Separatismorik ez!

Wikipediaren definizioaren arabera gizarte-bazterketa da “pertsonek gizarte-ongizatea eta bizi-kalitatea eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa, gizartearen sisteman modu egokian ez integratzeagatik”. Nafarroan, hainbat dira definizio horren baitan sartzen diren marjinazio-egoerak, baina bada bat legez ezarrita dagoena, 1986tik: euskaldunon hizkuntza eskubideen zonifikazioa. Gizarte esklusioa gaitza bada, are eta okerragoa da diskriminazio hori legez ezarrita badago, horrek antza handiagoa baitu gizarte kolonialista batena, demokrazia formal batena baino. Hain zuzen ere, 1988. urtean, nafar gazte irudimentsu batzuek izena jarri zioten pairatzen ari ziren egoera horri: Napartheid. Ez zitzaien bidezkoa iruditzen beren etxean bertan baztertuak izatea, eta paralelismoa egin zuten urte haietan, Hego Afrikan, pertsona beltzak pairatzen ari ziren Apartheid izeneko erregimen kolonial gordinarekin.

Bada, 29 urte geroago, lege baztertzaile horrek indarrean jarraitzen du, baina baita kolonialismo orok berarekin duen nagusikeriazko eta segregaziozko pentsaera arrazistak ere. Aldaketa politikoa gauzatu nahian ari den honetan, metropoliko alderdien eta UPNko tradizionalista eta jauntxoen diskurtsoek ez dute aldaketarik izan. Areago, orain, erregimen zaharreko politikariek nagusikeriazko diskurtso antisoziala ekintzetara eraman dute, Nafarroako Gobernuak erabaki duelarik hezkuntzako lan deialdietan hautagaien zerrenda bakarraren alde egitea. Hezkuntza sailaren erabakia deuseztatzeko, helburu zehatzeko lege bat proposatu du PSNk, premiazko prozedura erabiliz, eta Izquierda-Ezkerraren laguntzaz.

Zerrenda bakarraren aurka eginez, separatismo arrazista defendatzen ari dira; xenofobia linguistikoa hauspotuz, gizarte kohesioaren aurka ari dira, bandokeria indartuz. Gainera, lanerako eskubidea zalantzan jartzen ari dira, euskara ez jakiteko pribilegioari eutsi nahian. Alde orotatik da antisoziala. Baina Izquierda-Ezkerrak ez du euskalgintzako eragileekin hitz egiten, ez dute beste argudiorik entzun nahi, eta beraiengandik espero ez den jarrera totalitarioa eta antisoziala erakusten ari dira.

Gobernuaren erabaki aurreragarri hau babestu behar dugu, euskararen mesederako izateaz gain, gizartearen normalizazioaren onerako baita. Izquierda-Ezkerraren jarrera baldintzatzea lortu behar dugu, kaletik. Entzun gaitzala. Hitzordua dugu, abenduaren 16an, eguerdian, Iruñean. Gizarte nafarraren kohesioaren eta normalizazioaren alde.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude