“Ez da ematen duena” esplikatu zuen Rigoberto Larraingaina patronaleko buruak joan den astean, garbitzaile bat sartu zenean ostatua hartua zuen bost izarreko hoteleko gelara. Han ikusitakoa kontatu dio Beranduegiri bere izena eman nahi ez duen hoteleko langileak: “2018ko Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak zamalkatzen ari zen, jo eta jo, hatsanka, oso modu basatian. Ikusi ditut zakurrak grina gutxiagorekin larrutan”. Aurrekontuaren gurasoak diren alderdi politikoak kezkatuta agertu dira Confebaskeko buruaren jarrerarekin, baina ez dute salaketarik jarriko: “Gauza hauek gertatzen dira. Badakigu gure aurrekontua oso erakargarria dela Rigoberto bezalakoentzat. Espero dugu aurrerantzean bere kemena pixka bat baretuko duela”.