Donostiatik Eusko Legebiltzarrera 201,9 kilometroko giza katea iragarri du Gure Esku Dagok

  • Larunbatean Donostiako Eureka! zientziaren museoan aurkeztu zuten ekimena erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduko kideek. Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartu nahi dituzte ekainaren 10ean, horretarako gutxienez 100.000 lagun behar direla adierazi dute.


2018ko urtarrilaren 29an - 10:07

“Euskal Herrian sekula egin den mobilizaziorik handiena iragartzera goaz”, mezu hori zabaldu zuten Gure Esku Dagoko kideek aurreko astean. Larunbatean iragarriko zuten mobilizazioak intriga sortu zuen askorengan eta eguerdiko hamabiak aldera egin zuten publiko mobilizazioa. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea osatuko dute ekainaren 10ean.

2014ko giza katearekin alderatuta ñabardura ugari ditu aurtengoak. Aurrekoak baina 75 kilometro gehiago ditu larunbatean aurkeztutakoak eta duela lau urtekoa herri txikietatik igaro bazen nagusiki, oraingoa hirigune eta herri gune handietatik pasako da, dinamikako kideen esanetan “jende gehien bizi den eremuetatik”. Eusko Legebiltzarraren ateetan amaituko da mobilizazioa, “herritarron ituna, erakundeen esku utziz, herri itunerako trantsizioa egin dezaten”.

Ekainaren 10eko mobilizazioa Euskal Autonomi Erkidegoan zentratuko da. Dinamikako bozeramaileen arabera, “aurten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan horrelako ekimen bat mahai gainean jartzeko baldintzak” ikusi dituzte.

Nafarroako dinamikako kideek datozen asteetan iragarriko dute Nafarroari dagokion plangintza eta Ipar Euskal Herriko eragileekin ere “harremanetan” daudela adierazi du Angel Oiarbide GEDen bozeramaileak. Gure Esku Dago “Euskal Herri osoan erabakitzeko eskubidearen aldeko baldintzak sortzen” ari dela adierazi zuten dinamikako kideek eta etorkizunean “zazpi hiriburuak” lotzea dela helburua.

2.019 arrazoi erabakitzeko

Datozen aste eta hilabeteetan erabakitzeko arrazoiak bilduko dituzte. Arrazoi horiekin osatu nahi dute “herritarron ituna”. Horretarako lau mahai inguru antolatu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Mahai inguru bakoitzean gai bat landuko dute. Asteazken honetan izango da lehena Bilbon eta ongizateaz arituko dira.

Giza katean pertsona bakoitzak zapi bat izango du eta zapi horretan norberaren erabakitzeko arrazoia idazteko deia egin du Gure Esku Dagok, Eusko Legebiltzarrean amaituko den “arrazoien katea” osatzeko. Ekimena finantzatzeko izen ematearekin batera bost euroko laguntza eskatu dute. Internet bidez edo herrietako kideengana joz eman ahalko da izena eta datozen egunetan jarriko dute martxan. “Ahalik eta azkarren eman izena, antolaketa lanak errazteko”, larunbateko ekitaldian eman zuten oharra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude