Paristik bueltan

Manifestaldi handien biharamunak gazi-gozoak dira beti. Borrokaldia edozein izanik. Asebetetze eta arrakastaren atseginarekin, aspaldidanik finkaturiko ekitaldia bukatzerakoan sentitzen den hutsuneagatik, antolaketa fasean mobilizatu energia xurgatuagatik edo bizi izandako tentsioagatik. Baina oroz gainetik, desafioa irabazirik, “eta orain zer?” galdera hertsagarria berpizten delako. Hots, estrategiaren garapena eta ondoko helburu taktikoa definitzeko ariketa konplikatua. Abenduaren 9ko manifestaldia ez da alde horretatik salbuespena. Are gehiago presoen kasuan mobilizazioaren balizko ondorio eskasak sor lezakeen frustraziori, pertsona askoren sufrimendu eta etsipena gehitzen zaizkiolako.

Arrakastatsua izan da Parisko manifestaldia duda izpirik gabe. Arazorik gabe iragan da, pentsatu bezala eta antolatzaileek finkaturiko helburuak lortu direla erran daiteke. Zer xuxen? Luhuso eta apirilaren 8tik piztutako dinamika jarraitzea, desarmearen inguruan lortutako adostasun zabala atxikitzea eta garatzea, armak itzultzea baino sektore batzuentzat konplikatuagoa den gatazka armatuaren beste ondorio baten inguruan, presoen gaiaren sozializazioa Frantzian barna, Euskal Herritik kanpoko sostenguen zerrenda emendatzea kuantitatiboki eta kualitatiboki eta ondorioz indar erakustaldi ederra, frantses gobernuari interpelazio zuzena azkartzen duena.

Alta, Paristik itzultzen ziren manifestarien gogoan eta solas guztietan galde eta kezka berdintsuak ziren: ez bada ezer mugitzen edo keinu batzuk besterik ez,  zer gehiago egin beharko dugu? Mendi bat lehen aldikoz konkistatu nahi duten mendizaleak bezala sentitzen gara. Tontorreraino joan nahi kosta ahala kosta, baina bidea asmatu behar, ez baita egina eta okerrago, ez baitakigu biderik ba ote den. Adimenaren pesimismoak errazki zerrendatzen ditu frantses boterearen aldetik egoera bere horretan mantentzeko arrazoiak: Madrildik aldentzeko kuraia eskasa, terroristatzat jotzen diren pertsonen egoera tratatzeko arrisku politikoa gaurko egunean, gobernamenduaren agenda politikoan lehentasunezko gaia bilakatzeko nekezia, estatu jakobinoa beldurtzen duen eta Euskal Herriarekiko uzkurtasuna areagotzen ahal duen Katalunia, Korsika edo Kanakiako (Kaledonia Berria, izen ofiziala) aktualitate beroa. Ahantzi gabe bi estatuen aldetik presoen gaia blokeatuz, herri indarrak burujabetza prozesutik desbideratzeko interes estrategikoa. Borondatearen optimismoak berriz, baita azken hilabeteetako esperientziak ere, oroitarazten digute baldintzak urratsez urrats eraikitzen direla eta etengabe egoera aldatzen dutela, aukera berriak sortuz. Hortxe gaude, esperantzaren leihotik arnasa hartzen, urtarrilaren 13ko hitzorduari begira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude