Zapiak

Valladolid. Iraileko arratsalde eguzkitsua. Karima, Arantxa eta beste lagun bat euren seme-alabekin zeuden auzoko igerileku publikoan. Gustura zeuden zelaian, jantzirik, haurrak jolasean begiratzen zituzten bitartean. Bat-batean igerilekuko zaintzailea gerturatu zitzaien: “Hemen ezin duzue jantzita egon. Arropak eransten ez badituzue, igerilekutik alde egin beharko duzue. Bestela, poliziari deituko diot”. Zelaian jende gehiago zegoen jantzirik, baina Karimak eta lagunak hijaba zeramaten. Arropa hori izan zen zaintzailea gogaitu zuena.

Burua makurtu gabe, poliziari dei ziezaiola erantzun zuten emakumeek. Bi udaltzain hurbildu ziren Karima eta honen lagunarengana eta dokumentazioa eskatu zieten. Arantxari ez zioten ezer eskatu. Karimak haien jarrera hura gertakari sexista eta arrazistatzat jo zituen, udaltzain batek “Espainian zaude, neska. Nik esango banizu zer den arrazakeria...”, erantzun zion.

Karima eta Arantxa ez ziren isilik gelditu. Komunikatu bat idatzi zuten Facebooken. Hedabideek albistea zabaldu zuten eta kirol zinegotziarekin bildu ziren. Zinegotziak onartu zuen ez dagoela zelaietan kaleko arropekin jantzita egotea debekatzen duen araudirik. Baina ez zuen polizien eta zaintzailearen kontrako neurririk agindu. Valladolideko koordinakunde feministak ez zuen elkartasunik adierazi, ez haren inguruko sindikatuek, ezta alderdi politikoek ere.

Getxoko “Zurrumurrurik ez!” estrategiaren testuinguruan, islamofobia eta generoari buruzko mintegi batean parte hartu dut berriki, Bidaya elkarteko Hajar Samadirekin batera. Valladolidetik itzuli berria, pasadizo hori kontatu nuen. Hajarrek hamaika istorio zituen kontatzeko. Gogorrena, Marwa El-Sherbiniren kasua, Alemaniako Dresden hirian bizi zen egiptiar jatorrizko emakume batena. Gizon txuri baten hitzezko eraso eta jazarpenak salatu zituen. Epaiketan bertan gizon horrek El-Sherbini sastakaiz erail zuen 2009. urtean.  

Karima eta Arantxa ez ziren isilik gelditu. Komunikatu bat idatzi zuten Facebooken, hedabideek albistea zabaldu zuten eta kirol zinegotziarekin bildu ziren. Zinegotziak onartu zuen ez dagoela igerilekuko zelaietan kaleko arropekin jantzita egotea debekatzen duen araudirik. Baina ez zuen polizien eta zaintzailearen kontrako neurririk agindu

Hajarrek salatu zuen Euskal Herrian ere zapia erabiltzen duten emakumeek enplegua edo etxebizitza bilatzeko orduan, diskriminatuak izaten direla maiz. Hijaba emakume musulmanen zapalkuntzaren seinalea dela uste duten pertsona berberek, zapia janzten duten emakume musulmanen funtsezko eskubideen urraketak onartzen dituzte. Gorrotoa sustatzen duten diskurtsoak onartuz indarkeria legitimatzen dute. Genero islamofobia indarkeria xenofoboa da (nahiz eta emakumeak bertokoak izan, Islama arrotza bezala ikusten delako), baina baita sexista ere. “Gizarteak emakume musulmanak jaurtitzeko arma gisa erabiltzen ditu Islamaren kontra”, azaltzen du Ramia Chaoui youtuberrak burkiniaren debekuei buruzko bideo batean.

Eskuin-muturreko taldeekin lotzen dugu genero islamofobia, baina mugimendu ezkertiarretan ere forma leunagoekin agertzen da. Hajar Samadik gorroto diskurtsoak eta diskriminazio kasuak luze aztertu zituen bere hitzaldian, baina solasaldian hitz egin zuen lehenengo pertsonak, gizon txuri nagusi batek, Muhammad profetaren historia bi minututan kontatu izana aurpegiratu zion: “Ez ditut liburu sakratuak eta santuak gustuko”. Ondoren beste gizon txuri batek etorkin eta errefuxiatu ateoak ikusgai egiteko beharra aldarrikatu zuen. Hortik aurrera, ez genuen islamofobiaren kontrako estrategien inguruan sakondu; Islama eta Estatu laikoa bateragarriak ote diren eztabaidatu zen, betiere gure ikuspuntu etnozentrikotik abiatuz.

Brigitte Vasalloren hitzak ditut gogoan: “Eraso islamofoboez ari garenean eztabaidetan galtzen bagara, kaltetuen alde egin beharrean, erasoaren parte bihurtzen gara”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude