EAJk faktura pasa dio ELAri

  • Duela gutxi jakin dugu EAJren esku dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasunak sindikatuei eskatu dizkiela grebak egiteagatik ordainketaren bat jaso duten langileen nortasuna, abonatutako kopuruak, eta hala bada, 2014, 2015, 2016 eta 2017 ekitaldietako erretentzio datuak.

Hau da, Bizkaiko Ogasunak erabaki du euskal sindikatuen erresistentzia kutxa ikertzea. Kutxa hori gehien erabili duena ELA izan da. Berak emandako datu ofizialen arabera, 2008 eta 2011 urteen artean 13,7 milioi euro ekarri zituen erresistentzia kutxara –bere gastuen %15,1– eta 2012 eta 2016 artean 19,1 milioi izan ziren –gastuen %16,24–.

Hain justu, eta kurioski, joan den urtean Bizkaiko zahar etxeetako 370 eguneko greba luzea gidatu zuenean erabili behar izan zuen gehien erresistentzia kutxa ELAk. Eta greba horretan, Bizkaiko Aldundia oso gogor inplikatu zen, sindikatuaren eta ordezkari politikoen arteko konfrontazio serioa eraginez; ELAk eta EAJk elkarren artean duten harreman mikatzaren erakusgarri da hori, Urkullu lehendakaria eta buruzagitza jeltzaletik hasita. ELAk ziurtatu du 38 urte daramatzala euskal ogasunek jarritako irizpideak betetzen eta azaldu duenez “inoiz ez da erresistentzia kutxako indemnizazioa lan errenta gisa hartu”.

Argi dago Bizkaiko Ogasuneko zerga ekimen hori EAJk sindikatu abertzaleari pasa nahi dion faktura dela. Ez du “kontrabotererik” nahi, ezta inork bere inguruan itzal egiterik ere. Sindikatu otzanak nahi ditu. Hobe luke Ogasunak ohiko zerga-iruzurrean sakontzea, ongi baitaki non egiten den iruzurra eta ez zaio hain arrotz. Dagoen lekuan egonik ere pertsegitu beharko luke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude