Langabezian ez gaude gustura lanean ere ez

  • Lan gutxiago egin, pertsona gehiagok behar egiteko eta hobeto bizitzeko. Utopia zena jokaleku errealista izatera pasatu da. Think tank ausartenak dagoeneko hasi dira datorren enplegua irudikatzen.

Jon Artza
2018ko otsailaren 11

Bai, bagenekien: lana krisian dago. 1990. urte inguruan Jeremy Rifkin-ek The end of work (Lanaren amaiera) klasikoan ohartarazi zigunetik, aurreikuspenik okerrenak betetzen ari dira. Baina orain egiaztatzen ari gara: lana —zehazki, ‘enplegu’ ordaindua— laugarren Industria Iraultzan amaituko da, gizarte eta lan egitura birrintzen ari den golem bat bailitzan robotizazioari aurrera eginarazten dioten automatizazio digitalari eta inteligentzia artifizialari esker.

Oraingoz, mezulariak ari dira iristen: langabezia estrukturala, zabor lana, lan erreformak, emigrazioa... Labur esanda, prekarietatea sistema gisa. Egoera kritiko honetan zenbait proposamen indar hartzen ari dira, hala nola oinarrizko errenta unibertsala eta enpleguaren banaketa; bigarren horren adibide da Banatu taldeak proposatu duen eta Nafarroan aitzindari den administrazio publikoetan lana banatzeko Foru Legea.

“Gutxiago lan egin, pertsona gehiagok lan egiteko eta hobeto bizitzeko”, utopia jokaleku errealista izatera pasatu da, baldin eta, paradoxikoki, kapitalismoak gatazka eutsiezinik gabe biziraun nahi badu. Jacques Ellul-ek salatu bezala kapitalismoak eta marxismoak —kristautasunaren bedeinkazioarekin— berdin partekatzen duten “lanaren ideologia” santifikatzailean harrapatuta, oraindik ez dugu aurkitu postlangilearen duintasuna, Jünger-en Langilea ordezkatuz etorkizuneko protagonista izango den “langabetu aktiboaren” figura.

Hiperlangabezia

Think tank ausartenak dagoeneko hasi dira datorren hiperlangabezia saihesteko formulak pentsatzen: zaintzak ustiatzea, big data merkantilizatzea, roboten gaineko zergak… ELGA Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen txosten berri baten arabera, Espainia, Austria eta Alemania dira robotizazioak eragiteko arriskurik handiena duten Europako herrialdeak (%12, bataz bestekoa %9koa denean); batzuk industrializazio maila handiagatik, besteak kualifikazio maila txikiagatik. 2013ko The Future of Employment txostenaren arabera, automatizatzeko aukera gutxien duen lanpostua jolas-terapeutarena da eta hori ez da oso lasaigarria.

Arazoa da, paradigma aldatzen ari den bitartean, prekarietatean daudenen baldintzak nabarmen ari direla okerrera egiten, eta ez dirudi sindikatu nagusiak beren buruari reset egiteko gai direnik. Ondorioz, etorkizuneko lan gatazkatan parte hartuko duten ekimenak sortzen ari dira, bereziki, gazteen sektorean, esaterako, Iruñerriko Langileon Autodefentsa Sarea.

Jussieuko langabetuen batzarrak ohartarazi zigun: “Langabezia desagerrarazteko modurik onena lana abolitzea da”. Egokieraz baliatzen den boutade situazionista dirudi, baina hobe dugu postlanaren koan gisa hartzea. Paul Lafarguek, Marxen suhi bihurri eta nagikeria eskubidearen aitzindariak, ederki ulertuko luke, beharbada, hemendik gutxira, Bartebly-ek, Melvilleren pertsonaiak esaten zuen hura esango baitugu: nahiago nuke ez lanik egin… eta gozatuz, matxinatuz eta biziz egin ekarpena gizarteari.

Artikulu hau Hordago - El Saltok argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu gurera euskaratuta.

Kanal hauetan artxibatua: Langile borroka  |  Langabezia

Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-21 | Anboto
47 urteko langile batek besoa galdu du Abadiņoko fundizio batean izandako istripuan

Asteartean, 02:30 inguruan gertatu da istripua. Mantenimendu lanetan zebilela, 47 urteko barakaldoztar batek lan istripua izan du eta besoa galdu du Abadiñoko Garbi Fundizioan. Galdakaoko ospitalera eraman dute.


Imanol Olabarria
"Francoren heriotzaz geroko krimenik handiena izan zen Martxoaren 3koa"

Urtero da martxoak 3. Bost hildako Gasteizen eta ehunka zaurituak, balaz gehienak, 1976an. Hilabete batzuk lehenago etorria zen Gasteizera lanera Imanol Olabarria. 1975eko azarotik martxoaren 3ko txikizio hura bitartean hainbat fabrikatan egin ziren protesta, asanblea eta mobilizazioetan parte hartu zuen. Are, eragileetakoa izan zen.


2018-02-18 | Juan Mari Arregi
EAJk faktura pasa dio ELAri

Duela gutxi jakin dugu EAJren esku dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasunak sindikatuei eskatu dizkiela grebak egiteagatik ordainketaren bat jaso duten langileen nortasuna, abonatutako kopuruak, eta hala bada, 2014, 2015, 2016 eta 2017 ekitaldietako erretentzio datuak.


2018-02-15 | Hala Bedi
Igor San Jose (ELA)
"Eraikuntza enpresek beti irabaziko dute, AHT edo erraustegia izan, zigor handi bat jarri ezean"

Igor San Jose ELAko Gipuzkoako Eraikuntzako arduradunarekin hitz egin du Hala Bedi irratiko A todo gas saioak. Askotan hitz egin da AHT eta errauskailuaren inguruan irratsaioan, baina oraingoan lan harremanen perspektibatik egin dute.


Leire Txakartegi eta Jone Bengoetxea (ELA)
"Emakume guztiok greba orokorra egingo bagenu, sistemak huts egingo luke"

Greba joko-zelai ezaguna da sindikatuentzat, ez ordea, lan produktiboaz haragoko jokalariak zelaira ateratzea. Partida honek, ordea, mugimendu feminista eta sindikalgintzaren elkar ezezagutza eta mesfidantza historikoak jokoan jarri ditu. Leire Txakartegi eta Jone Bengoetxea ELAko genero politikak saileko arduradunekin hasi dugu partida.


2018-02-14 | ELA sindikatua
Adolfo Muņoz (ELA)
"Euskal ogasunek bildu duten diruaren zatirik handiena gastu sozialera bideratu beharko litzateke, ez zorra ordaintzera"

ETBn egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpenak ELAko idazkari nagusiak.


2018-02-14 | Uriola.eus
'Manteroak' klandestinitatera itzularaziko dituen neurriaren kontra elkartuko dira Bilbon

Irizpideak "bat-batean" aldatu ostean, Espainiako Gobernua erresidentzia baimena ukatzen ari da saltzaile ibiltari diren autonomoei. Asteazken honetan Mbolo Moye Doole 'manteroen' elkarteak kontzentrazioa egingo du Gobernu Ordezkaritzaren Atzerritarren Bulegoaren aurrean "klandestinitatera itzularaziko dituen" neurriaren aurka protesta egiteko.


2018-02-13 | ARGIA
VAS zapatak: kalera, hauteskunde sindikalak egin nahi izateagatik

Bost urte eta erdi Donostiako VAS zapata dendan lanean ibili ondoren, Aitziber Gurrutxagak salatu du hauteskunde sindikalak deitzeko langile asanblada bat egiteagatik kaleratu dutela. ELA sindikatuak bere testigantza sareratu du.


Zer egin?

Kalean nindoala, baikor antzean, Varufakis ekonomialari famatuari entzun bainion kapitalismoa bere burua irensteko bidean doala nahitaezko bilakaeran, hara non ikusten dudan aspaldiko lagun bat, bizi guztiko ezkertiarra, koherentea, gorri-gorria, Caritas-eko mahaian arropak jasotzen.

Harriduraz begiratu nion, eta segundo hamarren baten buruan gure bizitza guztia pasatu zitzaidan burutik, hots, langileen aldeko borrokak, mobilizazioak, manifestazioak, ihesak, lan sindikala… Bizitza... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude