Mateo efektua eta adina: pentsioen paradoxa

Bismarck izan zen XIX. mendean gaurko pentsio sistemaren eredua sortu zuena, belaunaldien arteko elkartasunean oinarriturik hain zuzen ere. Ekuazioa oso sinplea da, enplegua duten gazteen egoera ekonomikoa adinekoena baino hobeagoa denez, eurek egindako ekarpenen bidez ordainduko dira adinekoen pentsioak.

Adin piramidea edota bizi esperantzaren eraginak alde batera utzita –ez dira bigarren mailakoak–, gaur egun neke zantzu nabarmenak azpimarratu ditzakegu eredu honen baitan, are gehiago jubilazio-adina eta lan-adinean dauden belaunaldien arteko ezberdintasunak inoiz baino handiagoak direnean. Gaurko jubilatuak dira, oro har, babes-maila gehiago izan dutenak eta urte luzez kotizatzeko aukera izan dutenak –jubilazio ez kontributiboa eta alargun pentsioak, noski, beste gauza bat dira–. Guzti horren ondorioa da jubilazio horien zenbatekoa altua izatea adineko askorentzat. Piramidearen bestaldean populazio gaztea dugu, lanaren prekarizazioa pairatzen duena eta sarritan soldata baxuak jasotzen dituena. Azken urteetako krisiak egoera hori areagotu baino ez du egin, adinekoek babes-maila altuagoa izan dute eta krisia gehien pairatu dutenak lanean eta egoera prekarioan dauden langileak izan dira.

Testuinguru honetan eredu bismarckianoak ondorio erabat kontraesankorrak lortzen ditu: soldata baxuak eta kotizazio luzeak edukitzeko arazoak dituzten gazteak dira gaurko pentsionistei jubilazio altuak ordaintzen dizkiotenak. Erabat paradoxikoa den egoera alegia. Argi eta garbi gizarte politiketan hainbatetan erabiltzen den Mateo efektuaren aurrean gaude, apostolu hark Biblian aipaturiko esaldiari jarraituz: “Daukanari emango zaio eta ez daukanari duen apurra kenduko zaio”.

Ez naiz ni izango pentsioen kopurua jaitsi egin behar denik esango duena, baina uste dut adibide horrek gogoetarako beta ireki beharko lukeela hainbat gizarte politikaren kasuan. Gaur egun adina ez dago beti zaurgarritasun ekonomikoari lotuta, batzuetan bai, baina hainbatetan ez.

Hortaz, garraio publikoetan egiten diren adinaren araberako deskontu orokorrak agian ez dira hain justuak. Badakit neure burua arriskuan jarri dezakedala ere, baina errealitate hau baliagarria zaigu beste hainbat programatarako… Imserso-ren bidaiak esaterako, ez baitauka logika handirik 1.700 euroko pentsioa jasotzen duen pertsonak batek merke baino merkeagoa bidaiatzea eta langile pobreak diren familiak hondartza zer den ez jakitea. Badakit eztabaida honek beste erpin batzuk ere badituela eta sinpleegia dela hemen botatakoa, baina eztabaida plazaratzea egokia delakoan nago.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude