Sagardo denboraldiaren irekiera

Ainhoa Azurmendi @AinhoaAtxur
2018ko otsailaren 04a

Hernaniarra naiz. Sagardozalea. Eskubaloira jokatu dudan hogei urteetan ezagutu ditudan emakume gehienek, nazioarte mailan jokatutako kirolari handiak barne, nik bezain beste gozatzen zuten sagardotegian garaipenak ospatzen genituenean, edo talde sentimendua kupel artean sustatzen genuenean. Eta oraindik ere elkarrekin sagardotegira joateko usadioa mantentzen dugu. Halaber, ezagutzen ditut sagardoa eta sagardotegia oso gustuko duten emakume arraunlariak, futbolariak, judokak, pilotariak, piraguistak, surflariak, eta abar luze bat.

Alabaina, deigarria iruditu zait aurtengo sagardo denboraldiaren irekiera ekitaldi ezberdinetan, eta bereziki hamaika kiroletako gizonek parte hartu dutenetan –nire errespetu eta miresmena luzatzen diet guztiei–, apenas emakumerik ikustea; ez kirolariak, ez gizarteko beste arloetan balentria handiak egin dituzten emakumeak. Zer dela eta? Ez al dago gure inguruan ohore hori merezi duen emakumerik? Nahita eginda ere, zaila egiten zait sinestea emakume kirolari bakar bat bera ere ez egotea, are eta zailago, azken hilabeteetan hainbatek lortu dituzten emaitzak gogora ekartzen baditut.

Deigarria iruditu zait aurtengo sagardo denboraldiaren irekiera ekitaldi ezberdinetan, eta bereziki hamaika kiroletako gizonek parte hartu dutenetan, apenas emakumerik ikustea.
Zer dela eta?

Begiak itxi eta kirolari hitza entzuten badugu zer irudi datorkigu burura? Kirol arloan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko, komunikabideetan, kalean, ekitaldi berezietan, eskoletan, eta leku guztietan, emakume kirolariak ikustarazi behar direla esaten dugunean, besteak beste, kirolaren tradiziozko kooptazioa eta irudi maskulinoa apurtzeko beharraz ari gara; adin guztietako emakumeek, eta bereziki, neskatxa gazteek, ereduak edukitzeko garrantziaz ari gara; emakume kirolarien egoera ekonomiko prekarioa leuntzen eta jardunaren kalitatea hobetzen lagundu dezakeen babesle potentzialen artean haiek ezagutzera emateaz ari gara; eta nola ez, emakumeok gizartean merezi dugun gizonen bezain besteko tartea eskaintzeaz ari gara.

Tamalez, aurtengo sagardo denboraldiko hasierak emakumeak esparru horretan ez-jakitunak, arrotzak, edo asko jota, bigarren mailako gonbidatuak garen irudia proiektatu du. Hala ere, kontuan hartu behar da gertakari hau behin eta berriz gizarteko eremu guztietan gertatzen denaren adibide bat besterik ez dela.
    Gizartearen arlo publikoko protagonisten irudikapen mentala aldatzeko lehen pausoa ekintza praktikoa da, hain zuzen, emakumeei beti ukatu izan zaigun espazio publikoan parte hartzeko eskubidea bermatzea. Eta uste dut badela eskubide honen zaindari lanetan emakumeok baino erantzukizun txit handiagoa duen pribilegiatu edo oharkaberik.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Kirola

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-25 | Jon Alonso
Leterenak

Robert Lowell (1917-1967), poeta estatubatuar bat izan zen. Amerikako Estatu Batuetako Liburuaren Sari Nazionala (National Book Award, 1960, Life Studies obrarengatik) eta Pulitzer Saria, poesian (1947an eta 1974an), irabazi zituen. Bakezalea zelako zaigu ezaguna: kontzientzia arrazoiak alegatu zituen II. Munduko Gerrara ez joateko (eta kartzelara joan zen aldi batez), eta Vietnamgo gerraren aurka idatzi zuen.

1960an, hau da, sari inportante hura jaso berri, Imitations liburua argitaratu... [+]


Sekretua, anonimatua eta gardentasuna

Adierazpen askatasuna, informazio eskubidea. Halako hitzak ahoskatu genituen 1983ko apirilaren 18an UPV/EHUko Informazio Fakultatean egin genuen batzar jendetsuan. 19 urte nituen. Xabier Sánchez Erauskin kazetaria kartzelara zihoan bi artikulu idazteagatik: ETAko presoen bi arreba eta erregeak egindako bisitari buruzko El paseíllo y la espantá. Bestelako garaiak ziren.

Adierazpen askatasuna. Halako hitzak Barakaldoko pankarta batean 2015eko maiatzean Kaiet Prieto atxilotu... [+]


2018-02-25 | Asier Blas
Inperialismoaren maskarak erori dira Sirian

Wesley Clark jeneralak kontatua du 1991n Paul Wolfowitzekin izan zuen elkarrizketa, politika militarrerako Defentsa idazkariordearekin. Clarkek esan zion: “Nahiko pozik egon behar duzu armadak Desert Storm operazioan izan duen portaerarekin”; (1991n AEBek Iraken aurka egin zuten erasoa izan zen). Wolfowitzen erantzuna epela izan zen: “Tira bai, baina ez, egia esan Saddam Husseinez libratu behar ginen eta ez dugu egin. Halere, gauza bat ikasi dugu, gure armada erabili dezakegu... [+]


Gorputz ez-onartuak

Euskaldun askok Goya sarien gala adi-adi ikusi genuen Handia filmagatik. Gala hartan emakumeen eskubideen aldarria egingo zela iragarri ziguten, andreon ikusgarritasuna errebindikatu, feminismoa ahotan hartu.

Baina itxurakeria baino ez zen egon; izan ere, hainbat emakumeren gorputzak izan ziren ekitaldi guztian zehar mintzagai. Andra batzuen loditasuna, hain zuzen ere. Andrazko batek aitatu zuen filma errodatutakoan baino argalago zegoela. Beste batek hirugarren bati esan zion dietista bera,... [+]


2018-02-25 | Karmelo Landa
Bilbo bere saltsan egosten da

Berrikuntzaren eredutzat aurkeztua izan den Bilbok dar-dar egin du azkenaldi honetan. Zein izan da lurrikara horren arrazoia? Buztinezko oinak ote dauzka Bilbo berriaren mitoak? Kezka zabaldu da herritarren zein agintarien artean, eta oraindik erantzunik aurkitzen ez duten galderak  hasi dira plazaratzen. Jakina da erantzunetan asmatzeko, ezinbestekoa dela aurretik galdera egokiak plazaratzea.

Oharkabean bezala gertatu zen guztia: iragan abenduaren 23an, goizaldez,  Ibon... [+]


2018-02-23 | Patxi Azparren
Batzarren Errepublika, eraldaketari ekin

2014. urtean Batzarrak Jatorrizko Antolaketa liburuxka plazaratu nuen Mentxu Zoritak eta Ibon Ostolazak lagunduta. Argitaratu aurretik zalantzak izan nituen ez bainabil mundu akademikoan. Zenbait ekarpen, adituen monopolioa izan behar direla pentsatzen dugu eta uzkur jokatzen dugu sarritan.


2018-02-21 | Asier Azpilikueta
PAI programek hauspotu dute G ereduaren gorakada, A ereduaren kaltean

Nafarroako euskal mundu txikia pixka bat aztoratu zaigu egunotan, 2018-2019 ikasturterako aurrematrikula datuek erakutsi omen baitute D ereduak beheranzko joera hartua dela. Ez dago argi, ordea, aurrematrikula datuak erakunde ofizial batek emanagatik ere, dantza handia egon baita zenbaki horiekin. Atzo berean, Roberto Perez Hezkuntzako zuzendari nagusiak Euskalerria Irratian halako lasaitasun mezu bat helarazi nahi izan zuen, eta adierazi zuen D ereduak ez duela gora egin, baina ezta behera... [+]


Fauna publikoa
Txingorra ari du, kontuz gidatu

Esaldi bat izan daiteke aldi berean kategorikoa eta zehazgabea, Anne Hidalgo Parisko alkateak erakutsi digu.


Irakasle interinoak, abandonatuta

Iñigo Urkullu lehendakariak burutzen duen gobernuko Hezkuntza sailak hainbat urte daramatza lanean hezkuntzan paktu bat lortzeko. Horren bidez, Euskal Hezkuntzaren Lege berri bat onartu nahi du eta 1992az geroztik indarrean dagoena ordezkatu.


Soldadutzari ez!
Adi gazteok: laster debaldeko oporraldiak izan ditzakezue. Zaudete argi, postariak eskutitz bat ekar baitiezazueke Madriletik -horren estiloko gutunak beti Madriletik datoz- doaneko egonalditxo baterako gonbitea eginez.

ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude