1942an J. Howard Miller-ek, fabrikako langile baten argazkian oinarrituta, ezkerreko kartel ezaguna diseinatu zuen.
AEBetako Gerra Batzordeak egin zion enkargua, emakumeek frontean zeuden gizonak industrian ordezka zitzaten dei egiteko. Gerra amaituta irudia ahaztu egin zen. Baina 80ko hamarkadan Rosie errematxatzailea –horrela esaten diote karteleko pertsonaiari, Rosie the Riveter– indarberrituta eta feminismoaren ikono bihurtuta itzuli zen.
Sei urteko ikerlanaren ondoren, 2016an, James J. Kimble-k Rosieren atzean zegoen benetako emakumea aurkitu zuen: Naomi Parker Fraley. 20 urte zituela hasi zen gerra industrian lanean, eta urtarrilaren 23an hil zen, 96 urte zituela.