"Literatura saillean 700 Iiibaru idiatzi dira katalanez aurten"
1968ko otsailaren 11
Ramon Serra idazle katalanari elkarrizketa
Ramon Serrarekin izketan
"Literatura saillean 700 Iiibaru idiatzi dira katalanez aurten"
Bi jardunaldi egiten dira telebistaz illero Kataluña ta Baleares'etan
Illabete inguru da Ramon Serra'ri idatzi geniola. Arek eskutitzari erantzun zai gaudela, erantzun auek artu ditugu:
–...?
–Zure eskea emen daukat illabete luzean lo. Katalunia'ko kontuak, batez ere kultura-gaietakoak eskatzen dizkidazu.
–Orrela da. Zer diozu, ba, gai ontaz?
–Aurtengo urtea onena degula uste det. Eskola-azur mordoak ari dira Diputazio-eskoletan, Aiuntamentuen eta abar katalan-izkera ikasten. Eta ekintza au zabaltzen ari zaigu Katalunia'n.
–Kanta berrietan ere zerbait egin al-dezue?
–Abesti berrien sailla loditzen ari da. Raimon, Joan Manuel Serrat eta beste kantari gazte taldeak egundoko garaipenak iritxi ditu Katalunia barruen eta emendik kanpora ere. Eun disko baiño geiago irarri dituzte ta "Com el vent" ("Aizea bezela") izeneko abestiak bigarren saria iritxi du "Mediterraneo-Abestien ajialdian".
–Ta elerti saillean zer?
–Literatura-saillean ere eztira aztekoak, izan diran garaitzak. Xeetasun zeatzak ez ditut eskutan, baiña zerbait adierazten dute aurtengo 700 liburuk. Eta Katalunia'ko albistarietan agertzen diran liburu katalenen berriak, batez ere «La Vanguardia»'n, ez dira baztartzeko gertaerak.
-Sariak zabaltzen al dituzue?
–Santa Lutzi egunean eskeiñi zan 200.000 pezetako sari aundia ta beste amabi sari. Oraintsu «Destino Argitaldaria»'k jakin arazi digu, "Nadal" sariarekin batera beste bat, «Josep Pla» saria ere eskeiñiko zaiela nobela katalanei. Lenengo ontan 500.000 pezetako saria eskeiñiko zaigu. Ba-da zerbait. Eta ontaz gaiñera or degu gure Antzerti sailla, bere lana Europa'ko maillan daramana.
–Aurren antzerkirik ba al dezue?
–Ari gera orretan ere, jai-goizetan aurrei aparteko teatrua eskeiñiaz.
–Telebista ta Irratiaz zer diozu?
–Sail oi etan ere zerbait egiten da, baiña oso astiro ta ez lan ortarako aukerarik ez degulako. Oraingoz bi jardun-aldi ba-ditugu illero telebistaz Kataluña ta Baleares ugarteetarako. Bat antzerki lana ta bestea saskinaski motakoa: turismo, abesti, olerki ta abar
–Egunkari ta aldizkarietan nola zoazte?
–Auek aita genitzake gaurkoz: «Serra d'Or», illeroko aldizkaria, 15.000 ale botatzen dituana. «Tele-estel» asterokoa, 50.000 ale baiño geiago botatzen dituana. "Caval Fort", 35.000 aleduna ta errian ederki zabaltzen dana illero iru aldiz. Au asteroko biurtu nai genduke. «L'lnfantil», 10.000 aleduna ere ederki datorkie gure aurrei.
–Egunerokoetan ez al-da esatekorik?
–Eguneroko paperak ematen digute erakutsirik sendoena gai ontan.
Jakintza-saillean esnaera aundia dakarte ta bere langilleen artean gazte asko dutenak, Unibersidadetik atera-berriak baitipat geien, eragin aundia ta itxaropen argia ematen digute.
–Euskaldonekin ere asiak zerate artu-emanetan, ezta ala?
–Olerki ta Foklore aldetik izan dira oraiñ arteko artu-emanak euskaldunekin. «Ez dok amairu»'koak emen Izan genituan arrera ederra iritxi zuan gure «Fans»'ei Bartzelona'n, eta gure Raimon'ek txalo asko entzun ditu Iruñe'n eta Donostia'n.
–Pozik entzuten ditugu euskaldunok zure berriak.
–Ba... Katalunia'ko berriak jakiteko «Destino» aldizkaria irakurri zazue. Onek emango dizue emengo kontuen neurri ta berri.
Besterik gabe agurtu degu pozik Ramon Serrat gure izketa-laguna. Euskalerriak asko ikasi dezake Katalunia'ko lan eta berriak ikusiaz.
ERRATZU
Serrat abeslaria famatua, egun auetan San Remo'n izan dana España'n ordezkariz.
9