Formatuak axola al du?

Saiatu naiz zutabea txioen formatuarekin idazten. Ez dut lortu. Porrota. Baina berdin da, malgua izan eta hibrido batekin kontentatuko naiz.

Urteak dira H.rekin hizketaldi onik izan ez dudala. Nitaz duen erretratu mentalaren azpititulua konbertsaziorako ezinezko bihurtu den ama.

H.: Open mike-etan aurkitzen ditudan gazteekin hitz egiten saiatzean, like-botoia eta komentario laburrak jasotzen ditut. Pantailan bezala.

H.: Telefonorik esku artean ez dutenean ere, telefonoz ari balira bezala komunikatzen dute. Super jatorrak, baina ez dira gatazkarako gai.

20 urte ingurukoen artean tipo bat: gizabidetsua, adeitsua, trebea dena manera onak erakusten. Esajeratuz, horixe da ondoen egiten dakiena.

Ez dut esango ez dela abilezia bat, gaitasun garrantzitsu bat. Baina egoera batzuetan nazkantea izan daiteke. Post millenial ez denarentzat.

Online komunikazioak ezin du neutroa izan, norabide batean edo bestean desbideratu behar du hizkuntzak. Bi aukerak: Bortitza edo adeitsua.

Ez dakit nola izango den gazte euskaldunen artean, ez dut kontakturik haiekin... Hemen ere gutxi. Kokatzeko: H. +50, ni -40, gazte ±20/ iGen

Belaunaldien arteko harremanak... Non topa daitezke iGen-eko kideak? Familia-inguruan, bikotearen edo lagunen seme-alabak, unibertsitatean.

Arte irakasle bat bere 23 urteko ikasleekin internetik gabeko etxe batean lau egunez. Gaia: Asperdura. Irakasleak dio: Ez dakite zer den.

Brecht-en gutunetan: asper-asper eginda dagoela. Benjamin: “Asperdura da ekintza handietarako atalasea“. Zertara datoz Brecht eta Benjamin?

Bien adiskidetasunari buruzko erakusketa bat dago Berlinen. Bere kutsu fantasmagorikoagatik, zentzu onean, burutik kendu ezinik dut eta, pertsona errealekin izandako elkarrizketen erdian haien bien arteko harremanaren inguruko gogoetak zeharkatzen zaizkidan bezala, hemen ere sartu zaizkit zirrikituren batetik. Leku piska-piska bat egingo diet.

Nola egin ziren lagun? Benjaminek lagun komun bati Brecht aurkezteko eskatu zion. Lehen topaketa ez zen bereziki ondo joan. Beren inguruko askok ez zuen harremana ulertzen. Froga gisa, ondorengo kalifikatzaileak: zorigaiztokoa, katastrofikoa, asimetrikoa. Gakoak diren bi aipu irakur daitezke: Lehiarik gabea zela adiskidetasuna eta ez zuela iraungo bien gizalege adeitsuagatik izan ez balitz. Adiskidetasun “arriskutsu” baten emankortasuna ikus daiteke museoan. Bi gizonek ez diote beldurrik beren denborakoak ziren gaiei buruz eztabaidatzeari: faxismoa, sexualitatea, marxismoa, Stalin, Kafka.

Museoko objektu bilakaturik, agian, adeitasunak murrizten ez duen sakontzeko gaitasuna.

Horretaz gain, harremanaren aztarna fisikoetan: originalen indarra. Idaz-makinaren lorratza paperean. Eskuz idatzitako gutunak eta oharrak.

Txio berriek 280 karaktere. (Hemengo txio-itxurakoek, duela gutxi arte bezala, 140). Benjaminen anbizioa: 100 letra koaderno-orri batean.

Gerra batek markatu zituen haien bizitzak. “Smartphone“-ak eta sare sozialek markatu dute iGen. Belaunaldi bakoitzak bere tsunamia bizi du.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude