Zortzi mozkor mota

  • Londres, 1592. Thomas Nashe (1567-1601) Errenazimentuko idazle satirikoak Pierce Penilesse his Supplication to the Divell (Pierce gizagaixoa deabruari erreguka) panfletoa argitaratu zuen. Bi urte geroago The Unfortunate Traveller (Zorigaiztoko bidaiaria) ingelesezko lehen nobela pikareskoa idatziko zuen, baina arrakasta 1592ko panfleto satiriko harekin lortuko zuen, polemikaren eskutik.

     

Guido Reni margolariaren ‘Bako edaten’ olioaren xehetasuna . Italiarrak 1623 inguruan margotu zuen ardoaren jainkoa, Thomas Nashek mozkor moten zerrenda argitaratu eta urte batzuetara.
Guido Reni margolariaren ‘Bako edaten’ olioaren xehetasuna . Italiarrak 1623 inguruan margotu zuen ardoaren jainkoa, Thomas Nashek mozkor moten zerrenda argitaratu eta urte batzuetara.

Gabriel eta Richard Harvey idazleek gogor kritikatu zuten Nasheren eta bere lagun Robert Greenen lana. Anaien neurrigabekeriei erantzunez idatzi zuen Nashek panfletoa eta horrek ika-mika areagotu besterik ez zuen egin. Idazleen arteko gatazkak 1599ra arte iraun zuen; azkenean, Ingalaterrako Elizak esku hartzea erabaki zuen, arerioei elkarri mokoka jarrai zezaten galaraziz eta polemika behin betiko itxiz.

Harvey anaiak barregarri uzteaz gain (edo, zeharka, barregarri uzten jarraitzeko), Nashek zerrenda bitxia jaso zuen Pierce Penilessen; animaliak erabiliz, identifikatuta zeuzkan zortzi mozkor motak deskribatu zituen.

“Lehen mozkor mota tximinoa da; saltoka, kantuan, oihuka eta dantzan dabil“.

Bigarren motako mozkorra lehoiarekin alderatu zuen: “Dena nahasten du, ingurukoak iraintzen ditu, gauzak puskatzen ditu eta hitz egiten dion edonorekin liskarra pizteko joera du”.

Hirugarren mozkorrak, berriz, txerriaren antza du: “Astuna da, erdi lo dago eta negar egiten du edari gehiago lortzeko”.

Laugarrenak ardien antzera jokatzen du: “Zuhurra da, isilik egoten da hitz egokia topatzen duen arte”.

Ahatea erabiltzen du bosgarren mozkor mota deskribatzeko: “Eztia eta maitagarria da, eta alboan duenari musu ematen dio, zenbat maite duen esanez, eta betiko maiteko duela, besteak atzera maite ez badu ere”.

Harrigarria da seigarren mozkor motaren dohaina, txinpantzearena: “Edan eta edan egiten du mozkortu arte eta edaten jarraitzen du mozkorra pasa arte”.

Zazpigarrena akerra da: “Mozkortzean, lizunkeria besterik ez du buruan”.

Azkenik, azeri gisako mozkorrak daude: “Herbeheretarrengan oso ohikoa, edariak azkarrago eta irudimentsuago bihurtzen ditu”.

Lau mende pasatxo geroago, Nasheren zooa bizirik dago gure artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Neolitoko piragua sofistikatuak

1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Eguneraketa berriak daude