Graziarik ez duen herria, geurea

Batzuetan laidotua eta bestetan Gabriel laudatuak hauxe idatzi zuen orain berrogeita hamar bat urte: “Nire grazia Aresti da”. Bilboko itsasadarrari so, poetak esan zuen bataioko grazia horixe zuela: Aresti. Beharbada, irakurri egingo zion Xenpelar errenteriarrari, hark honela kantatua baitzuen han eta hemen: “Mari Bentura dauka grazia”, dama gazte bat identifikatzeko. Edo, Ayesta zeberioztarrari, hark bere buruaz ziharduela Auspoa liburutegiko ale zahar batean: “Lino Ayesta, nire grazian datua”.

Bataiarrikoa gogoan hartuta, “zelan deitzen zara?” itauna entzuten da egun. Baina, pertsonak eta gauzak ez dira deitzen. Deitu, izendatu, egiten ditugu. Ez da berezko deus inoren ezta ezeren izena. Guk emaniko zerbait da. Eta, zer garrantzitsua da konturatzea ez dela ekintza neutral eta aseptikoa inori edo ezeri izenaren berniza –grazia– ematea.

Hona arduratzen nauena: nire ustea da gure herriak ez duela erabat asmatu bere grazia besterenganatzen; eta nago, etxean ere arazo bat baino gehiago duela bere graziekin, bere izenekin, bere izendapenekin.

Gabonak pasa berri direla, bada unea aitortzeko ezen xanpaina eskatu geniola Penedèsko enpresa bati: etxera igortzeko sei botila. Eskatu genien botila denak katalanez etiketaturik bidaltzea, hala eskaintzen baitzuten euren webgunean. Egia esan, xanpaina eskatu genien –ardoa ez ezagutu arren– etiketa katalanera hutsez idatzita zeukatelako.

Nire ustea da gure herriak ez duela erabat asmatu bere grazia besterenganatzen; eta nago, etxean ere arazo bat baino gehiago duela bere graziekin, bere izenekin, bere izendapenekin

Igorri egin zizkiguten katalanek, igorri, euren mahats prentsatuak, katalanez etiketaturiko botila eder askoetan... Vizcaya delako paraje batera, baina. Esan genien halako lekurik ez zela gure artean aspaldi. Hartara, xanpaina fakturatzeko, arren, Bizkaia izendapena ofizialki onarturik daukan lurraldera.

Ba, ez. Ezta erantzun ere. Leku-izenen zerrendetan ‘uvea’ baizik ez haiek... Azkenean, País Vasco delako batera igorri zizkiguten ardo apartsua eta ordainagiria. Gozoa-edo, ardoa. Ozpin askoa, faktura.

“Kanpoztarrak, badakizu. Nahikoa egin dute”, esan zidaten etxean. Nahikoa egin ote dute? Horra nire duda. Eta ez bakarra...

Bizkaia, Euskal Herria... Nahikoa egin eta egiten ote dugu guk geuk geure grazia kanporatu eta munduratzeko?

Zer egin, onar dadin geurea, geurera? Ez ote gaude aldra baten, lobby baten, beharrean euskaldunok, geurea besterenganatzeko: nola produktuak, hala izendapenak?

Mailingak egiten dituzten enpresa eta erakunde horiek –bertokoek nahiz haragokoek– izan behar dute gure graziaren berri. Nahikoa ez bada ere, guk euskaldunok hor eragin ezik...

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude