Bidelagun bat Gernikaren zidorretan

  • Espazioaren barrea (Gernika) erakusketan eginiko bisita gidatuaren kronika. Non: Donostian, San Telmo museoan. Noiz: Urtarrilaren 27an. Erakusketa zabalik otsailaren 25era arte.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte
2018ko otsailaren 18a

Larunbat goiza da. Eta han noa, itsas albotik, Urgull azpira, Jose Ramon Amondarainen Espazioaren barrea (Gernika) ikustera. Hamaikak jotzear sartu naiz San Telmora, lehen aldia dudan arren, bai baitakit orduan direla euskarazko bisita gidatuak. Sarrerakoak aurkeztu dit bisita egingo didan langilea, dei dezagun, M.

“Badirudi zu bakarrik egongo zarela”, diost. Tira, sorbaldak jaso, eta atzetik noa. Ate bat igaro, eta erakusketan sartu aurretik, sarreratxoa egin dit M-k. “Jendeak uste du Picassoren Gernika-ri buruzkoa dela erakusketa, baina ez: J.R. Amondarainen erakusketa bat da. Gernika aitzakia baino ez da”.

Bidelagun bihurtu gara, hemen eta orain, M eta biok. Erakusketaren atarian gaude, eta egurrezko zortzi kaxa handi ditugu parean. 2012an, Gernikaren 75. urtemugan, Dora Maarrek artistari egin zizkion zortzi argazkiak margotu zituen Amondarainek Gernikaren tamainan, Gasteizko Artiumerako. Picassoren oinordekoek jabetza eskubideak baliatuta, lanak kentzera behartu zuten. Bada, debekatutako oihal horiek daude kaxetan, azaldu dit M-k. Eta hor, lanok erakusteko ezinean eta arte sistemaren arrakaletan, ardaztu du Espazioaren barrea (Gernika) Amondarainek.

Orain bai, erakusketa aurrez aurre daukagu. Eskuineko bidean, hiru koadro daude –zuri-beltzean, koloretan eta kamuflaje koloretan–. “Gernikaren figurak ezin dira kopiatu, estiloa bai”, azaldu du antzekotasuna M-k. Hiru margolanetan azkena tamaina bikoitzekoa da. “Zergatik?”, diot. “Bisitaria txikiago sentiarazteko Gernika den ikonoaren aurrean”, dio. Ezkerraldean, olioa lehortuz egindako eskultura txikiak daude zintzilik. “Macguffin-ak” direla dio M-k, aitzakia bat. Kiskalita dirudite, eta bonbardaketaren usain errea dakarte. “Picassoren munduko sinboloak koadrotik atera ditu: margoaren materializazioa”. Ados diot buruarekin, ukitzen dut ideia.

Jarraitzen dugu erakusketatik pasieran, eta, iruditzen zait, azkena erakutsi didanak harrapatu nauela gehien. Argazkiak dirudite, baina margolanak dira, ikusleak gurutzatu eta eztabaidan jarri beharrekoak: Reina Sofian Gernikaren kontserbazioa egiten duen Pablito ordenagailua, Artiumeko sala bat, Gernikaren graffiti bat Gernika Espainiara heldu zenekoa, soldadu estatubatuarrak IwoJima-n eta hala hamasei lan denera. “Gernikaren biografiari buruzko marrazkiak dira”, dio M-k.

Horrekin amaitutzat eman ditu azalpenak. Niretzat baino ez, eta, halere, gogo biziz aritu da. Arratsaldean beste bisita bat duela diost, espainolez, eta hor bai, talde majoa elkartu ohi dela. Horma kontrako aulki batera itzuli da M, eta ibilitako bidea desibiltzen joan naiz ni. Gomendioa esan gabe doa: otsailaren 25era arte ibili ahalko dira Gernikaren zidorrak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Artea  |  Donostia  |  Gernika 1937

Artea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-19 | Erran .eus
Javier Cigaren margo erakusketa zabalik izanen da Bertizen uztailaren 20tik abuztuaren 20ra

 

‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero

 

Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin.  Inaugurazio... [+]


2018-07-15 | Xabier Gantzarain
Raisa Alava
Bizitza berrirako alfabetoa

Uztailaren 6ra arte egon da Bilboko La Taller grabatu tailer eta galerian Ride The Lightning erakusketa, hainbat teknika grafikorekin egindako lanak eta zeramika lanak biltzen zituena, bitxia eta ederra. Lekua bera bezala.

Kuriosoa da, ondorioak ateratzeko azkarregi bada ere, joera nabaria da, gazteen artean bi dimentsiotako lanak dira nagusi, marrazkia, arte grafikoak, pintura, eta haietatik eratorri daitezkeen hibrido guztiak, edozein formatutara ekarriak. Kartelgintzan maila izugarri ona... [+]


2018-07-09 | Hik Hasi
Estibaliz Aberasturi eta Andrea Arrizabalaga: 'Ikus-arteak gogoeta kritikorako bidea eman eta akziora pasatzeko deia egiten digu'

"ARTikertuz, ikus-artean oinarritutako ikasketa" izeneko ikastaroa emango dute Estibaliz Aberasturi-Apraiz EHU/UPVko Plastika Adierazmenaren arloko irakasleak eta Andrea Arrizabalaga Tabakalerako Hezkuntza taldeko kideak Hik Hasi-ren Udako Topaketetan. Ikus-artearen inguruko hausnarketa, eztabaida eta ikasketa bultzatu nahi dute. Sine-tsirik daude arte-hezkuntzak eragina izan behar lukeela ikaslearengan, ikaskuntza-prozesu horrek pertsona mugiarazi behar lukeela, eta hasieran zuen... [+]


2018-06-26 | Booktegi
"Literaturan beti kolektiboki egin dut bidea"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Gotzon Barandiaranek bere lanaz, literaturaz, sorkuntzaz eta abarrez hitz egin du. 'Katamalo' liburua hemendik deskargatu daiteke: booktegi.eus/liburu.php?id=111


2018-06-26 | Hainbat egile*
Debako arte eskola ixteko arriskuan

Debako Artisautza Ikastegia, "Arte Eskola" izenaz ezagunagoa, betiko ixteko arrisku bizian dago. Horrela ikusi dugu ikastegiko langile guztiok ekainaren 7an Patronatuko Zuzendaritzarekin (Debako Udala) izandako bileran.


Ondarearen espoliazioa
Sotheby's, Grezia eta jabetza legitimoa

New Yorkeko Sotheby’s enkante etxeak demanda jarri berri dio Greziako Gobernuari, irudian ikusten den brontzezko zaldiaren “jabetza legitimoa argitzeko asmoz”.


2018-06-24 | Xabier Gantzarain
Maria Luisa Fernandez
Eskulturak irri dagi

CVA kolektiboa sortu zuen Juan Luis Morazarekin 1979an, eta 1985era arte jardun zuten lanean. Arte kontzeptuala eta kritika instituzionala lantzen zituzten, ironia baliatuz, beti ere autoritatearen kontra. Euskal Eskultura Berria deitu zitzaion hartan sartu izan dute arte historialariek. 1985ean Gure Artea saria irabazi zuen eskultura alorrean. Erakusketa asko egin zuen hurrengo urteetan.

Baina gero, urte askoan ezkutuan bezala egon zen Maria Luisa Fernandez Olivera (Villarejo de Orbigo,... [+]


Enegarren kasualitatea

Gorputzak erakusketaren kronika. Artista: Iosune de Goñi. Uztailaren 1 arte ikusgai, Iruñeko Cafe Cream-en.


Debako Arte Eskolaren itxiera dela-eta
Juan Luis Baroja Collet: Premiazko gogoetak

Udaletxetik hasita zurrumurru bat zabaldu da herritarren artean, horren arabera ezpatakada batez (inoiz baino hobeto esanda Deban) Irakaskuntza Artisauen Ikastegia (Arte Eskola) garbitu nahi dute. Grabatu irakaslea naizenez, gaur esan digute estraofizialki aurtengo diru-laguntzaren erdia baino ez dela iritsiko, eta amaitutzat joko dela Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena. Jakin ahal izan dugunez bilera bat baino gehiago egin dute bi erakundeek, ikastegiko langileen bizkar.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude