Kalifornia bat guztiontzat

Kaliforniatik bihotzez. Joseba Gabilondo. Elkar, 1992

Ameriketako Estatu Batuak utzi gabe, Kalifornia. Trumpatzerik ez, 1992an gaude, dei diezaiogun Disneyland-Bushland. Joseba Gabilondo izeneko gazte bizargabe batek, ahoan ere bilo askorik ez duenak, eskutitzak bidaltzen ditu, eta argitaratu egiten dizkiote Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (zehatzago izateko, Zabalik euskarazko gehigarrian): “Norberaren erokeriak edonola bota eta gainera kobratzea –gero konturatu naiz negozioa hain zuzen horretan datzala”. Intelektuala izan nahi zuen (“familia erabat errural-proletario bateko mugatasun kultural guztiak konpentsatu nahiz edo”), politikan aurrerakoia eta engaiatua, eta gainera oso tipo coola, alegia fina-serioa-elegantea. “Jean-Paul Sartre izan nahi zuen gazte hark punk kultural baten aukera hartu du”, ordea.

Lau urte eta erdi darama atzerrian (“eta oraingoz ez zait itzultzerik bururatu”), nahikoa “geroko Estatu Batuen sinbolo” den Kaliforniaz aritzeko. Hitzaurrean esaten da: “Gabilondo Kaliforniaz ari zaigunean, Kalifornia azal-azalean besterik ez da ageri (Jainkoari eskerrak!)”. Ez nago ados: Gabilondo Kaliforniaz ari zaigunean, sakon ageri zaigu Kalifornia (nori eskerrak?). “Hemen” hitza zenbat aldiz agertzen den kontatzea baino ez dugu. Gero egia da Kaliforniaz ari denean, ari dela AEBez, eta Euskal Herriaz, eta oro har XX. gizaldi amaieraren garraztasunaz eta frustrazioez. Aitzakia baita Kalifornia: hitz egiteko utopiaz, nostalgiaz, auzo globalaz, biolentziaz, erosle tribuez, gizarte-lotura handirik gabeko bizitza zoriontsuaz, iraultza postindustrialaz, hiperespazioaz, betiko esplotazio kapitalistaz, deserriaz, modaz, erostearen erotikaz, euskaldunen garai unibertsalen bukaeraz; hitz egiteko, indibiduoen ekintzetatik eta egitura sozialetatik abiatu eta, azken batean, sakoneko arrazoiez. “Inbasio kultural amerikar inperialistaren enbaxadore” izanik, baina “bizitza amerikarraren kontraesan eta arazoak ikuspuntu ahalik eta zorrotzenetik azaltzen” saiatuz.

Eta erakutsiz badela Kalifornia bat guztiontzat, “Turkia edo Urretxu aldean lekuturik badago ere”. n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


Pagoa, zuhaitza

Altxa, hildakoak!
Fred Vargas
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Egun batetik bestera, ordu batzuen buruan gertatu da gertatu dena: zuhaitz bat agertu da Sophiaren lorategian. Pago bat.
Hasiera horrek hartzen ditu liburuko lehen orriak... [+]


Emariari idatzitakoak

JAUSIZ
Alain Mendizabal Diaz
1545 argitaletxea, 2023

---------------------------------------------------

Itxuraz tente eusteari utzi eta behea jotzea zail egiten zaigu, grabitate indarrak zein soinean daramagunaren zamak lurrera erakarri arren. Hondoarekin topatzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude