Beste harribitxi bat

Gorraizea. Xabier Montoia. Gaztelupeko Hotsak, 2017

Xabier Montoiak beste harribitxi bat atera du. Beste kantu eder sorta bat: kantu onak, hunkigarriak, soilak eta sendoak. Giroak lasaiak dira, melodia politak, eta kantak oso ongi jantziak daude, beren neurrian, apaingarri gutxi dituzte baina nahikoak.

Kantek barru-barruan nabaritzeko egoerak eta sentipenak azaltzen dituzte: denboraren joana, oroimena, adiskidetasuna, maitasuna, eustea, zutik irautea, aurrera egitea... Xabier Montoiaren ahotsak eta kantatzeko moduak, musika tresnen notekin ongi lagunduta, ederki transmititzen du hori guztia, eta kantek zirrara sorrarazten dute.

Ibon Rodriguezek egin duen lana aipagarria da, pianoa eta gitarra jo eta abesteaz gain konponketak eta grabazioa prestatzeko zereginak egin ditu. Hark sortu ditu diskoan dauden hamar kanten orkestra moldaketak, paperaren gainean idatzi, eta partiturak Itziar Lertxundi (txeloa eta ahotsak), Monika Peino (biola), Leire Pikabea (biolina) eta Xabier Zeberio (biolina) musikariek bikain interpretatu dituzte Fredi Pelaez soinu teknikariaren gidaritzapean Beasaingo Pottoko estudioan.

Aspaldi nengoen Xabier Montoiaren disko berriaren zain –aurrekoa, Montoiaren mundu miresgarria (Bidehuts) 2011n kaleratu zuen–, onartu behar baitut oso atsegin dudala egiten duena, bai diskoetan bai liburuetan, eta disko berria ere oso gustuko dut.

Sortzaile handia da, bere ibilbidean hamaika kanta eder sortu ditu. Beti oporretan (Esan Ozenki, 1995) bakarka kaleratu zuen lehen diskoa eta gero, beste sei osatu ditu, eta diskoz disko beti zerbait desberdina egin du. Pop-rock, gitarra doinu indartsuak, elektronika, eta beste hainbat modutan jantzi izan ditu bere kantak, baina denetan dago bere begirada, ikuspegia eta nortasuna, bere inspirazioa, kantak egiteko modua, bere estiloa. Gorraizea lana aurreko diskoaren orpotik etorri da, eta txeloa, pianoa eta gitarra akustikoaz gain, beste hari musika tresna batzuk erabili ditu.

Lan berriaren kantekin jendaurreko emanaldiak udaberri aldera egingo omen dituzte. Horien zain gaude, beraz, kanta hauek bertatik bertara sentitzeko, jotzen ari diren unean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


2024-03-17 | Xalba Ramirez
'In' salto mesedez

Katuzaldia
Ezezez
Autoekoizpena, 2023

----------------------------------------------------

Inoiz ez dut jakin oso ondo zein den “rollo british” musikan, sekula ez naizelako bereziki zalea izan, akaso. Ezezez entzutean, ordea, ez dut dudarik zer esaten duten... [+]


2024-03-03 | Iker Barandiaran
Eguzkierripako 'outlaw'-ak

Over the red light
The Clayton
Autoekoizpena, 2023

--------------------------------------------------

Aramaioko (Araba) talde honek arreta deitu zuen Arrasate inguruan 2019an, oso gaztetxoak zirela jotzen hasi eta Los Clayton izenpean maketa rockeroa kaleratu zutenean... [+]


2024-02-25 | Xalba Ramirez
Esan gabe doa: entzun Pelax

Entzun gabe doa
Pelax
Balio dute, 2024

-----------------------------------------------------

Testu hau irakurtzeko denbora soberan ez baduzu, laburtuko dizut: entzun Pelax. Aitzakiarik ez duzu orain, haien diskografia osoa Spotifyra igo dute lehen aldiz –lehendik... [+]


Eguneraketa berriak daude