Pelikula

Beldurrezko pelikulen alderik okerrena amaitzen diren unean iristen da, ondorengo orduetan eta datozen gauetan –batzuontzat behintzat–. Filma bera hazi bat ereitea baino ez da, gainerakoa zure buruak egingo baitu, askoz hobeto eta askoz errealago.  

Horrela, pertsona ausartaren mozorroa erori eta komunetik logelarako ibilbidea korrika igarotzen harrapatuko duzu zeure burua, korridoreko argia piztuta. Ez duzu hankarik eta besorik izarapetik aterako, beroak itotzen egon arren. Armairuak itxiko dituzu eta, muturreko egoeretan, ohepean begiratuko duzu ea norbait dagoen, zeure buruari galdetuz ea kasualitatez norbait balego zer kristo egingo zenukeen.

Pelikula batek, gainera, aurretik ikusitako pelikula guztietako munstro eta hiltzaileez gogoratzea dakar, zure garuneko zimurren batean gorderik zeudenak, ustez desagertuta. Denak zeure gelan eta gaur gauean, baina biharamunerako inor ez; esnatu eta zure ausartaren mozorroak ea erotu ote zaren galdetuko dizu lurretik.

Gauza kuriosoa baita beldurra. Beharrezkoa bai, baina gorrotagarria ere bai, batez ere iraunkor bilakatzen denean. Eta fikziotik sortutako beldurrak aldatzen bazaitu, errealitatean oinarritutakoarekin zer?

Komunetik logelara baino pausu bizkorragoan joan izan zara tabernatik etxera, pertsona ausartaren mozorroari gogor helduta kremaileratik. Orain ezin zaizu erori. Ez duzu eskurik poltsikoetatik atera nahi, batean telefonoa eta bestean giltzak dituzulako. Ohepera baino gehiagotan begiratzen duzu atzerantz kalean, zeure buruari galdetuz ea kasualitatez norbait balego zer kristo egingo zenukeen. Eta aurrez entzundako mila gertaera datozkizu gogora: parkekoa, poligonokoa, kotxekoa, jaietakoa… Denak zeure atzetik eta gaur gauean.

Eraso matxista bakoitzak mezu bat uzten digu, zirimiria bezala erortzen zaiguna autodefentsa tailerrez, manifestazioz eta ahalduntzez loditu dugun azalaren gainera. Beldurra da. Eta jakin arren kontrolerako mekanismo indartsuena dela, eta ez dagokigula guri hori sentitzea, eta bandoz aldatu beharra dagoela, hortxe jarraitzen du itsatsita. Eta gorroto dut hori kontrolatu ezina, nahiago nukeelako pentsatzea erotuta gaudela denok, armairuan inor ez dagoela dakigun bezala jakin salbu iritsiko garela etxera…  Baina egunerokoak erakusten digu imajinatu ditugun egoera guztiak gerta daitezkeela edonoiz eta edonon.

Beste inorengan sinesten ez dudan honetan, beldurraren transformazioan sinetsiko dut, eta gure antolatzeko gaitasunean, eskuz eta hortzez defendatzeko geureganatu ditugun eremu guztiak. Pausorik ez atzera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude