Cincinnatusetik Cincinnatira

  • Erroma, K.a. 458. Lucius Quinctius Cincinnatus (K.a. c. 519-c. 430) erromatar patrizioa lasai eta xume bizi zen bere etxaldean, lurra lantzen. Baina urte hartan, ekuoek erromatarrak eraso zituztenean, erasoa jasan zutenek Cincinnatusengana jo eta jarduera publikora itzultzeko eskatu zioten: diktadore izendatu zuten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2018ko otsailaren 11
Cincinatti 1802an, herria beste izen batez (Losantiville) sortu eta 14 urtera. Mende erdi inguruan 150.000 biztanle izatera iritsiko zen. (Arg.: UC Libraries)
Cincinatti 1802an, herria beste izen batez (Losantiville) sortu eta 14 urtera. Mende erdi inguruan 150.000 biztanle izatera iritsiko zen. (Arg.: UC Libraries)

Garai hartako legeen arabera, diktadoreak sei hilabetez botere absolutua zeukaten funtzionarioak ziren eta garairik zailenetan izendatzen zituzten erabakiak hartzeko prozesua ahal zen neurrian arintzeko.

Izendapenaren berri jaso zuenean, goldea utzi, forora jo, ejertzitoa bildu eta gudu-zelaira abiatu zuen. Ekuoak menperatu eta berehala, karguari uko egin zion, erabateko boterea  behar baino gehiago erabili gabe, eta etxalde lasaiera itzuli zen. Edo horixe dio kondairak, behintzat. Erromatar Errepublikaren lehen urtetan jardun zuen Cincinnatusek, baina ospea Inperioaren garaian iritsiko zitzaion, diktadore laburra boterea gehiegikeriarik gabe erabiltzearen eredu bihurtu zutenean.

1783an, AEBen Independentzia Gerra amaitu zenean, gatazkan aritutako militar asko zer egin eta nola jokatu ez zekitela geratu ziren. Horietako batzuek Cincinnatien Elkartea izenekoa sortu zuten. Izena erromatar diktadorearen omenez aukeratu zuten, eta izaeran ere haren antza izan nahi zuten. Gudu-zelaian egin beharrekoa eginda, ez zuten militarrek bake garaian jarduera politikoan eraginik izatea nahi; Cincinnatusek egin bezala, bizimodu zibilari heldu nahi zioten. Eta, hala, gerra kontuak utzi eta lursail berriak lantzeari nahiz herri berriak fundatzeari ekin zioten cincinnatiek.

Ondorioz, Appalacheetatik mendebaldera gerora oso garrantzitsuak izango ziren herriak sortu edo zeudenak sustatu zituzten, hala nola Pittsburgh, Pennsylvanian.

Ohio ibaiaren ertzean, 1788an John Cleves Symmesek herrixka bat fundatu zuen, Losantiville izenekoa. Hurrengo urtean Fort Washington gotorlekua ipini zuten herrian eta beste urtebete geroago, 1790ean, Arthur St. Clair iritsi zen Losantivillera. Gerran jeneral eta maior izana, Cincinnatien Elkarteko presidente zen St. Clair herrira iritsi zenean, izena aldatzea erabaki zuen eta Cincinnati deitu zion, elkartearen eta, jakina, erromatar patrizioaren omenez.

Baina izena ez da Cincinnatik Erromarekin duen lotura bakarra. Ezagunak dira antzinako inperioko hiriburuaren zazpi muinoak; bada, Cincinnatik ere beste hainbeste muino ditu eta, horregatik, “zazpi muinoen hiria” ere esaten diote.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Denboraren makina kanaletik interesatuko zaizu...
Erdi Aroa euskaraz ere eraiki daiteke

Quebeceko Polymorph Games bideojoko enpresak Foundation jokoa kaleratuko du udazkenean. Joko berria Erdi Aroko herrixkak eraikitzean datza eta ezaugarri berezia du: eraikuntza organikoa deritzon kontzeptua.


Bortxaketaren kultura klasikoa

Grezia. K.a VII. mendea. Himno homerikoak izeneko poema sortako alerik zaharrena sortu zuten, Demeter jainkosaren berri jasotzen zuena.


Munduko Kopatik hamar kaletara

1978ko Munduko Futbol Kopa Argentinak etxean irabazi zuen, Buenos Airesko River Plate estadioan. Handik hamar kaletara zegoen ESMA (Escuela Superior de Mecánica de la Armada) eta bertatik selekzioak sartu zituen hiru golen burrunba entzun zen.


Hatz-markak, 4.000 urteko sinadurak

1886an, Charles Darwinen lehengusu Francis Galtonek pertsona guztiek beren hatz-marka bereziak zituztela baieztatu zuen, eta bi marka berdin aurkitzeko probabilitatea ere kalkulatu zuen:  64.000 milioitik bat.


Meatzeetako harri bitxiak

Cork (Irlanda), 1837. Mary Harris Jones (1837-1930) ekintzaile sindikalista, gerora Mother Jones izenez ezagun egingo zena, jaio zen. Txikitan, familiarekin batera Ipar Amerikara joan zen, Irlandako Gosete Handitik ihesi.


"Houston, arazo bat daukagu!"

Filmetatik eguneroko hizkuntzara zabaldu zen esamolde ezagun hori benetan entzun zuten Houstonen (Texas, AEBak) NASAk duen egoitzan 1970eko apirilaren 13an.


Independentzia 2029an, matematikoki

Figueres (Girona), 1947ko urtarrilaren 22a. Alexandre Deulofeu (1903-1978) farmazialari eta matematikaria Frantziako erbestealditik itzuli zen. 1936ko Gerran Figuereseko alkate errepublikarra izaki, 1939ko otsailean ihes egin zuen. Itzultzean, berriro ere botikan hasi zen lanean, baina ez zuen baztertu gaztetatik zeukan beste grina, historia matematikaren bidez aztertzea.


Erdi Aroko harreman ez ikusiak

Worms (Renania), XI. mendea. Burchard apezpikuak gizonezkoen arteko sexu harremanak zigortzen zituzten legeei emakumeen arteko harremanen kondena erantsi zien, baina soilik sexu harreman horietan dildoak erabiltzen baziren.


Ondarearen espoliazioa
Sotheby's, Grezia eta jabetza legitimoa

New Yorkeko Sotheby’s enkante etxeak demanda jarri berri dio Greziako Gobernuari, irudian ikusten den brontzezko zaldiaren “jabetza legitimoa argitzeko asmoz”.


Duela 13.000 urteko odontologia

Irudian ikusten direnak, duela 13.000 urteko gizaki baten ebakortzak dira, eta Goi Paleolitoaren amaieran praktika odontologikoak egiten zirela erakusten dute.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude