Afganistan, Mendebaldeko demokraziaren beste lorpen bat

Larunbatean Kabulen talibanek anbulantzia batean jarritako bonbak 103 hildako eta 235 zauritu eragin zituen. Hirugarren sarraskia da 2018an. 16 urte pasa dira AEBek herrialdea militarki okupatu, suntsitu eta beren interesen aldeko sasi-gobernua inposatu zutenetik. Egun, okupatzaileek eragindako anabasa afgandarrek “kudeatu” behar dute, dozenaka komunitate eta boteregunetan zatitutako herrialdean. Emaitza agerikoa da: krisi politiko, sozial, humanitario eta ekonomikoari aurre egiteko biderik ez da aukeren artean. Inoiz desagertu ez ziren talibanen eta okupatzaileen armez gain, DAESenak ere gehitu dira xake partidara. Munduan barrena demokrazia bonbaz bonba “irakasten” jarraitzen duten AEBen eta Europako mariatxien beste “garaipen” bat da Afganistan. Irudian: Kabuldik gertu dagoen “Maidan Wardak” eskualdeko “komunitateetako liderrak” segurtasun bilera batean.

Argazkia: UNAMA
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.