EuskarAbentura

120 gazteko espedizioa euskararen erabilera aktibatzeko

  • 16-17 urteko gazteak ‘Ruta Quetzal’ modukoan bilduko dira uztailean. Euskal Herria zeharkatuko dute eta baldintza nagusia euskaldunak izatea da. Antolatzaileak Euskal Herriko hainbat txokotako dozena bat gazte dira.

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2018ko urtarrilaren 21a
Mauletik Getxorako ibilbidearen nondik norakoak.
Mauletik Getxorako ibilbidearen nondik norakoak.

Egitasmoaren aurkezpen ekitaldian hala adierazi zuten antolatzaileek: “Gazte garaian harreman berri asko egiten dira eta oso garrantzitsua da harreman horietako hizkuntza ohituretan eragitea”. EuskarAbenturak hiztun gazteen hizkuntza-aktibazioan eragin nahi du, horixe du xede nagusia Euskaraldiaren urtearekin (ustekabean) bat egin duen egitasmoak.

Abenturan parte hartuko duten gazteek motibazio gutuna idatzi beharko dute eta hiru gai orokorren inguruko lan bat egin. Lanerako gaiak ondokoak dira: euskara eta emakumeak, euskara eta zure herria, euskara eta itsasoa. Lanak historikoak, literarioak, plastikoak, musikalak eta ikus-entzunezkoak izan daitezke. Martxoaren 18an bukatuko da gutuna eta lana bidaltzeko epea eta abenturaren sustatzaile taldeak Eusko Ikaskuntzarekin batera egingo ditu ebaluaketak. Apirilaren 16an jakingo da 120 gazteen zerrenda. Gazteak zazpi herrialdeetakoak eta diasporakoak izan daitezke, baldintza bakarra euskara jakitea baita.

2018ko uztailean Euskal Herria zeharkatuko dute Done Jakue bidea jarraituz eta Unescok gizateriaren ondare izendatutako koba eta zubiak bisitatuz.

Euskararen erabilera sustatzeaz gain EuskarAbenturak baditu beste xede batzuk, hala nola, euskal lurraldea sakonago ezagutzea eta gazte euskaldunen sarea osatzea. Babesle ekonomikoak ondokoak izango dira: BBK, Akitania Berria Erregioa, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea, Jaso Fundazioa eta Getxoko Udala.

Mauletik Getxora

Espedizioa Mauletik abiatuko da eta Done Jakueren Frantses Bidea jarraituko dute. Vianan oinez ibiltzeari utzi eta garraioz Arabara jauzi egingo dute eta Done Jakue Barnealdeko Bideari helduko diote. Irunera iritsitakoan beste jauzi baten bitartez Baionara joango dira eta handik Done Jakue Frantses Bideari segika Getxon amaituko dute hilabeteko abentura. Gizateriaren ondare izendatutako guneetan geldialdi bereziak egingo dituzte, hala nola, Nafarroan Done Jakue Bidea gunean eta Gipuzkoako eta Bizkaiko iparraldean Altxerriko, Ekaingo eta Santimamiñeko kobetan eta Bizkaiko zubian.

 

Kanal honetan artxibatua: Euskararen erabilera

Euskararen erabilera kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-21 | ARGIA
Euskaraldian izena ematen hasi dira herriak

“11 egun euskaraz” ekimenean parte hartzeko izen-ematea urtarrilaren 24an hasi zen eta apirilaren 8an bukatuko da.


Uztaritzeko herri kontseiluan euskara hutsean egiteak eztabaida piztu du

Hala adierazi du If Matxikote Herriko Etxeko Hizkuntza Politikarako arduradunak: “Frantses hutsez eginda ez da deus erraten eta euskara hutsez eginda ez da uzten pasatzen”.


Ekimen aitzindaria
Hernaniarrek urte osoz eutsiko diote euskarari

Lehenengo ehun erronkalariak otsailaren 3an hasiko dira. Gaztelaniaz dituzten harremanak euskarara ekartzen saiatuko dira. Hilero ehun pertsona gehitzea da helburua. Hala, 2018an 1.100 hernaniarrek hartuko dute parte aurrekaririk ez duen erronkan.


10 saltokitik 9k euskaraz eman lezakete zerbitzua Tolosan, paisaia linguistikoan islatzen ez den arren

Galtzaundi euskara taldeak eta Tolosa&Co elkarteak estreinakoz elkarlanean osatu dute, herriko establezimenduen euskararen diagnosia; ezagutza bistaratu beharraz ohartarazi dute.


Lujanbiok eta Agirretxek Radio Euskadin euskaraz egingo balute, zer?

Guk dakigula ez dute halakorik egin, baina Alberto Irazu kazetariak euskaraz egin du elkarrizketa zuzenean Radio Euskadin, ia 20 minutuko esperimentua.


EuskarAbentura: 120 gazteko espedizioa euskararen erabilera aktibatzeko

16-17 urteko gazteak Ruta Quetzal modukoan bilduko dira uztailean. Euskal Herria zeharkatuko dute eta baldintza nagusia euskaldunak izatea da.


Fauna publikoa
Naftalinarekin seduzitzen

Publikatu den lekuan publikatu delako, hain justu, arduratzen naute Urrutiak irakurlego horri bidali dizkien mezuek


2017-12-12 | ARGIA
Kuxkuxeroek Alex Sardui eta Izaro Andresekin izango dute solasaldia

Kuxkuxeroak haur-gazteak dira eta abenduaren 16an bi kantariekin egoteko aukera izango dute. Helburua gazteentzako erreferenteak lantzea da, euskara prestigiatu eta erabili dezaten.


2017-12-06 | Urumeako Kronika
Hamaika egun ez, urte osoa hartu dute hernaniarrek euskaraz egiteko

Hernaniarrek errodajea dute, eta 2018ari begira pentsatu dute ez direla udazkeneko hotzen zain egongo. Urte osoan saiatuko dira 24 orduz euskaraz egiten. Euskara Ari Du elkartea sortu berri dute horretarako.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude