Neguari beldurraren koloreak

  • Gure egutegia udazkenean sartu da, baina zuhaitzena eta gainerako landareena sartu-ez sartu dabil. Gehienak aurtengoan beranduxeago dabiltza. Landareen aurtengo zalantza horrek bizigarria eransten dio urteko espektakulu handienetako bati. Luzeagoa izango da kolore festa.

Zientzialarien aspaldiko enigma da nola, udazkenean, Europan zuhaitzek batez ere hori koloreetara jotzen duten, eta Ipar Amerikan eta Asian gorrietara. (Arg.: Adrian Pelletier)
Zientzialarien aspaldiko enigma da nola, udazkenean, Europan zuhaitzek batez ere hori koloreetara jotzen duten, eta Ipar Amerikan eta Asian gorrietara. (Arg.: Adrian Pelletier)

Landareak erabaki zehatza hartu behar du: negurako prestamenak noiz abiatu, alegia. Bere burua nola sumatzen duen, egun batean edo bestean gertatuko da hori. Argi kopuruaren jaitsierak eragingo dio, batez ere. Horregatik, landare denak ez ditugu batera soinekoz aldatzen ikusiko, ezta espezie berekoak badira ere. Bakoitzaren erabakia da.

Erabaki horrek izugarrizko aldaketa saldoa ekarriko du. Ez du gehiago klorofilarik sortuko, hau da, landarea berde egiten duen gaia; eta hostoetan daukana eraitsi eta bere osagaiak jaso eta ondo gordeko ditu, neguari beldur gordekinak gizenduz. Hostoetan berdearen soinekopean ezkutatuta dauden beste pigmentu eta osagai batzuk azaltzen dira orduan, udazkeneko kolore berriak erakutsiko dizkigutenak. Kolore hori eta laranjak karotenoek eta flabonoideek dakartzate. Gorriak, aldiz, antozianinen lana dira. Horiek sortu egin behar ditu landareak; ez daude hostoetan, eta, beraz, “garestiagoak” dira.

Zientzialarien aspaldiko enigma da nola Europan zuhaitzek batez ere hori koloreetara jotzen duten eta nola Ipar Amerikan eta Asian gorrietarako joera duten. Agidanean, gorrirako joera duten zuhaitzek izerdi bila erasotzen dieten zorriei abixua ematen diete: antozianina toxikoak sortu ditut eta jakiak erreserbetara mugitzen ari naiz, beraz zuretzat jaki gutxi eta arriskutsua dut.

Besteetan ez bezala, Europan, mendikateak ekialde-mendebalde lerrokatuta daudenez, glaziazio garaietan, hotzari ihes egiteko hegoalderanzko bidean mendiak igaro ezinik landare asko hil egingo ziren, eta baita haien arerioak ere. Gero zuhaitzek kontinentea birpopulatu zutenean areriorik ez eta gorritu beharrik ez... Ba ote?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-18 | Estitxu Eizagirre
Gorka Torre
"40 landare mota ditugu oihan baratzean, urte osoan bertatik jateko eta tresna xinpleekin lantzeko"

Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-04-14 | Jakoba Errekondo
Odolezko laranjak

Istorio ugarik lanbrotzen du bere jaiotza. Bere koloreak erakartzen du gehien. Azalarenak zenbaitetan, baina batez ere mamiarena da deigarria. Odolezko laranja da (Citrus x sinensis). Denetatik entzun izan da bere sorkuraz: laranjaren (Citrus x sinensis) eta mingranaren (Punica... [+]


Prozesionaria jalea

Esaera asko sortu ditu hegazti honek. Ikusteko zaila den arren, denok ezagutzen dugu. Nola? Kantuagatik. Bere izena kantu egiteko erak eman diola pentsa dezakegu. Urtero kantatzen du udaberrian eta uda partera aldiz, isildu egiten da. Esaerak dioenez, “maiatzean kuku, San... [+]


Eguneraketa berriak daude