Portuak, bizitzarako ala heriotzarako?

  • Bilboko Portuak bost urterako Plan Estrategikoa aurkeztu berri du. Getxoko kruzeroen kaian egin du, munduko itsasontzi onenetan milaka turista igarotzen diren tokian.

Zein da plana? Irakurleek prentsa bidez jakin ahal izan dute. Baina portuko agintariek ez dituzte azaldu milaka lagunen bizitzari –eta heriotzari– eragiten dieten beste alderdi batzuk, nahiz eta portu hori funtsezko tresna izan. Horixe gogoratu zuen Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, planaren aurkezpen ofizialean, elkarretaraturik.

Portu horretan, baina ez kruzeroen kai elegante eta modernoan baizik eta Zierbenan, atzerriko dozenaka migratzaile saiatu dira azken hilabeteetan ezkutatzen polizoi moduan. Batzuek lortu dute. Gehienak harrapatu eta atxilotu egin dituzte. Bilboko Portuak horma bat jaso du migratzaileak itsasontzietan sartzea eragozteko, batez ere Ingalaterrara doazenak. Baina portu horretatik jarraitzen dute esportatzen zati batean Euskal Herrian ere sorturiko armak. Joan den urtean lehergailuz beteriko hirurehun edukiontzi garraiatu zituzten. Eta arma horiek bidaltzen dituzte herritarrak zapaltzen dituzten eta Europarako migrazioa sorrarazten duten gerretan dabiltzan herrialdeetara. Euskal Herrira etorritako migratzaileek, polizoi moduan ihesean dabiltzanak, herrialde gatazkatsu horietakoak dira hain zuzen. Euroganberaren debekuari muzin eginez, euskal portu honetatik armak ateratzen segitzen dugu, Saudi Arabia bezalako herrialdeetara ere bai.

Bilboko Portuak kasu egin beharko lioke plataforma horri, eskatzen duenean “migratzaileen eskubideek eta askatasunek garrantzi gehiago izango duten etorkizun bat, konpainia handien interes ekonomikoek eta gerraren negozioak baino”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


Europa gainbeheran?

Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]


Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Eguneraketa berriak daude