Schumannek ezin zuen pianoa jo

  • Zwickau (Saxonia), 1810eko ekainaren 8a. Robert Schumann musikagile alemaniarra jaio zen. Erromantizismoaren eredu garbienetakoa izan zen musikari dagokionez; haren obran pianorako lan bikainak nabarmentzen dira. Eta bere bizitza ere Erromantizismoaren erakusle izan zen; Clara Wieck emaztearekin izan zuen harremanak nobela erromantiko baterako balioko luke. Horrez gain, zoritxarrez, txikitatik gaixotasun mentalen eraginpean bizi izan zen eta haren historia mediko konplexuak zer esan handia eman die buruko osasun adituei. Gaixotasun mentalen eta sormenaren arteko loturaren debatea hauspotu dute haren arazoek.

Robert Schumann (1810-1856) musikagilearen ametsa piano jotzailea izatea zen, eta, anbizioak bultzatuta, gailu berezi bat erabili zuen teknika hobetzeko. Hatzak indartu beharrean betiko lesionatu zituen.
Robert Schumann (1810-1856) musikagilearen ametsa piano jotzailea izatea zen, eta, anbizioak bultzatuta, gailu berezi bat erabili zuen teknika hobetzeko. Hatzak indartu beharrean betiko lesionatu zituen.

Bestalde, Schumannek pianoarekin izan zuen harremana ere dramaz betea egon zen. Schumannen aita liburu saltzailea, editorea eta nobelagilea zen eta semeari literaturarekiko zaletasuna piztu zion txikitatik. Baina zazpi urte zituela pianoa jotzen hasi zen eta ingurukoak liluratuta utzi zituen musikarako zituen dohainengatik. Bere karrera hortik bideratzea erabaki zuen, baina aita hil zenean, musika albo batera utzi eta zuzenbide ikasketak egitea erabaki zuen. 20 urterekin, ordea, bokazioak irabazi zuen: Friedrich Wieck irakaslearekin eskolak hartzen hasi zen, pianoa ondo jotzen ikasteko. Handik zortzi urtera irakaslearen alaba Clararekin ezkondu zen eta Clara piano kontzertista bikaina izan zen. Robertek ez zuen lortuko.

Galdutako denbora berreskuratzeko asmoz, Robert Schumannek gailu mekaniko bat erabili zuen hatzak malgutu eta indartzeko, teknika hobetu asmoz. Eskua teklatuaren gainean (edo beste edozein gainazaletan) jarri eta hatzak banan-banan altxatzen baditugu, eraztun-hatza besteak baino gutxiago altxatzen dugula ikusiko dugu garbi; horregatik esaten zaio hatz nagia. Bada, Schumannek hatz horien mugikortasuna areagotu nahi zuen, baina lortu zuena eskuineko eskuko bi hatz kronikoki lesionatzea izan zen. Handik aurrera, ez zen gai izan piano emanaldi publikoak egiteko.

Ametsa hautsita, musika kritikari, orkestra zuzendari eta piano irakasle moduan jardun zuen, baina, batez ere, konpositore gisa, musika klasikoan funtsezkoak izan ziren pianorako piezak sortu zituen, berak sekula jendaurrean jo ezin izan zituen lan gogoangarriak, beharbada, lesionatu ez balitz sekula konposatuko ez zituenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Otziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Neolitoko piragua sofistikatuak

1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude