Euskal eliteen menpe

Berriki jakin ditugu euskal hezkuntzaren emaitza kezkagarriak. Duela luze ez dela, PISA txostenak (Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programak) eman zigun lehen zaplaztekoa, emaitza oso kaskarrak lortu zituztelako gure ikasleek. Izan ere, sinetsarazi ziguten Eusko Jaurlaritzatik hemengo irakaskuntza oso maila gorenekoa zela,  Espainiako Estatuan “oasi” bat, baina emaitza txar horiek dagokigun lekuan jarri gaituzte.

Ez da harritzekoa emaitza horien zergatia. Ez dugu ahaztu behar 2009tik hona izugarrizko murrizketak pairatzen ari direla gure hezkuntzako aurrekontuak. Diru publiko gutxi dago hezkuntzarentzat, are gutxiago hezkuntza publikoarentzat, nahiz Jaurlaritza babesten duten propagandistek alderantzizkoa sinetsarazi nahi diguten. Alferrik ordea, datuak hor baitaude.

Duela zenbait hamarkadatik hona, sinetsita geunden hezkuntzak etorkizunerako aukeretan berdintasuna eskainiko zigula eta langile xume baten seme-alabek aukerak izango zituztela edozein lanpostu eskuratu ahal izateko. Berdin zela txiro edo aberats jaio, hezkuntzak norbanako bakoitza maila berean ipiniko zuelako. Politika horren ondorioz estatua edo gizarte kapitalista legitimatu zen, baina gezur handi hori azalduz joan zaigu etengabe gure gizartean eta dirudunen ondorengoak eliteko ikastetxe, institutu, lizeo eta unibertsitateetara joaten diren bitartean, langileen seme-alabei zentro masifikatu eta arruntetara joatea besterik ez zaie geratzen. Eliteko ikastetxe hauetan familia aberatsen arteko harremanak sendotzen dira eta biharko egunerako erraztasunak landuko dituzte, lanpostu egokiak erdiesteko bideak zabalduz.

Gure ikasleak iristen dira unibertsitateetara eta tamalez, irakurpen maila ezin baxuagoa dute, ulermen maila arras apala eta mintzatzeko eskumen urria. Ez da harritzekoa, beraz, ez jakitea nor zen Gero idatzi zuen euskal klasikoa, edo Einsteinek zer landu zuen edo euskara batuaren sustatzaile nagusia Txillardegi izan zela

Bidenabar Finlandiako hezkuntza sistema aipatzen zaigu etengabe. Alta, Finlandiako hezkuntzarako aurrekontua imitatu ordez, hemengoa murriztu egiten dute; irakasle hoberenak hautatzeko frogak bideratu ordez, edonor bilakatu daiteke maisu-maistra; ikasgelako ikasle kopurua murriztu ordez, handitu egiten da 35-40era heldu arte; gizartean maisu-maistrak indartu eta adoretu ordez, jasotzen dituzten tratu txarren aurrean, hezkuntzako erantzuleek beste aldera begiratzen dute; gaixotutako irakaslea bat-batean ordezkatu ordez, bi-hiru egun gainontzeko irakasleen esku uzten da ardura hori; laguntza berezia behar duten ikasleen ardura, batik bat, gurasoen esku uzten da.

Eta diru publikoa egon badago zenbait jardueratako: Espainiako Defentsa, Seguritatea, Erret Etxea, Kanpo Aferetako gastuak edo zor publiko estatala ordaintzeko; gainera, San Mames Barria, Anoeta, arrazionaltasun gabeko AHT, Donostiako metroa eta abar ordaintzeko dirutzak hor daude. Bien bitartean, 2009ko hezkuntzako gastu orokorrak, orain arteko garaienak, 2.832 milioi euro izan ziren eta 2018koetan ez da maila horretara iritsiko, 2.665 milioi euro izango baitira.

Egoera horretan, gure ikasleak iristen dira unibertsitateetara eta tamalez, irakurpen maila ezin baxuagoa dute, ulermen maila arras apala eta mintzatzeko eskumen urria. Ez da harritzekoa, beraz, ez jakitea nor zen Gero idatzi zuen euskal klasikoa, Einsteinek zer landu zuen edo euskara batuaren sustatzaile nagusia Txillardegi izan zela.

Azken bolada honetan, gardenki azaltzen ari zaigu problematika hau guztia hezkuntzako sindikatuen bidez. Horregatik, gurasoek eta sindikatuek bat egitea derrigorrezkoa dakusat hezkuntza sistema hobetze aldera. Bestela, euskaldunon etorkizuna iluna izango da.

Finean, gure agintarien seme-alabek prestigiozko zentroetan ikasten duten bitartean, matrikula garestiak ordainduta, bost axola bazaie herritar xumeen ondorengoen hezkuntza maila, morrontzarako seme-alabak prestatzen ariko gara. Haatik, badugu zertaz arduratu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude