Ezker eraldatzailea bizirik dago Latinoamerikan

Mundua polo bakarreko egitura inperialista batetik polo anitzetako egitura baterako trantsizioan dago. Berri ona da, potentzien arteko pisu eta kontrapisuen joko horrek soberania esparru autonomoak eta eraldatzaileak jaio edota indartzeko abagunea sortu baitu. Testuinguru horretan garatu ziren Latinoamerikako ezkerreko gobernuak. Zoritxarrez oasi bat izan dira indar progresisten panoraman. Bitartean, munduko ezkerreko indar hegemonikoak noraezean egon dira.

Ezkerreko puristek maiz kritikatu dituzte Latinoamerikako gobernu eraldatzaileak: lehengaiekiko dependentzia, estraktibismoa, egitura ekonomikoa eraldatzeko proiektu ahulak, ustelkeria, ustezko pitzadura demokratikoak edota naturarekiko begirune eskasa. Kritika guztiak argudio sendoek sostengatzen badituzte ere, askotan mendebaldarzentrismotik eginak dira jarrera ez eraikitzailearekin. Baina ez dezagun galdu perspektiba, ezker eraldatzailea Latinoamerikako gobernuetara iritsi zenean premiazko egoera zen nagusi herrialde horietan.

Lehenengo betebeharra neoliberalismoak sortutako miseria eta hondamendiari aurre egitea zen. Egoera zail horren erdian, erakundeak sortu eta botere-arazteko prozesua burutu zuten birbanaketa burutzeko politika publikoak aurrera eraman ahal izateko. Abiapuntua ezin kaskarragoa zen: egitura eta kultura neoliberala zen jaun eta jabe, eta kasu gehienetan mugimendu eraldatzaileen oinarria soziala klase apalenek soilik osatzen zuten, ezkerrak ez zituen koadro prestatuak. Halere, esperimentuak emaitza txukunak lortu ditu, krisia iritsi bada ere.

Litekeena da egungo argazkia duela 12 urtekoa baino errealagoa izatea. Ameriketako Estatu Batuak despitatu samar harrapatu zituen orduko olatu ezkertiarrak, baina ikasi egin zuen eta Barack Obamaren eskutik Latinoamerikara bueltatu ziren

Litekeena da egungo argazkia duela 12 urtekoa baino errealagoa izatea. Ameriketako Estatu Batuak despitatu samar harrapatu zituen orduko olatu ezkertiarrak, baina ikasi egin zuen eta Barack Obamaren eskutik Latinoamerikara bueltatu ziren. Inflexio puntua 2009ko Manuel Zelayaren kontrako Honduraseko estatu kolpea izan zen. Ordutik AEBen esku-hartzea ugaldu eta indartu egin da, kontra ofentsiban dago: 2012an Paraguain estatu kolpe leuna egon zen Fernando Lugo kargugabetzeko, 2016an Dilma Rousseff kargugabetzeko Brasilen eta 2015ean Mauricio Macri eskuindarra iritsi zen Argentinako Presidente kargura.

Gobernuen desgasteak, lehengaien prezio erorketak eta AEBen esku-hartze aktiboek esplika dezakete krisiaren parte bat, baina badago beste faktore bat. Indar aurrerakoiek polarizazio estrategiak alboratu zituzten kudeaketaren diskurtsoaren mesedetan. Eskumaren errelatoa erosi zuen ezkerrak, hau da, herritarrak karga ideologiko-politikoagatik nekatuak omen zeuden. Logika horretatik ulertu behar da Rouseffek ortodoxia ekonomiko liberalaren defendatzaile bat jarri izana Ekonomia Ministerioan edo alderdi aurrerakoien hautagai presidentzial berriak ilusioa sortzen ez zuten moderatuak izatea: Argentinan Daniel Scioli (Macriren aurka galdu zuen), Ekuadorren Lenin Moreno edo Uruguain Tabaré Vázquez.

Krisiak krisi, neoliberalismoak arazo bat du, ez du batere erraza bere eredua inposatzea hauteskundeen bitartez. Lenin Moreno traidore bat izan daiteke, baina Alianza País-ek irabazi zituen hauteskundeak; Chavismoa nabarmen indartu da; Temer gorrotatua da Brasilen eta Lulak aukera guztiak ditu irabazteko; Evo Moralesek Bolivian jarraituko duela iragarri du; El Salvadorren FMLN dago gobernuan; Uruguain Frente Amplio eta Nikaraguan FSLN.

Eskuinak Hondurasen hauteskunde iruzur masibo bat burutu behar izan du boterea mantentzeko, nazioarteko begiraleek horrela aitortu dute. Macrik eta Temerrek neoliberalismoa inposatzeko presa dute, boterean gutxi iraungo duenaren presa dirudi. Zentzu horretan, 2018a erabakigarria izango da Latinoamerikan, ezkerreko gobernuen aliantzaren zutabe izan diren Brasil eta Venezuelan hauteskunde presidentzialak daude.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude