Euliak, lehen astronautak

  • Baikonur (Kazakhstan, SESB), 1957ko azaroaren 3a. Sputnik 2 ontzia espaziora jaurti zuten, Laika (errusieraz, “zaunkari”) izeneko txakurra barruan zeramala. Beraz, 60 urte bete berri dira lehen izaki bizidunak Lurra orbitatu zuela. Baina horrek ez du esan nahi, pentsatu ohi den bezala, Laika espaziora iritsi zen lehen animalia izan zenik, ezta lehen ugaztuna ere. 1949ko ekainaren 14an AEBek Albert II izeneko tximinoa (zehazki, rhesus makakoa) bidali zuten lurrazaletik 134 kilometrora. AEBetako Aire Armadaren definizioaren arabera, espazioa lurrazaletik 80 kilometrora dago eta nazioarteko definizioaren arabera, 100era.   

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2017ko azaroaren 12a
V-2 suziria jaurtitzeko prest, Cuxhavenen (Alemaia), 1945ean. Bi urte geroago, alemanei kendutako horrelako suziri batean eraman zituzten lehen animaliak espaziora. (Rare Historical Photos)
V-2 suziria jaurtitzeko prest, Cuxhavenen (Alemaia), 1945ean. Bi urte geroago, alemanei kendutako horrelako suziri batean eraman zituzten lehen animaliak espaziora. (Rare Historical Photos)

Baina ez Laika ez Albert II ez ziren izan muga hori gizakiek behartuta gainditu zuten lehen animaliak.

1947ko otsailaren 20an White Sands Missile Range (Mexiko Berria, AEB) base militarrean V-2 suziria jaurti zuten, barruan, arto hazi batzuekin batera, hainbat ozpin-euli (drosophila melanogaster) zeramatzala. suziria lurrazaletik 109 kilometrora iritsi zen handik hiru minutu eta hamar segundora, eta, hortaz, euli haiek izan ziren lehenak espaziora iristen. V-2 suziri hura estatubatuarrek alemaniarrei Bigarren Mundu Gerraren amaieran atzeman zieten, gerrako harrapakin gisa. Beraz, naziek garatutako teknologiari esker lortu zen balentria hura.

Ozpin-eulien misioaren helburua bidaia horiek –altuerak, azelerazioak eta, bereziki, erradiazioak– duten eragina aztertzea zen. Eulien eta gizakion sistema immunologikoa antzekoak dira eta, gainera, euliak oso azkar ugaltzen dira eta, horri esker, espazioko bidaiek hainbat belaunaldiko izaki bizidunengan dituzten efektuak aztertzeko aukera ematen dute.

1947ko misio hartan, behin espaziora iritsita, V-2 suziriak Blossom kapsula jaurti zuen, eta kapsula atmosferan erori zen. Airearen marruskadurak, lehenik, eta jausgailu batek, gero, kapsula geldiarazi zuten, eta lehen euli astronautak bizirik berreskuratu zituzten, Albert II eta Laika gaixoak ez bezala.

Kanal hauetan artxibatua: Espazioa  |  Historia

Espazioa kanaletik interesatuko zaizu...
Erregistratutako lehen eklipsea

Cambridgeko Unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du erregistratutako lehen eklipsea K.a. 1207ko urriaren 30ean gertatu zela, Astronomy & Geophysics aldizkarian argitaratu dutenez. Bi iturri erabili dituzte ondorio horretara iristeko: batetik, Bibliako Itun Zaharrak, zehazki Josueren liburuak, aipatzen du Eguzkia eta Ilargia “geratu” egin zirela; bestetik, Ramses II.aren seme Merneptah faraoiaren erregealdiko grabatu batek Kanaango kanpainan fenomeno astronomiko... [+]


Espaziorik ez emakumeentzat

Cañaveral lurmuturra (AEB), 1962ko otsailaren 20a. Mercury-Atlas-6 suziria jaurti zuten espaziora, John Glenn astronauta Friendship 7 kapsularen barruan zeramana. Lurraren inguruan hiru orbita egin zituen eta, hala, balentria lortzen zuen lehen estatubatuarra izan zen; Yuri Gagarin eta Gherman Titov sobietarrek aurreko urtean lortu zuten.

 


18,5 milioi dolarreko marratxoa

1962ko uztailaren 22an Mariner 1 espazio-ontzia aireratu zen. Garaiko 18,5 milioi dolarreko (egungo 500-600 milioi) proiektuak Artizarra zuen jomuga, baina hegaldiak 294,5 segundo besterik ez zuen iraun. NASAko arduradunek ontzia suntsitzea erabaki zuten, suziriak ez zielako behar bezala erantzuten lurreko sistemen aginduei.

Porrotaren azalpenak anbiguoak eta maiz kontraesankorrak izan arren, 1962ko, 1963ko eta 1985eko hiru txosten bat datoz programazio datuetan akats txiki baten ondorio... [+]


2016-07-24 | Hegoi Belategi
Atzoko teknologia, gaurko hondakinak

Ezin da zalantzan jarri zaborraren kudeaketak eztabaida eragiten duela gure gizartean. Bada ordea, oharkabean pilatzen ari den zabor mota bat; ia ikusezina da eta gizakion buruen gainean dago, 30.000 bat metro gorago. Espazioko zaborra da, eta arazo larria bilakatzen ari da espazioko ikerlarientzat.


Mark Twain eta Halley kometa

1835eko azaroaren erdialdean Halley kometa periheliora iritsi zen, hau da, orbitan Eguzkitik gertuen dagoen eta Lurretik hoberen ikusten den puntura. Handik bi astera, azaroaren 30ean, Samuel Langhorne Clemens jaio zen, gero Mark Twain ezizenez ezagun egingo zen idazlea. Kointzidentziaren jakitun, zera idatzi zuen 1909an, kometari 76 urte inguruko orbita osatzeko urtebete geratzen zitzaionean: “Halley kometarekin iritsi nintzen 1835ean. Datorren urtean itzuliko da eta harekin batera... [+]


2016-02-16 | Oier Lakuntza
Unibertsoaren ezagutzarako tresna bat gehiago

Grabitazio uhinen aurkikuntzak aro berri bat irekiko du gure unibertsoaren ezagutzan. Izan ere, grabitazio uhinei esker unibertsoaren iraganeko bilakaera ezagutu ahalko dute ikerlariek.


Emakume bat Ilargian

Ilargia, 1960ko uztailaren 20a. Apollo 11.a Ilargiaren azalera iritsi baino hiru minutu lehenago, ontziko ordenagailuaren alarmak abian jarri ziren. Ordenagailua gainkargatuta zegoen, datuak jaso eta jaso ari zelako. Ilargiratzeko beharrezkoa ez zen radar sistema bat, ezustean, ordenagailuaren kontagailuetako bat eguneratzen hasi zen. Misioa pikutara joateko bidean zen.

Baina Apollo 11.aren hegaldiko softwarea, lehenengoz, exekutatze asinkronoa erabiliz garatuta zegoen. Modu ulergarrian... [+]


2015-08-02
Plutonen ur-izotza dagoela uste dute zientzialariek

Uztailean NASAren New Horizons espazio-zunda Plutonera hurbildu eta hango argazkiak eta datuak bidaltzen hasi zen. Irudietan ikus daitekeenez, izotzezko mendiak daude Plutonen; mendion ezaugarriak kontuan hartuta, zientzialariek uste dute izotz hori urez osatuta dagoela. Oraindik ongi ulertzen ez den jarduera geologiko oso aktiboa dagoela ere behatu da.
ttiki.com/340780 (Euskaraz)


2015-07-26 | Joxerra Aizpurua
Opportunity, hamaika urte Marteko gainazalean

2004ko urtarrilaren 25ean, Opportunity robotak lanari ekin zion Marteren gainazalean. Lehenik Arrano izeneko kraterra aztertu zuen, eta ondoren Victoria kraterreko harkaitzak ikuskatu zituen.

Azkenaldian Endeavour kraterrean kokatu da Opportunity. NASAk jakinarazi duenez, Marten daramatzan hamaika urteetan maratoi baten distantzia (42,195 kilometro) ibili da robota. Lurretik at inoiz robot batek egindako distantziarik luzeena da, eta hori ospatzeko, espazio agentzia estatubatuarrak zortzi... [+]


2015-05-03 | Joxerra Aizpurua
Asteroideen aurkako defentsa prestatzen

NASAko eta Europako Agentzia Espazialeko ingeniariak Italian elkartu ziren apirilean, Lurraren inguruan dauden meteoroideen eta asteroideen portaera aztertu eta arriskua neurtzeko.

Kalkuluen arabera, datozen 100 urteetan Lurraren inguruan dauden milioika gorputzetatik 500 inguru sartu litezke Lurrera. Arriskua txikia da, baina egon badago.

Zer egin, esaterako, 100 metroko diametroa duen asteroide baten aurka? Bi aukera aztertu dituzte ikerlariek: batetik, espazioan oztopoak jartzea,... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude