Emakume grebalari eta intsumisoak

  • Euskal Herrian, beste herri askotan bezala, greba ugari izan da historian zehar, aldarrikapen ekonomiko, laboral, sozial eta politikoak helburu.

Juan Mari Arregi
2017ko azaroaren 12a

Oraintxe bertan badira hainbat greba martxan, enpresen itxierak direla-eta lanpostuak defendatzeko. Ez dira gutxi pentsatzen dutenak greba eginez denbora eta dirua baizik ez dela galtzen, ez dela ezer lortzen. Baina errealitateak berriz ere beste zerbait erakutsi digu. Bizkaiko zahar etxeetako grebalariek ia bi urtez erakutsitako irmotasuna, erresistentzia, duintasuna, antolaketa, koordinazioa eta intsumisioa dira horren adibide. Erakutsi dute greba dela kapitalaren aurrean belaunikatzen ez den giza duintasunaren espresioa, eta horrez gain, efikaza bezain errentagarria ere izan daitekeela.

Sektore honek intsumisioa eraman du aurrera, ez da patronalaren eta Bizkaiko Aldundiaren xantaiaren aurrean kikildu, eta azkenean bi urtez mobilizatzen eta greban ibili ondoren, behar bezalako akordioa lortu dute, euren aldarrikapen ia guztiak betetzen dituena: lan-hitzarmenak 2020 arte irautea, hilean 140 euro gehiago jasotzea, urtean 200 ordu gutxiago lan egitea, lan istripua gertatuz gero edo laneko gaixotasunen bat izanez gero ekonomikoki ez zigortzea soldataren %100 kobratuz...

Nabarmentzekoa da greba hau ia gehienean emakumeek egin dutela. Ñabardura garrantzitsua da, garaipen ekonomiko eta sozialaz gain, garaipen feminista ere badelako; sistemak otzan eta isilik nahi baitzituen. Greba luze eta eraginkorrarekin menderakaitz bihurtu dira patronalaren eta Aldundiaren presioaren aurrean. Irakasgai ederra gizonontzat!

Kanal honetan artxibatua: Langile borroka

Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
Aste osoko grebak deitu dituzte hezkuntza publikoan

EAEko hezkuntza publikoan mobilizazio berriak iragarri dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek, urtarriletik ekainera bitarte (ikusi behean mobilizazioen egutegia). Eusko Jaurlaritzarekin akordiorik lortu ezean, besteak beste langile guztientzako hiru greba egun eta sektoreka aste osoko grebak dituzte aurreikusita.


Tolosako Asuncion klinikako langileak, haserre baina itxaropentsu

Manifestazio batekin biribildu dituzte aldarrikapen hitzordu guztiak; zuzendaritzarekin biltzeko itxaropena azaldu du langile batzordeak.


2018-01-11 | ARGIA
Akordioa greban ziren Bilboko Euskalduna Jauregiko langileen eta zuzendaritzaren artean

Guztira 45 dira Eulen enpresak kontratatuta Bilboko Euskalduna Jauregian diharduten langileak. Zuzenean kontratatutako langile horien lan bera egin arren euren lan-baldintzak askoz ere kaxkarragoak ziren; grebara jo zuten.


Panpi Sainte-Mariek jendarmeen aurrean defenditu du ahateak eta baserritarrak salbatzeko herri harresia

Bi orduz galdekatu dute Panpi Sainte-Marie ELBko idazkari nagusia Mauleko jendarmerian, Barkoxeko Uhartia etxaldean hazten dituzten ahateak administrazioaren aginduz hiltzea eragozteko mobilizazioagatik. Sainte-Mariek uko egin dio galdeketa luzean egindako 50 galderetako bakoitzari erantzutea, baina bere kabuz egindako deklarazioan adierazi die hegaztien eritasuna baino arriskutsuagoak direla administrazioaren neurriak.

 


2018-01-10 | ARGIA
Macriren "eraso neoliberala" salatu eta argentinarrei elkartasuna adierazi diete sindikatu ugarik

Argentinan gertatzen ari denak “biziki larritzen” dituelako, ohar bateratua atera dute LAB, ESK, STEILAS eta Espainiako Estatuko hainbat sindikatuk. Macriren gobernua “eraso neoliberala” egiten ari dela uste dute, eta ondorengoa bilatzen duela: lan baldintzen prekarizazioa, gastu publikoaren murrizketa, sektore publikoaren pribatizazioa, eta honekin batera, askatasunen eta oinarrizko eskubide zibilen deuseztapena. Argentinako herriaren erantzuna azpimarratu nahi dute.


2018-01-10 | ARGIA
Ahate-hiltzeen aurkako ekintzengatik jendarmeen aurrean deklaratu beharko du ELBko idazkari nagusiak

ELBko idazkari nagusia jendarmeen aurrean deklaratzera deitu dute iaz ahateen hiltzearen kontra egindako mobilizazioarengatik.


2018-01-10 | LAB sindikatua
Sareren Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egin die LABek euskal langileei

"Bada garaia euskal presoek pairatzen dituzten urraketei amaiera emateko. Bada garaian presoen aferan adostasunak eraikitzeko", adierazi du sindikatuak.


2018-01-10 | ELA sindikatua
Asuncion Klinikako langileek greba deialdiarekin aurrera segitzea erabaki dute

"Abenduaren 13 eta 20an aurrera eramandako lanuzteek erabateko jarraipena izan zuten langileon aldetik. Ondorioz, enpresak negoziatzera deitu gintuen. Hala ere, aurkeztu ziguten proposamena gure errebindikazioetatik oso urrun dago", azaldu dute langileek. 


2018-01-10 | Imanol Karrera
Parisetik Bilbora Nafarroatik bultza, prest gaude

Abenduaren 9an manifestazio alai eta erreibindikatiboa egin zuten hamaika mila pertsonak Pariseko karriketan “Orain presoak” lelopean. Manifestazio hori, berriz, ez da  mobilizazio bat gehiago izan, dinamika orokor baten zutabe garrantzitsua baizik. Denbora luzez landu duten dinamika horren bitartez Frantziako Gobernuak euskal presoekiko duen jarrera aldatzea lortu nahi da. Horretarako, lehenik eta behin, Ipar Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen... [+]


2018-01-09 | Andoni Mikelarena
Lanbidek Barakaldon duen bulego bateko zuzendaria akusatuen aulkira eramango du Berri Otxoak-ek

Gasteizko administrazio auzitegian deklaratuko du urtarrilaren 15ean, Barakaldoko Beurko auzoko Lanbideren bulegoko zuzendariak, auzotar baten salaketaren harira.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude