Gogoko Goxuak gatazka Donostian

  • Gazteek lan arloan bizi duten prekarietateari aurre egiteko tresna berrien beharra zeukatela ikusita erabaki zuten antolatzea, bertako kide den Garazi Castañoren hitzetan. 2017ko uda aurretik, Uliako Lore Baratzetan lehenik eta Txantxarreka gaztetxean egin zituzten Gazteraiki topaketen testuinguruan sortu zen taldea. Egiten duten lana sindikalgintzarekin uztargarri ikusten dute, eta hauek heltzen ez diren jendearekin elkartasun sareak sortu nahi dituzte, egoerari konponbide kolektiboa eman asmoz.

Olaia Aira Gogoko Goxuak kafetegiko bezeroei beren egoera azalduz, 
ondoan Donostiako Babes Sareko kideak dituela. (Argazkia: Lide Ferreira / Irutxuloko Hitza)
Olaia Aira Gogoko Goxuak kafetegiko bezeroei beren egoera azalduz, ondoan Donostiako Babes Sareko kideak dituela. (Argazkia: Lide Ferreira / Irutxuloko Hitza)

Donostian Gogoko Goxuak kafetegi katearen aurka zentratzen ari dira borroka, Gipuzkoa plazan duten lokalean. “Oso zabal heldu zaigu, testigantza askorekin, bertan prekarietatea oso zabala dela eta langile askori ez dietela behar bezala ordaintzen”. Pozgarri zaie gaia sona hartzen ari dela ikustea, “baina oraindik lortu behar dugu borroka modu efektiboan artikulatzea, dirua zor dieten langileei ordain diezaieten. Jende gehiago lotu behar dugu protesta honetan, presioa handitzeko”, dio.

Kafetegi barrura bezeroei esku-orriak ematera sartzen direnean, beren kasu zehatza azaltzen duten Olaia eta Maddi langile ohiek “oso momentu potenteak” sortarazten dituztela azpimarratuko luke Castañosek. “Jende askok prekarietatearen berri prentsaren bidez edo modu orokorrean hitz eginda bakarrik dauka, baina aurrez aurre bi langile ohik leku horretan bertan zer egin dieten eta zer egiten duten azaltzean, oso modu humanoan azaltzen da bai egoera, baita arrazoi politikoak ere”.

Euskal Herrian antzeko planteamenduekin sortu diren eragileekin harremana dute: Bilboko Eragin, Hernaniko Autodefentsa, Iruñerriko Babes Sarea eta Iruñerriko Gazte Langileok, besteak beste.

Donostiako taldearekin harremanetan jartzeko, donostiakobabessarea@gmail.com edo 644735884 zenbakia jarri dituzte eskuragarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude