Parisek meza bat balio du (*)

Politikak eta erlijioak badute ezaugarri anitz komunean. Konbikzioak behar dituzte, zintzotasuna ere bai. Alabaina, politikaren erraietan jukutria dago, makiabelismoa; estatuaren arrazoia izate oroz gainetik dago.

Parisko 2107ko abenduaren 9ko manifestazioaren historia 1958an hasi zen, ETAren sorrerarekin hasi ere. Egungo gatazka politikoa ulertzeko ETAren bilakaeraren hainbat ezaugarri gogoratu behar dira: ETA herriaren erraietatik jaio zen eta sustraiak errotzeko “santutegia” izan zuen Iparraldean. Tokiko Enbata eta IK mugimenduen abaroan, besteak beste.

Egungo bake prozesua eta berau gauzatu ahal izateko funtsezkoa den euskal presoen askatasunaren aldeko ekimena ulertzeko, hainbat mugarri gogoratu behar dira: adibidez, 1970eko Burgosko prozesua eta 1977ko Askatasunaren Ibilbidea. Biak ala biak garaipenak izan ziren, bai herri honen burujabetasunaren alde, baita helburu horretan borrokatu zutenen alde ere.

Harrez gero, behin ere ez da bi helburu horien xedetan aurrerapauso eraginkorrik eman. ETAk jarduera armatua behin betiko iragarri ostean, ordea, hainbat urrats eman dira. Aieteko Adierazpenak, Luhuso eta Baionako ekitaldiek –ETAren desarmatzea– normalizazio prozesuaren bidea zabaldu dute irtenbide negoziatu gabeko gatazka honetan. Ez da kasualitatea izan, kausalitatea baizik. Lehen urratsa Aieten eman zen, Gipuzkoan. Aldi batez ezker abertzaleak boterea kudeatu zuen lurraldean. Ez da kasualitatea ere bake prozesu moduko hau Ipar Euskal Herrian bideratu izana: gatazkaren eragina bestelakoa izan delako eta “demokraziaren kultura” beste gisa batez errotu delako bertan, bai gizartean bai berau menpe duen Estatuan ere.  

Euskal Herriaren erraietan sustraituta dauden bi estatuen politika jokoan, irudi luke, Frantziak iniziatiba hartu nahi duela behin-behinean. Alta, Espainiak dauka gatazka ebazteko gakoa. Gatazkan aritutako borrokalarien aldeko beharrek (euren  askapena) aspaldian hartu zioten aurre herri honen burujabetasunaren aldeko beharrei. Gatazkako indar korrelazioen adierazle begi-bistakoa.

Euskal presoen aldeko manifestazioa izan zen ordu bertsuan Johnny Hallyday musikariaren hileta elizkizuna izan zen Madeleineko Elizan. 13:00etan, Frantziako hedabideetan hura izan zen berri nagusia eta bakarra. Garai bateko Eliza nola, halatsu egungo komunikabideak, estatuaren zutabeak biak ala biak.

(*) “Parisek meza bat balio du” erranairua, Frantziako Henri IV. eta Nafarroako Henrike III. erregearena omen da. Esaldia topikoa eta apokrifoa ere ei da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude