Zazpi kooperazio

  •  

     

Lankidetza, kooperazioa, kolaborazioa eta elkarlana antzerako kontzeptu bat azaltzeko termino ezberdinak dira. “Elkarrekin lan egitea”  dago hauen guztien esanahiaren muinean. Kooperazioa autoeraketarekin, parte-hartzearekin, pertsonen duintasunarekin, demokraziarekin eta elkartasuna praktikatzeko modu erreal batekin ere erabat erlazionatuta dago. Beraz, esan daiteke, termino hauekin dauzkan loturengatik daukala daukan transzendentzia. 

Aurrera egin baino lehen, gaiaren inguruan beste hiru kontsiderazio: kooperazioa, hasteko, praktika interesgarria da pertsona eta kolektiboentzat; horrez gain, Euskal Herriak tradizioa dauka bere burua antolatuz, eta elkarlanean, proiektuak aurrera ateratzen; eta hirugarrenik, etorkizunera begira, herri baten garapenerako gaurkotasun osoa duen planteamendu estrategikoa da.   

Gure garaira etorrita, daukagun errealitatea begi-bistatik galdu behar ez dugunez, esan behar da kooperazioa egiteko bide ezberdinak daudela. Esaldi bakarrean adierazita, kooperazioa kooperatiba barruan zein kanpoan ere gara daiteke. Herri bezala gure organizazioetarako eredu propio bat, humanoagoa, duinagoa, errentagarria eta eraginkorra nahi badugu, kooperazioa han eta hemen zabaldu behar da. Lerro hauetan zehar kooperazioa praktikatzeko zein bide ezberdin dagoen identifikatzeko saiakera egiten da. Zazpi ikusten dira:

Gure garaira etorrita, dugun errealitatea begi-bistatik galdu behar ez dugunez, kooperazioa egiteko bide ezberdinak daude. Kooperazioa kooperatiba barruan zein kanpoan ere gara daiteke

Lehena, existitzen diren kooperatibetan. Kooperazioa sakontzeko eta berritzeko aitzindari izan daitezke kooperatibak, plataforma paregabeak. Kooperazio maila altuenak lortzeko baldintzarik egokienak daude erakunde hauetan. Bigarrena. Kooperatiba berriak sortuz. Oso bide motibagarria da, baina mugak ere baditu. Esaterako, sektore batzuetan, industrian adibidez, oso zaila da lan-kooperatibak sortzea; kapitala eskuratzeko zailtasunak daudelako eta abar. Une honetan, Euskal Herrian, kooperatiba berriak zerbitzuen sektorean sortzen dira batez ere. Hirugarren aukera kooperaziorako kapital enpresetan kooperazioaren idea txertatzea da. Jabetzan, kudeaketan eta emaitzetan islatu beharko litzateke, kasu bakoitzean, adostutako graduan. Hemen dagoen desafioa da enpresari eta langileak komentzitzen. Laugarrena. Kapital enpresak kooperatibizatzea. Krisian edo une berezi batean (esku-aldaketa bat esaterako) dauden enpresak kooperatiba formulara ekartzeko momentu interesgarria izan daiteke. Bosgarrena. Erakundeen arteko interkooperazioa; bai elkartasunerako, eta baita sinergia enpresarialetarako ere. Seigarrena. Elkarteetan herrigintza proiektuak aurrera ateratzeko egiten den lankidetza. Eta zazpigarrena, garapenerako nazioarteko kooperazioa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude