Iraultzak ez du beti iraultzen

Belaunaldien arteko tentsioa garai (eta latitude) orotarikoa dela iduri du: gu munduratu baino lehen bazegoen eta, azken orduko hondamendirik ezean, gure mundualdia bukatutakoan ere indarrean egonen da.

Hala agertzen dute denboraren soka luzetik berreskuratzen ahal diren zenbait testigantzak. Alde horretatik, harrigarri bezain argigarri gertatzen da Babiloniako buztinezko ontzi batean idatzita ageri dena, duela lau mila urte inguru idatzi omen zutena: “Gazteria galbidean dabil; gazteak alferrak eta gaizkileak dira, ez dira sekula izango lehengo gazteen parekoak”. Arestiko hitzen osagarri izan litezke hainbat mende geroago (eta beste leku batean) Sokrates filosofoari egozten zaizkionak: “Gure gazteak gaizki hazita daude, luxua besterik ez dute nahi. […] gurasoei aurre egiten diete eta ez diete errespeturik irakasleei”.

Antzeko salaketak aditzen dira XXI. mendean ere. Horietako dezente teknologia berriekin lotzen dira. Edonola ere, Internetek ekarritako iraultzak ez bide du belaunaldien arteko gatazkaren afera irauli: gazteak, honetan ere, forma berria du maiteago zaharrak baino. Gu munduratu baino lehen bezala. Gure mundualdia bukatutakoan bezala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko abenduaren 03a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude