Espainiako hiriburua Paris

Behin baino gehiagotan entzun dugu Espainiaren eraketa Frantziakoaren antzekoa dela. Hortaz ez da harritzekoa borboitarrek, Espainiako Erresuma hainbat mendetan bere esku izan duten dinastiak, Frantzian izatea jatorria. Beraz, normala da Frantziako eredua Espainian kopiatu nahi izatea, baina baditu kopiatzea horrek bere berezitasunak.

Frantzian Iraultza egin zen duela bi mende eta erdi eta borboitarrak desagertu ziren edo urkamendira eraman zituzten. Espainian, aldiz, tarte labur batzuk kenduta, hor diraute agintean. Izan ere, familia osoa Erresumako aurrekontuen gain bizi da, bestelako diru iturri batzuk kontuan hartu gabe.

Madrilek Paris moduko hiriburu izan nahi du. Horregatik, Estatuko administrazio publikoa bertan kokatuta egoteaz gain, jarduera ekonomiko oro bertan zentralizatu nahi dituzte. Azken finean, Madril hiriburu ekonomiko, militar eta administratibo bilakatu dute. Eta alderdi politiko gehienen komunikazioa, politika, kultura ere bertatik irradiatzen dira Estatu osora. Hori guztia mantendu ahal izateko dirua behar da eta hori aurrekontu publikoen gain gauzatu ahal izan dute: horregatik inbertsio publiko gehienak Madrilen egiten dira, Katalunia eta beste herrialde batzuk saihestuta. Ondorioz, kataluniarrak abandonatuta sentitzen dira, estatu normal batek bere hiritar ororengana iritsi behar bailuke.

Kataluniaren independentziarako norabidea galgatu nahian, bertako enpresa erraldoiak erakartzen saiatzen ari da Madril, orain arte horrelako politika ankerrik gauzatzen saiatu ez balitz bezala. Euskaldunok ere zerbait badakigu, jakin ere, horrelako aferez. Esaterako, hor daukagu BBVAren kasua: interes politikoen ondorioz, jarduera guztia eraman zuen Bilbotik Madrilera, lanpostu zuzen eta zeharkako gehienekin.  

Katalanak beldurtze aldera, Espainiako komunikabide gehienak azpimarratzen ari dira CaixaBankek, Banco Sabadellek, Aguas de Barcelonak, eta abarrek Kataluniatik egoitza soziala atera dutela, horrek utziko dituen ondorio kaltegarriekin, batik bat zergetan. Baina hainbestekoa izango al da ondorio negatibo hori?

Katalanak beldurtze aldera, Espainiako komunikabide gehienak azpimarratzen ari dira CaixaBankek, Banco Sabadellek, Aguas de Barcelonak, eta abarrek Kataluniatik egoitza soziala atera dutela, horrek utziko dituen ondorio kaltegarriekin, batik bat zergetan. Baina hainbestekoa izango al da ondorio negatibo hori?

Jadanik enpresa horiek beren jarduera ekonomiko handiena Kataluniatik at gauzatzen dute. Nahiz beren jatorrian kataluniarren aurrezkiak izan, gurean Euskaltelen kasuan lez; denboraren poderioz enpresa horien jarduera elite ekonomiko eta politiko espainiarren eskuetara joan da eta berau da gehien profitatzen den klasea. Bestalde, enpresa horien ohiko jarduerak eta kudeaketak Katalunian gauzatzen jarraituko ei dute, bertako merkatua oso garrantzitsua baita; bestela ikusi zer nolako beldurra sortu zen Banco Sabadelletik dirua ateratzen hasi zirenean kataluniarrak.

Bestalde, enpresa erraldoi horiek sortutako mozkinen gaineko zergak Estatuko ogasun zentralak bilduko ditu; beraz, orain arte bezala. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, tokiko zerga, egoera berdinean geratuko da eta Kataluniako herrietan gauzatutako jarduerek Estatuko ogasun zentralak transferituko die, tokiko eragiketa ekonomikoen arabera. Galduko lukeen diru sarrera publiko bakarra sozietateek kapitalaren eragiketen (Transmisio eta Ekintza Juridikoen gaineko Zerga: kapital soziala handitu, murriztu, e. a.) gaineko zerga izango litzateke, nahiz bolumen txikiko zerga den.

Hori dena, gaur egungo estatusak jarraitzen baldin badu, baina independentzia eskuratzen duen bezain pronto, Kataluniako ogasun publikoak izango lituzke eskumen horiek guztiak eta Madrilekiko menpekotasunetik askatuko litzateke, herrialde subirano gisa zerga eskumen oro bereak izango baitira, ez Espainiarenak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude