sortzetik beretik –“Aitetamer beininzan haurreti hügüntü”–: bullyinga jasan behar izan zuen, premugoa kendu zioten, ondasunak galdu zituen; maite zuen emakumearekin jarraitzea debekatu zioten, beste emakume batekin ezkontzera behartu zuten, emaztea auzoarekin enbolikatu zen, bastart bat egiteraino. Ondorioz, tratu txarrak, presondegian egonaldiak, judizioak bizi osoan zehar. Eta suizidio saiakeraren bat: “Hüllan ezarri nintzan fi gaixto egitera”.

Etxahun, beraz, poeta esan dezagun erromantikoa, ez akaso ikuspuntu teoriko batetik, baina bai ezinbestean praktikan, bizimodu hain makurra eraman zuenez testuetara. Ni indibidualaren goraipamena, nahi bada “Ni”-aren literatura, baina 1850 aurretik, XIX. mendearen lehen erdian. Ez bakarrik: orobat kronika beltza –“Bizia deronak idoki personari / Beria ere zor diala, orhit hadi”–, kronika horia –“Haurrak aita nur din deikük erranen”-, gai sozialak –esaterako emigrazioa: “Montebidorat dira hanitz abiatzen”–, edota engaiamendu politikoa –botoa eskatzeraino: “Egizie Musde Chahori zien botzen emaitia”–.

Piarra Topet Etxahun. 1786-1862 biografiaren osagarri, bertso bilduma honek biltzen ditu ustez zubererazko testu originalak (ez baitira Etxahunek idatzi bezala jasotzen) eta ustez batura egin egokitzapenak (askotan hobeki ulertzen baitira zubereraz omen diren bertsioak), Xipri Arbelbidek atonduak denak, iruditu zait pixka bat aliritzira. Sarean ere badaude Etxahunen testuak bestela. Baina uste dut XXI. mendeko irakurleak merezi duela edizio gaurkotu bat, garaikidea, auskalo kritikoa, Etxahunen bertsoez gozaraziko liokeena. n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


Pagoa, zuhaitza

Altxa, hildakoak!
Fred Vargas
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Egun batetik bestera, ordu batzuen buruan gertatu da gertatu dena: zuhaitz bat agertu da Sophiaren lorategian. Pago bat.
Hasiera horrek hartzen ditu liburuko lehen orriak... [+]


Emariari idatzitakoak

JAUSIZ
Alain Mendizabal Diaz
1545 argitaletxea, 2023

---------------------------------------------------

Itxuraz tente eusteari utzi eta behea jotzea zail egiten zaigu, grabitate indarrak zein soinean daramagunaren zamak lurrera erakarri arren. Hondoarekin topatzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude