Ez txuri ez zuri, xuri


2018ko urtarrilaren 28an
Larre-lirioa edo mugetatzea (Convalaria majalis).
Larre-lirioa edo mugetatzea (Convalaria majalis).

Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.

Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria holostea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri beltza (Prunus spinosa), maaltza (Pyrus pyraster), asma-belarra (Datura stramonium), oilarana (Prunus mahaleb), Portugalgo erramua (Prunus lusitanica), itsas lilipa (Pancratium maritimum) sasiakazia (Robinia pseudoakazia), milorria (Achillea millefolium), sapelarra (Stellaria media), garraiska (Melissa officinalis), kala (Zantedeschia aethiopica), ezkiluntza edo ezkerte zuria (Calystegia sepium), axaxar edo ziurda edo ezkerte beltza (Convulvulus arvensis), ilarrak (Pisum sativum), sasiazaharra (Philadelphus coronarius), larre-lirioa edo mugetatzea (Convalaria majalis), atzaparra (Lonicera periclymenum), bebarkia (Eruca vesicaria), basaerratza (Ruscus aculeatus), igebelar zuria (Nymphaea alba), astamenda (Mentha x rotundifolia), erbi isatsa (Lagurus ovatus), erle-lore zuria (Ophrys apifera var. albiflora), nasailora (Filipendula ulmaria), semelora (Filipendula vulgaris), arkakaratsa (Rosa canina), otxar basatia (Rubia peregrina), jasmina edo kresmina (Jasminum officinale), San Joan lorea (Leucanthemum vulgare), oreganoa (Origanum vulgare), mendaroa (Origanum majorana), latxortena (Lobularia maritima), itsabalki zuria (Melilotus alba), basa azenarioa (Daucus carota var. carota), basa bitxilorea (Bellis perennis), ziabelar latza (Galium aparine), ziabelar usainduna (Galium odoratum), artzain zakua (Capsella bursa-pastoris), gibel-belarra (Hepatica nobilis var. pyrenaica), basa urrelilia (Crysantemum coronarium), marrubia (Fragaria vesca), garikota (Silene vulgaris), endalaharra (Smilax aspera), aihen zuria (Clematis vitalba), intsusa (Sambucus nigra), intsusa gorria (Sambucus recemosa), andura edo txokarroa edo zauka-ziria edo ziaurria (Sambucus ebulus), harrautsi zuria (Saxifraga granulata), hiru hatzeko harrautsia (Saxifraga tridactylites), hirusta zuria (Trifolium repens), gaztainondoa (Castanea sativa), teilatu-belar zuria (Sedum album), estrepa zuria (Cistus albidus), mairu-belarra (Solanum nigrum), oiloesnea (Ornithogalum umbellatum), horma-belar sendakaria (Parietaria officinalis), sorgin-baratxuria (Allium vineale), hartz-baratxuria (Allium ursinum), zuhandorra (Cornus sanguinea), gorostia (Ilex aquifolium), basoetako mingotsa (Oxalis acetosella), baso eguerdililia (Anemone nemorosa), anbulua (Asphodelus albus), morroina edo borraia (Borrago officinalis), zurikatxa edo txilar zuria (Erica arborea), gurbitza (Arbutus unedo), ezkilalorea (Campanula patula), ardi-mihia (Valerianella locusta), xanpora (Cardamine pratensis), mendiko aingeru-belarra (Angelica sylvestris)...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espezieak
2020-03-22 | Jakoba Errekondo
Lilipa eta lilipopa

Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera... [+]


2020-03-08 | Jakoba Errekondo
Moko-belarretan

Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi... [+]


2019-12-15 | Jakoba Errekondo
Kurkubia eta erlastarrak

Umetako oroitzapena dut nola “txitoa” deitzen genion. Loreak oilo txitaren burua gogora ekartzen zigun. Jose Maria Lakoizketak 1888an Bertizaranan jaso zuen “kurkubia” izena, kurkubi edo botilatxo baten antza duelako bere fruitutxoak. Bortzirin... [+]


2019-09-15 | Jakoba Errekondo
Alfer biajea

Landareen galbideak arrazoi ugari izan dezake. Garai batean hiru multzotan banatzen ziren: gaitzak, izurriteak eta belar edo landare “txarrak”. Gaur egun landareen hondagarri guztiei izurrite deitzea da joera nagusia. Lehen izurritea esaten zitzaion intsektu, akaro,... [+]


2019-07-28 | Jakoba Errekondo
Asma-belarraren burundanga

Simaur eta hondakin pilatan apopilo bat izaten da udan, ez denetan baina askotan: asma-belarra edo estramonioa, Datura stramonium. Zenbaitek “ikozoro” edo “pikuzoro” izenak ere jaso dituzte landare horrentzat. Landare deigarria da, tentea, hostaje... [+]


Eguneraketa berriak daude