Azokan

Hotz egiten zuen urte haietan Durangon, azoka plazako arkupe hartatik biltzen ziren giro hotz haiek guztiak. Zamarrarik ez genuen erazten inondik inora. Euskaltzale gaztea, berantiarra, eta ez nuen ezagutu elizpekoa. Gogoan ditut salmahaien atzetan guretzat, niretzat behintzat, izen mitikoak ziren idazle eta kultura dinamizatzaileak saltzaile, gidari esatea egokiago, lanetan. Saltzaile profesionalik gabe, nobedade apurrak erosi, paperetako sinaduraz besterik ezagutzen ez genituenak haragiztatuta ikusi eta bostekoa eta animo handiak emanaz agurtu. Ez zen festa festagorik hura baino guretzat.

Ez nuen urterik huts egin, nola, bada, hura gabe! Hain zen horrela ez dut ahaztuko, neure buruari ez diodala barkatuko esan nahi dut. Hutsik ez egite horretan, hantxe eta hangoxea erremediorik gabe bizi behar horretan, Inazio Lasa Rezola Azpeitiko Lasaon asesinatu zutenean, ez nintzela hari buruz jarrera hartu zuen udal batzarrera agertu, eta ez eta ez agertzea justifikatu ere. Ez nintzen gizon haren hiletetara, herritar eta zinegotziaren eginkizuna betez, agertu ere egin, gutxiago oraindik familiakoei kontsolamenduzko hitz erdi bat zuzendu ere. Durangoko azokak, ez bestek, zuen bere biziko garrantzia, han egon behar derrigorrezkoa neukan, zer ikusiko, zer esango, zer entzungo, zer...

Beldur urteek expulsatu egin ninduten azokatik, ordurako, jada, neurrigabe jendetsutik. Egun euskal kulturaren beharrek sinboloetatik ihes egitea hobe luketenean, Durangoko Azokak ekarpenik ez diola egiten esango nuke

Urte batean koadrila ere joan ginen esku artean argitara berria genuen Oh Euzkadi! hartu eta saltzera. Bost durotan saltzen genion erosi nahi zuenari eta opari ematen genizkion erosleari Panpina, Zorion Ustela eta Mermelada Ustela. Altxor baliotsua gaurko begietatik. Ez genuen arrakasta handiegirik izan. Homologazio garaiak zirela zioten euskarazko kulturako santutzarrek. Sarreran mantero gisa geundenok kalera bota gintuzten geure aldizkari eta guzti. Bizi naizeino ez dut ahaztuko antolatzaileei, hatz punta gugana zuzenduz belarriak berotu zizkien kristau zintzo homologagarria. Nola berotzen dizkidan odolak, oraindik ere, Aresti ere guztiz asimilatu, zurrupatu, dutela ikusten dudanean. Sugegorrikumeak, hilobi zurituak!

Hozten hasi nintzen urteak aurrera ahala. Beldur urteek expulsatu egin ninduten azokatik, ordurako, jada, azoka neurrigabe jendetsutik. Egun euskal kulturaren beharrek sinboloetatik ihes egitea hobe luketenean, azokak ekarpenik ez diola egiten esango nuke. Gazteek berenganatu dute ezarri zaien santorala, hauek ere ez dute bat bera huts egiten, milaka kalimotxo, milioika kontsigna, hizkuntza alkoholdua. Aurtengo nobedadeak bi aste lehenagotik erosiak dauzkat eta hurrenkeran irakurtzen ari naiz, jakin mina, aurkezpen data edo auskalo zer apetaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Eguneraketa berriak daude