Azalaren koloreak

  • Beltzetik zurira minbizi bat dago. Ardo beltzetik ardo zurira minbizi bat dago. 1988an Errioxako Murillo del Río Lezan, Jesús Galilea Esteban mahastizainak bitxikeria bat topatu zuen bere mahasti batean. Mahats beltza ematen duen “tempranillo” aldaerako mahatsondo batean (Vitis vinifera) mahats mordo zuri bat aurkitu zuen. Hura eman zuen adarretik abiatuta, txertatu eta txertatu, “tempranillo zuria” aldaera izango zenaren lehen mahatsondoak sortu zituzten.

Mutazio batetik dator “tempranillo zuria”, 1988an ezustean Errioxako mahastizain batek aurkitutako mahats aldaera.
Mutazio batetik dator “tempranillo zuria”, 1988an ezustean Errioxako mahastizain batek aurkitutako mahats aldaera.

ADN azterketak eginda, bi aldaerak, azal urdin-beltza eta azal zuri-horizta dituztenak, ia erabat berdinak direla antzeman zuten. Beren informazio genetikoaren %97,8 bera da. %2,2 ziztrin horrek bereizten ditu. Baina emaitza zeharo desberdina da: batetik ardo beltza sortuko da eta bestetik zuria.

Mutazio bat gertatu zen mahatsondo sonatu hartan. Mutazio horretan kromotripsia gertatu da, hau da, geneak eta informazio genetikoa daramatzan kromosomaren haustura masibo baten ondoren, etendako zatiak lehengoa ez bezalako hurrenkera batean elkartzen dira. Ondorioz aldaketak gerta daitezke. Gure espeziean tumoreen sorkuntzarekin eta zenbait gaixotasun genetikorekin lotzen da kromotripsia.  

Horrela sortua da “tempranillo” zuria. Eta dagoeneko hedatzen ari da Errioxa jatorrizko izendapeneko lurretan. Hor sortua da, eta lehen txerto haietatik hazitako mahatsondoen kimuak txertatuz zabaltzen ari dira, beraiek nahi duten sailetara, betiere Errioxa markapeko Nafarroa, Araba eta La Riojako lurretan. Ez omen da “tampranillo” beltza bezain emankorra, baina berria izateak eta bere sorreraren bitxikeria denboran eta kokapenean hain hurbilekoa izateak sona polita eman diote. Dezenteko alkohol maila duten ardoak ematen omen ditu.

Deskuiduan ardo zuri berri honek izen pixka bat hartu eta dirua egiten hasten bada, bateren bati zanga-zanga batzuekin txilibrizkatu eta mahasti berezi horietako adar batzuk hartu eta txertatu eta bere kasa ugaritzen hasteko gogoa etorriko zaio.


ASTEKARIA
2017ko azaroaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


Eguneraketa berriak daude