Boiro eta A Pobra do Caramiñal

Kontatu al dizuet erdi galiziarra naizela? Nire ama Boiron jaio zen, Arousako itsasadarreko herri batean. Aitite itsasoan zegoela, hilabeteak igaro zituen alaba ezagutu barik. Familiako gizon gehienak marinelak ziren. Behin nire birraitite Manuel Bilboko portura bisitatzera joan zen nire birramama Celsa. Bizkaiko industriaren loraldiak liluratuta, senarrari esan zion: “Hemen etorkizun hobeagoa izan dezakegu”. Barakaldora migratu ziren hiru alabekin, suhiekin eta lehenengo lobarekin, nire amarekin. Galiziako Zentroak bizitza errazten zuen pisu batean egokitu ziren, denok elkarrekin, senar-emazte bakoitza etxe bat erosteko gai izan zen arte.

Uda-garaian, familia osoa Boirora itzultzen zen oporrak pasatzera. Arousa udaldi gune bilakatu zen Bilbo bezalako industria hirietara migratutako familientzat. Etxebizitza berriez gain, taberna kopurua ere biderkatu egin zen; gehienak droga-trafikoa estaltzeko balio zutela azaldu zidan aititek txikia nintzela. 90eko hamarkada Nécora operazioaren garaia zen. 1998. urtean ere albiste izan zen Boiro, Ramon Sampedro idazle tetraplegikoak han gauzatu baitzuen hiltzeko eskubidea.

Niretzat Boiro hondartza, janari goxoa eta kanta alaien (Bailaches Carolina, bailei sí señor…) sinonimoa zen. Askatasunaren sinonimo. 13 urterekin Boiron hasi nintzen parranda egiten eta ligatzen.

Egun Googlen Boiro tekleatzen baduzue, Wikipedia eta Udalaren sarreren ondoren, 2017. urteko abenduaren 29ko albiste bat topatuko duzue: “La joven de Boiro denunció que el detenido intentó meterla a la fuerza en un maletero amenazándola con un cuchillo”.

Urtarrilaren 1ean esnatu, Twitterren sartu eta albiste batek eragindako hotzikararekin hasi dut urteberria. A Pobra do Caramiñalen –Boiro ondoko herria– 2016an desagertutako udatiarra Diana Queren hiltzailea da Boiroko neska bahitzen saiatu den gizona. Gazte horrek ihes egitea eta poliziarengana jotzea lortu zuen.

Gertakari beldurgarri batekiko gertutasunak, “biktima ni izan ninteke” sentsazioak, barrua astintzen digu. Albistea benetakoa bihurtzen da, gorpuztu egiten da.

Urtarrilaren 1ean esnatu, Twitterren sartu eta albiste batek eragindako hotzikararekin hasi dut urteberria. A Pobra do Caramiñalen –Boiro ondoko herria– 2016an desagertutako udatiarraren, Diana Queren, hiltzailea da Boiroko neska bahitzen saiatu den gizona.
Gazte horrek ihes egitea
eta poliziarengana jotzea lortu zuen

Diana Quer desagertu eta astebete ondoren Boiron egon nintzen. Gure auzoko paretak bere argazkiaz josita topatu nituen. A Pobra do Caramiñaleko urmaeletan helikopteropean bainatu nintzen. Nire amamak, Telecinco piztuta, “neska gizajoa” errepikatzen zuen etengabe, sasi-kazetariek familiaren trapu zikinak zabaltzen zituzten bitartean. Nire aititek hauxe erantzuten zuen: “Ez da bizirik agertutako, gizon zerriren batek hil du”.

Orain ni naiz Diana Quer burutik kendu ezin nabilena. Nire memorian Nagore Laffage du bizilagun. Sanferminetan eta Malagako Ferian talde-bortxaketak salatutako bi neskak ere ditut gogoan. Hedabideek eta justiziak bien sinesgarritasuna eta morala ezbaian jarri dituzte. Bizirik diraute, baina nola sendatu epai publikoaren zauriak?

Bortxatua izan ala hil. Hil ala susmopean bizi. Txikitatik jasotzen dugun abisu horri terrore sexuala deitu dio feminismoak. Nire amamak, Telecinco-ko albistegia piztuta, maiz esaten dit: “Azkenean ezin izango duzue etxetik bakarrik atera”. Nerea Barjola ikerlariak gogoratzen du Alcassereko krimenen ondorioz neska belaunaldi oso batek auto-stop egiteari utzi ziola. Autodefentsa bidelagun, gure askatasuna defendatzeko diskurtsoa eta baliabideak garatzen eta konpartitzen ditugu feministok. Diskurtsoa argi daukat. Baina nire gorputzak hotzikara sentitzeko, izua onartzeko beharra dauka.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude