“Ez zaigu beste irtenbiderik geratu”, azaldu dute Donostia Ospitaleko medikuek, ezker abertzaleari egin behar izan dioten urgentziazko anputazioa esplikatzeko eman duten prentsaurrekoan. “Urteak zeramatzan eskua luzatuta, jai eta aste, eta hemen daukagun eguraldiarekin asko okertu da atzamarren egoera”. Iturri medikuek baieztatu dutenez, ezker abertzalea ez zen gai azkenaldian EAJri luzatu dion eskua ukabilean ixteko eta hori ikusita jo du ospitalera. Ordurako ez zegoen zereginik ordea. Ezker abertzaleko iturriek garrantzia kendu nahi izan diote galerari, galdutako eskua KASen logotipotik asko erabili ez dutelako.