Hezkuntzan inbertitzea errentagarria da

  • Hezkuntzan inbertitzea –eta ez soilik unibertsitarioan– errentagarria da herri batentzat eta bere jendartearentzat. Etorkizuna hezkuntzaren bidez eraikitzen da.

Juan Mari Arregi
2017ko abenduaren 17a

Horregatik, ez da ulertzen gobernuak hain zuhurrak izatea premisa hori kontuan ez duten aurrekontuak aurkezten dituztenean. Are gutxiago ulertzen da EAEn unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako langileak zazpi hilabetez mobilizatzen aritzea –aste honetan izan dute bigarren greba orokorra– eta arduradun politikoak kapaz ez izatea erantzun negoziatu bat artikulatzeko. Aldiz, ez dute inongo arazorik patronalarekin biltzeko, haien apetak betetzeko. Patronalak ez du mobilizazioen beharrik zerga jaitsiera lortzeko. Nafarroan, Gobernua agian aurrerakoiagoa izan liteke, baina hezkuntzan murrizketak iragarri dituzte.

Langileek eskatzen dute sare publikoan inbertsioa handitzea, zehazki BPGaren %3,5eko igoera. Hala, Europako %6ko batez bestekora iritsiko litzateke, Unescok aholkatzen duen gutxienekora. Horrez gain, irakaskuntzako pertsonalean 1.800 lagun gehiago behar direla diote, eta behin-behinekotasun tasa %38tik %6ra jaitsi nahi dute; 6.000 lanpostu egonkortu beharko lirateke horretarako. Irakasleek galdutako eros ahalmena ere berreskuratu nahi dute, Haur eta Lehen Hezkuntzakoek 32.500 euroko galera baitute pilatuta eta Bigarren Hezkuntzakoek 41.000 eurokoa.

Egiaz uste bada hezkuntzan inbertitzea errentagarria dela, lehentasunezko zerbait izan beharko litzateke aurrekontuetan partidak zehazteko garaian. EAEn negoziazioa ukatzea mobilizazioak eta greba mantentzen direlako, sua xaxatzea da, eta batez ere, herri honen etorkizuna den gazteriarentzako formazio gastu eta galera gehiago sortzen segitzea.

Kanal hauetan artxibatua: Hezkuntza  |  Aurrekontuak

Hezkuntza kanaletik interesatuko zaizu...
Ikastetxeetako "biolentzia sotila"

Espainiako Estatuko erkidego guztietako Lehen eta Bigarren mailako hainbat irakasleri galdetu diete, eta 10 irakasletik 9k esan dute biolentzia egoerak bizi dituztela euren ikastetxeetan, bai ikasleen artean, bai ikasle eta irakaslearen artean. Borroka, irain eta mehatxuez gain, “intentsitate baxuko biolentzia normalizatua” nabarmendu dute, egunerokoan ikasgelako giroa gaiztotu eta tentsio-egoera sortzen duena.


2018-01-21
Ikasleak aske sentitzen diren eskola

Badira bi Eskola Txiki eguneroko jarduera osoa tailerretan burutzen dutenak, ohiko arloetan oinarritu gabe. Umeek ez dute eserita egon beharrik, nahi dutenean tailer batetik bestera joan daitezke eta horrela erabakitzen dute zer tailerretan aritu, zer egiten, zenbat denboraz. Ez dago testu-libururik, ez ikasmailarik, ez adin bakoitzean eman beharreko edukirik, ez azterketarik. Eta erabateko adin aniztasuna dute: 2-12 urte arteko ikasle guztiak elkarrekin aritzen dira uneoro. Ezaugarri horiekin... [+]


2018-01-19 | Miren Osa Galdona
Haurreskolen doakotasuna eskatu du LABek familiaren itun berria dela eta

Jaiotzetik hasita, haurrek daukaten hezkuntza eskubidea ez dela betetzen dio sindikatuak eta hutsune hori betetzeko bidean ez dela urratsik eman. Ostegunean sinatu dute EAEeko instituzioek familia eta haurren aldeko ituna. Hitzarmenak oinarrizkoak diren hainbat arlo ez dituela jasotzen dio LABek, hala nola haurreskolen doakotasuna.


Kanpo azterketen "negozioa" salatu eta baliorik ez dutela esan du Steilasek

Ebaluaketak "merkatu eta politika neoliberalen menpe" daudela kritikatu du sindikatuak eta proba "jarraitu eta hezigarrien" aldeko dokumentua aurkeztu du.


Zonbi batekin bizi

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan.


Hamar modu haurrak irakurtzeari gorroto har diezaion

Haur horrek zergatik ez duen irakurtzea maite? Beharbada ohikoa duzu Gianni Rodari pedagogo italiarrak zerrendatu zituen bederatzi (eta nik gaineratutako hamargarren) ekintza hauetakoren bat.


Aste osoko grebak deitu dituzte hezkuntza publikoan

EAEko hezkuntza publikoan mobilizazio berriak iragarri dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek, urtarriletik ekainera bitarte (ikusi behean mobilizazioen egutegia). Eusko Jaurlaritzarekin akordiorik lortu ezean, besteak beste langile guztientzako hiru greba egun eta sektoreka aste osoko grebak dituzte aurreikusita.


2018-01-10 | ARGIA
Unibertsitateko indarkeria sexuala aztertuko dute Donostian egingo den jardunaldi batean

Unibertsitateko indarkeria sexualari buruzko jardunaldia antolatu dute EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatetan urtarrilaren 26an.


2018-01-10 | ARGIA
Sutea Seaskak Kanbon duen egoitza nagusian

Kazeta.eus-ek argitaratu duenez, sutea piztu da asteazken goizean Kanbon, Seaskaren eraikinean.


2018-01-09 | Topatu.eus
Azterketa ereduak kolektibizatzeko dei egin dute Ibaetako Guneako asanbladako kideek

Kolektibizazio proiektu bat jarri dute martxan aurtengo ikasturtean Ibaetako campuseko Guneako asanbladako kideek, "beste logika baten baitan harremanak eraikitzen hasteko, elkartasuna ardatz izanik". Hori dela eta, azterketa ereduak partekatzeko dei egin dute.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude