Horrela ezin

Hitzen trabeskatzeak ez du mugarik. Azken boladan, trabeskatuen artean trabestsuena: inposizioa. Eta erabiltzen azkena Podemos-Ahal Duguko idazkari Lander Martinez. Hona botatako harribitxia: “Ez dugu erabakitzeko eskubidea inposatzeko bloke bat osatuko”. To eta no. Gehiengoaren nahia utikan. Eskubideak komun-zulotik Demokrazia eta ordezkaritza sistema bera hankaz gora jarriko luke bere irizpideak. Inposizioaren diskurtso hori ezaguna zaigu. Espainiako eskuma atzerakoienak darabilen argudiaketa gaiztotua eta hizkera pozoitua bera da. Kataluniari buruz behin eta berriro entzuten dugun hori berori: hauteskundeak irabazita aurrera eramaten den proiektua inposizioa eta proiektu totalitarioa ei da; gainerako gutxiengoak defendatzen duena, ordea, bizikidetza orekatua. Harrapazank!

Zerk egiten du, bada, eskubide bat eskubide? Gauzatzeko aukera bermatuta izateak. Bestela aldarrikapen hutsari buruz ariko ginateke, ez eskubideaz. Ez da EAEko alderdi moreko ordezkariak eskubideen gauzatzeari mugak jartzen dizkion lehen aldia. Gogoan iltzatuta ditut joan den urteko urtarrileko manifestazioaren harira Martinezek esandakoak: presoak euskal herriratzeko baldintza gisa jarri zuen eragindako minaren aitortza. Eskubide baten urratzeak beste bat estaliko balu bezala. Lotsagorritzeko modukoa izan zen Madrildik Iñigo Errejonek askoz zentzu gehiagorekin irmoki esatea ez dagoela aitzakiarik oinarrizko eskubideak ez defendatzeko, eta, hartara, manifestazioarekin bat egiten zuela. Aurten ere, beste horrenbeste gertatu da, Martinezek ordezkatzen duen Ahal Duguko sektoreak “aitzakia” berbera jarri du deialdiarekin erakunde gisa bat ez egiteko (Errejonek erabilitako hitz bera erabiltze aldera).

Podemos inguruko zenbait lagunek ikuskera zurruna izateko motiboa sobera ezaguna da: nazionalismo espainiarraren sukarrak jota egotea. Hori bai dela nazionalismoa eta ez Espainiako Estatuan nazionalista izendatutako independentismoarena. Ezkerreko abertzaletasunari egiten dizkieten kritika guztiak banan-banan betetzen dituzte

Dena esateko, aipagarria da jarrera guztiz bestelakoa dutela Maria Valiente eta Neskutz Rodriguez alderdikideek, idazkari nagusi izateko Lander Martinezekin lehiatu ziren bi emakumeek, alegia. Manifestazioarekin baldintzarik gabe bat egitearen aldekoak ziren Ahal Duguren barneko “Denontzat Para Todas” eta “Zurekin” joeretako kideak. Horrek erakusten du Ahal Duguren jarrera bestelakoa izan zitekeela, Martinezek bere hautagaitza “inposatu” ez balu (ironia suma bedi lerro artean). Proiektu politiko guztietan dute pisua gidatzen duten pertsonek, baina gai askotan indefinizioa tresna gisa erabiltzen duen alderdi baten kasuan are gehiago. Nafarroan ere urak nahasi datoz, eta ikusteko dago pertsona aldaketak proiektuan zein eragina izango duen.

Podemos inguruko zenbait lagunek ikuskera zurrun hori izateko motiboa, alta, sobera ezaguna da: nazionalismo espainiarraren sukarrak jota egotea. Hori bai dela nazionalismoa eta ez Espainiako Estatuan nazionalista izendatutako independentismoarena. Ezkerreko abertzaletasunari egiten dizkieten kritika guztiak banan-banan betetzen dituzte. Besteak beste, pertenentzia sentimenduak itsututa ezkerreko printzipioak alboratzea. Badirudi bai bertako Podemosi nola Katalunian en Comunen inguruko sektoreari kosta egiten zaiela onartzea eurek ere nazionalistak direla, espainiar nazionalistak, alegia. Bestela nekez uler daitezke jarrera asko. Eta kontuz, ez nago ni talde-izaera identitarioaren aurka, ezta gutxiago ere. Halere, Katalunian gertatu den bezalaxe, independentismoa eta nazionalismoa bereizteak kalte baino askoz mesede gehiago egingo lioke hemengo mugimendu independentistari ere, indefiniziora jokatzea zailtzen baitu. Gaur egun, askotan, kategoria sinpleetara mugatzen da gure ikuspegi politikoa, eta horregatik du hitzak zorroztu eta fintzeak horrenbesteko garrantzia norbere ikuskera “inposatzeko”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude