Negua da eta elurra egin du

Ez dakigu Euskalmetek aginduta izan den, baina urtarrilaren hasieran elurra egin du. Gogotik. Eta ostera ere, natura eta gizakion ezina bilakatu zaizkigu albiste.  Menpean hartu ezin dugunak ezinegona sortzen jarraitzen du, eta errua noren lepoan ezarri bilatzea lasaigarri omen zaigu. Elurrak gogorarazi digu, egoskortuta ere inoiz ez dugula natura erabat aurreikusi eta kontrolatuko. Eta bien bitartean, urtero legez, elurrak edertu ditu bazterrak eta gure abiadura moteldu. Ez da urtea hasteko era txarra.

Argazkia: Ekaitz Zilarmendi Urrutia
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.